slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Euskara

Ez gara espaloitik jeitsiko! Euskaraz bizi

4 Api, 2014 Euskara

Gazte Abertzaleak-ek bihar larunbata (apirilak 5) Euskal Herrian Euskaraz erakundeak Gasteizen antolatu duen Euskaraz Bizi egunarekin eta 18.00etan “Ez gara espaloitik jaitsiko! Euskaraz bizi” lelopean antolatu duten nazio manifestazioarekin bat egiten du. Euskara, euskaldun egiten gaituen hizkuntza izanik, herri nortasuna indartzen duen lanabesa eta administrazio zatiketa anitzetatik at gelditzen den nortasun zeinua, euskararen herria posible egiten duena dela aldarrikatu nahi du gazte erakundeak. Baina Espainiar eta Frantses estatuek urteetan zehar euskara zapaldu eta gutxietsi dituzten ekintza amaigabeak egin izan dituzte, geure hizkuntza kaltetuz eta euskaldun guztion eskubide linguistikoak urratuz. Urteetan pairatzen ari garen inposaketa politikoen markoan, kronikotzat har dezakeguna, euskararen egoera larritu dute; dirulaguntzak gutxitu dituzte; euskaraz bizi ahal izateko kondizioak hobetsi beharrean, aurkako norabidean jartzen gaituzten politikak sustatu dira. Erabaki politikoetara lotuta dauden inertziak ezerezera garamatzate, interes publikoa eta beharrezkoa den hizkuntz eskubideak zapuztuz. Horregatik, Gazte Abertzaleak joera honen aurka azaltzen da eta beste behin ere euskaldun eta euskaltzale orori egun honetan Gasteizera bertaratzeko deia egiten diegu, euskara bakarra delako munduan eta egoera larrien aurrean babestea eta sustatzea geure betebeharra delako. Euskaraz bizi nahi dugu, hemen eta...

Read More

Euskal Komunitateak antolatzen duen manifestazioarekin bat egin du Gazte Abertzaleakek

18 Mar, 2014 Euskara, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek Euskal Komunitateak antolatzen duen manifestazioarekin bat egiten du eta dei egiten dio euskal gazteriari bertan parte hartu dezan. “Gazteok irmoki erantzun behar diogu gure oraina eta etorkizuna baldintzatzen dituzten erabaki inposatuei. Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dugu, eta Nafarroa ez da salbuespen bat”. Nafar Gobernuak Euskara erasoten du egunero, difamatzen, prebarikatzen, gure hizkuntzaren normalizazioari milaka oztopo jarriz. Andrés Leonard, Nafarroako koordinatzaileak adierazi duenez: “Gure hizkuntz eskubideetaz barre egiten dute egunero. Euskara errespetatzen dutela esan arren, berarekin zerikusirik dituzten gauza guztiak demonizatzen saiatzen dira, haien benetazko ideiak erakutsiz. Honi hipokresia esaten zaio”. Leonardek honako hau azpimarratu nahi izan du:“Nafarroak ozen esan du behin eta berriro euskararen normalizazioa nahi eta behar duela. Euskaraz bizitzeko aukera nahi dugu, era normal batean. Beraz, Nafar Gobernuak hau ahalbidetzeko exijitzen diogu Gazte Abertzaleaketik, herri baten eskubideak bortxatzeari utzi diezaola”. Hau guztia dela eta, 22an, larunbatan,Euskal komunitateak antolatu duen manifestazioarekin bat egiten dugu, Iruñeako Antoniutti parketik arratsaldeko 17:30tan abiatuko...

Read More

Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!

8 Ots, 2011 Euskara

Gazte Abertzaleakeko kideok  Euskal Herria Euskarazek “Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe” izenpean atera berri duen manifestuarekin bat egiten dugu, eta euskal gazteriari hilaren 12an Donostian deitutako manifestaziora joatea deitzen diogu. EHEko kideak zabaldu duten manifestua hurrengoa dio: Hizkuntza komunitate minorizatua da euskal komunitatea, Euskal Herrian bizi garen hiru milioi biztanletatik laurdenak baino ez dakigu euskaraz. Euskal hiztun guztiak gara gazteleraz edo frantsesez elebidun, mendetako asimilazio prozesuaren ondorioz euskaldun elebakar gisa bizitzea ezinezko bihurtu ondoren. Gaztelera eta frantsesa bilakatu dira hizkuntza hegemonikoak Euskal Herrian, nazio hizkuntza den euskara menpeko bihurtuz. Horregatik, euskarak betetzen zituen ia funtzio guztiak erdarek betetzen dituztenez, euskaldunok bigarren mailako herritarrak gara gure herrian. Gurea ez da hizkuntza ordezkatze prozesua pairatzen duen herri bakarra. Munduan ehunka dira galtze bidean dauden hizkuntzak, eta ondorioz kulturak, herriak. Globalizazioak eragina badu ere, ordezkatze prozesu hauen gidariak estatuak dira. Euskal Herrian espainiar eta frantziar estatuak dira ordezkapen prozesuaren erantzule nagusiak. Beraien konstituzioetan argi jasotzen dute zein den hizkuntza hegemonikoa, eta nagusitasun hori mantentzea helburu duten hizkuntza-politikak aplikatzen dituzte. Erasoak eraso euskaldun izateaz harro, garena izaten jarraitzeko nahia eta gogoa askotan erakutsi dugu euskaldunok. Honi esker, hamaika proiektu sortu ditugu ordezkapen prozesuari aurre egin, eta euskaraz bizitzeko nahiari hauspoa emateko. Hala ere, asimilazio prozesuak bere horretan jarraitzen du. Euskaldunoi ezberdintasun kontuekin bazterrak nahastea leporatzen digute; garenari uko egin, eta munduko hiritar izateko gonbidapenak jasotzen ditugu etengabe. “Hori suertea nonahikoak diren horiena! Sasi guztien gainetikan dabiltza hegan”. Sasi artean ibiltzea nekeza da, baina ez diogu euskaldun izateari uko egingo. Garenari eutsi behar diogu, munduko hizkuntza eta kultur aniztasunaren ondareari euskararen herri osasuntsuak bere-berezko ekarpena egiten jarrai diezaion. Euskaldunak burujabe. Hasteko asimilazio prozesuak gugan izan duen eragina onartzea dagokigu. Kontzienteki edo inkontzienteki gure eguneroko hizkuntza praktika sumisoa bilakatu da. Praktika burujabearen aldeko hautua indartu behar dugu hau gainditzeko. Zazpi euskaldun + erdaldun bat = zortzi erdaldun ekuazioarekin amaitu, eta euskaraz bizi den herria nabarmentzea ekarriko duen praktika, hain zuzen ere. Honetarako, autoestimua berreskuratu, eta euskaldun izatearen harrotasuna eguneroko jardunaren erdigunean kokatu behar dugu ezinbestean. Eta jokabide aldaketa hau bultzatzeko, euskaraz bizitzeko hautua egiteko, norbanakoaren determinazioa ezinbestekoa da. Baina ezin dugu dimentsio kolektiboa ahaztu. Beraz, euskal komunitateak egin behar du euskaldun burujabe bizitzearen alde. Euskal Herria burujabe. Sasi guztien gainetik ibili ahal izateko, euskaraz...

Read More

2010ko Euskararen Egunean

3 Abe, 2010 Euskara

Gazte Abertzaleak Euskararekin duen konpromisoa berretsi nahi dugu hizkuntz honen nazioarteko egunean, eta honen eskubideak urratzen dituztenei adierazi nahi diegu gazte erakundea beti egongo dela euskaren aldeko ekimenetan eta honen eskubideen urraketaren aurka, momentu oro salatuz bere ezarpena eta hedakuntzaren aurka egiten diren ekintza guztiak Argi dago, Euskal Herriko Hegoaldean gaur egun menperatu beharreko bi hizkuntzatatik bat baino ez dutela menperatzen Nafarroako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazte guztiek: gaztelera, eta Iparraldean kasu berdinean aurkitzen gara frantsesarekin, beraz lurraldetasunak dituen ezberdintasunez gain, Euskal Herria euskalduntzearen inguruan zenbait sektoreren borondate politikoa falta dela azpimarratu nahi dugu. Mekanismo berrien hausnarketan hasi beharko ginateke ikusteko zertan failo egiten ari garen erabileraren normalkuntza batera ez iristeko. Gazte Abertzaleakek iaz berretsi genuen bezala, Euskararen aldeko konpromisoa berriro ere publikoki adierazi nahi du, Europako ondare kultural zaharrenaren alde eta Ajuria Enea okupatzen duten horiei  gogorarazi nahi diegu euskarari, ondare kultural bezala, ezin zaiola eskubiderik urratu eta honen hedakuntza defendatu behar dela, beste hizkuntzen gainetik bere egoera eta erabilera normalizatu...

Read More

Gazte Abertzaleakek RAEk egindako hiztegiaren azken aurrerapenean “abertzale” hitzaren defizinizioa kritikatu du

30 Uzt, 2010 Euskara

Gazte Abertzaleakek gaur goizean Espainiako Hizkuntz Akademiak “abertzale” hitzari buruzko egindako definizioa salatu du, zeinak definizio horretan “abertzale erradikal” bezala definitzen duen.  Gazte erakunde independentistarentzat,hizkuntza herrietan komuna den eta demokratikoa den aukera bat satanisatzeko erabiltzen denaren beste froga bat besterik ez da honakoa hau eta gaineratu du “argi geratzen dela Espainiako kulturaren gainaldean dauden zenbait pertsonek, independentzia usaina duen edozer negatibizatu eta pozoitu nahi dutela soilik”. “Ulertzen dugu mailegu linguistikoek berezko hizkuntzatan duten definizioaz zer edo zer alda daitezkeela, baina euskal eta espainol abertzaleak batzen gaituen esparru baten bila gabiltzan momentu honetan, horrelako akzio bat irain zuzena da” dio gazte erakunde independentistaren notak. Eusko Alkartasunaren gazteek RAEri eskatu diote “berehala alda dezala “abertzale” hitzaren definizioa, “abertzale” hitzaren definizio etimologikoa euskaraz “Aberri zale” baita, ez duena erradikal hitzik ez bere jatorrian ezta filosofikoki ere”. Gazte Abertzaleakentzat ““abertzale” hitzaren definizio hori mantentzea ikaragarrizko akats bat izango litzateke eta kulturaren erabilera politiko bat ematen denaren susmoa ekar lezake”. Gazte Abertzaleakek amaitzeko esan du “horrelako definizioek argi uzten dutela Espainiako gizarteko zenbait sektoretan, atzerakoietan, euskal abertzaletasunaren kutsua duen edozer gauzaren aurka dagoen gorrotoa. Beldurra ematen die herri honetan era demokratikoan  7 lurraldez osaturiko eta independente izango den estatu baten aldeko jende asko gaudela jakiteak”. Horregatik eta amaitzeko  gazte erakunde independentistak hizkuntza akademikoak gonbidatu ditu “ezagutu dezatela kaleko abertzale baten errealitatea bertatik bertara, horrela konturatuko baitira “abertzale” izanagatik ez garela erradialak eta beraien definizioa ez dela zuzena eta min egiten...

Read More

Gazte Abertzaleakek bere atxikimendua adierazi du Nafarroan Euskaraz Bizitzeko Eskubidearen Aldeko manifestazioari

13 maiatza, 2010 Denetarik, Euskara, Nafarroa

Eusko Alkartasunako gazte erakundeak bat egin du asteburu honetan Iruñan euskararen alde egingo den manifestaldira. Gazte Abertzaleakek, bere atxikimendua adierazi du gaur goizean, maiatzaren 15ean Nafarroan Euskaraz bizitzeko eskubidea lelopean egingo den manifestaldiarekin. Gazte erakunde independentistarentzat, Nafarroan ezinezkoa egiten da egun euskaraz bizitzea eta hau gardentasun osoz ikus daiteke Nafarroako gobernuak daraman politikarekin, Euskarazko komunikabideei lizentziak eta diru-laguntzak kenduz. Hezkuntza-sisteman euskara baztertuz. Euskara ikasi nahi dutenei diru-laguntza ezin urriagoak emanez, euskaltegiak itoaraziz, euskarazko ekimen eta ekitaldi guztiak murriztuz… Euskara ahal duten une eta gune guztietan itotzeko  ahalegin guztiak egiten ari da. Erakunde independentistaren aburuz, “Nafarroan euskarak bizi duen egoera era bat duingabe eta salagarria da, horregatik bat egiten dugu maiatzaren 15ean Golem zinemetatik aterako den manifestazioarekin”.  Gazte erakundeak gaineratu du “Nafarroako egoera beste herrialdetara zabaltzeko arriskua dagoela egun eta behar beharrezkoa dela euskaldun guztiak Iruñako kaleetan zehar gure hizkuntzaren alde ozen manifestatzea”. Gazte Abertzaleakek Iruñan gazte euskaldun guztiak batzeko deia egin du, “gazteok garelako euskararen etorkizuna, eta gure hizkuntza mende luzez iraungo duenaren islada”. Horregatik manifestazioarekin bat egiteaz  eta partehartzeaz gain, euskaldun guztien batura eskatu du nafar gobernuak ikus dezan euskaltzaleak gure hizkuntzan bizitzeko eskubidea dugula, eta Euskarak Euskal Herri osoan ofiziala izan dadin lan egiten jarraituko...

Read More