slide

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

  • Gazte  Abertzaleakek  Eusko  Jaurlaritzari  eta  Irungo  Udaletxeari  Alardean  diskriminazioa  toleratzen  laga  dezatela  exijitzen  die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. (gehiago…)

Feminismoa

Gora emakumeak alardean

7 Ira, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Emakumea, Feminismoa

Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira irain eta deskalifikazioak, normalizatu herriaren bihotzean sortutako zauria, normalizatu beste batzuen iritziekin desados egotean plastiko beltzak jartzea eta normalizatu ere baimen eta traba juridikoak jartzea bai desfilatzeko baita entseguak egiteko ere. Azken erabaki honen aurrean Jaizkibel konpainia manifestazio bat delakoan eskudatzen dira asko, “Onyarbiko Emakumeak” besteak beste, baino hori ere normalizatu egin dugu; hau da, bidezidor legalak bilatzea emakumeek alardean desfilatzeko. Manifestazio baten baimena dauka bai, baina edozein ekitaldi publiko moduan manifestazio batek dauka intrintsekoki, hainbat balioen goraipamena da eta. Azken urteotan bakean bizi garela onartu dute hainbatek, baina GUK argi daukagu ez garela bakean bizi urtean hamaika emakume hiltzen dituztenean. Ez gara bakean bizi emakumeak bere kondizioagatik dozenaka irain eta diskriminazio jasaten dituztenean bere eguneroko bizian, eta EZ, ez gara bakean biziko emakumeak euren kaleetan lasaitasunez desfilatzen duten arte. Honengatik, Hondarribiko Alardean tradizioaren azpian ezkutatzen den matxismoa salatzen dugu, alardea bihurtuz Euskal Herrian dagoen emakumeen aurkako eraso bortitzena, eta herriaren aldetik inpunitate handiena duena. Arazo sozial honen aurrean beharrezkotzat jotzen dugu instituzioen aldetik inplikazioa, bai herrigintza eta baita estatugintza feminista bultzatzea. Hau da, #EginHerri ez da soilik kanpainako lema bat, baizik eta herriak ulertzeko modu bat. Honengatik, behin eta berriz esango dugu gu alarde publiko eta inklusibo baten alde gaudela. Inposatzaileak deitu gaituzte askok hainbat auzirekin, baina argi daukagu parekidetasuna ez dugula eskatu behar, baizik eta etorkizuneko Euskal Herri independentean parekidetasunean oinarritutako herrian izango bagara, honelako erasoen aurrean irmotasunez erantzun behar dugu. Demokrazian oinarrituta dagoen herrian, emakumeak eskubide zibil eta sozial guztien jabeak direlako. Honen aurrean eredu talka argi bat ikusten da, non PSE-EAJk eta eurek kontrolatzen dituzten Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Diputazioa eta Hondarribiko Udalak alarde baztertzailearen alde jartzen diren, babesa emanez beste behin ere emakumeen eskubideak zapaltzen dutenei. Eta beste aldetik EH Bildu osatzen dugunon eredua, non herrigintza eta demokrazia ez dugun ulertzen emakumearen inklusio, askatasun eta diskriminaziorik gabe. Hau guztia ikusita, Gazte Abertzaleak osatzen dugun gazteok aurten ere Jaizkibel konpainiari gure babes aktiboa emango diogu, udaleko arkupetara zein Hondarribiko kaleetan zehar txalotzera joanez. Gure babesa emango...

Read More

Feminismoak egingo gaitu libre

8 Mar, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Emakumea, Feminismoa

Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gazteon eskuetan dagoela gizartea aldatzeko giltza; ekimenez ekimen, hitzez hitz, geldiezina dirudien estereotipoz eta ahuleziaz betetako gizarte honi buelta emateko. Milurteko historiaren gatibu, emakumeon papera gizonaren istorioen itzalpean idatzi da, heteropatriarkatuan murgildutako gizartean ikusezinak izanik. Berdintasunaz paperetan mintzatzen zen bitartean, errealitatean ukaezina den ezberdintasuna gailentzen utzi da. Datozenak datozela, ondorengo emakume belaunaldiek egoera hobea bizi dezaten, emakumeon eskubideen aldarrikapen jarraian eta sutsuan jardun behar dugu eta horrelako egunetan guztiak elkartu gure ahotsa entzun dadin. Bortizkeria matxista jasaten dutenengatik, gizonezkoek determinatutako kulturaren itzaletan bizi behar duten horiengatik, min garrasia barnetik atera ez dezaketenengatik… haiei, gure elkartasuna eta oztopoak oztopo, aurrera jarraitzeko grina helarazi behar diegu, emakumeak gizalegez izan behar dituen eskubideengatik egiten ari garen lana ez baita inoiz ezerezean geldituko eta gure aldarrikapenetan urrats berri bat emateko balioko zaigu beti. Horregatik, neskok antolatu eta geure helburuak garbi finkatu behar ditugu, behingoz sexismoak dakarren zanpaketa gelditzeko, mundu berri bat morez margotzeko, jendartean elkartasunez bizitzeko, ikuspegi berriekin arazoak konpontzeko; emakumeon ahalduntzea erreala izan behar du, sistema berri batera jo nahi badugu. Eta zurekin egingo dugu! Horregatik, Gazte Abertzaleak puntu hauen defentsan irmoki azaltzen gara: Indarkeria sexista eta patriarkatua: Indarkeria (fisikoa, psikologikoa eta sexuala) emakumeen mendetasuna betikotzeko kontrol- eta menderatze-mekanismo sozial gisa erabiltzen duen patriarkatuaren aurkako jardutea. Gizartearen hainbat esparrutan dagokigun lekua patriarkatuak eta sistema kapitalistak ukatu egiten digu, eta orain berreskuratu egin behar dugu leku hori. Zeharkakotasuna eta parekotasuna: Emakumeak oraindik ez gara eskubide osoko herritarrak, emakumeok mendetasuna pairatzen dugu sistemaren funtzionamenduan. Gure presentzia ezinbestekoa da gizartearen alor guztietan. Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun kulturalarekin amaitzeko hezkuntzatik hasi behar dela eta haurrei eragiten dien kanpoko faktore guztietan eragin behar dela (jostailuak, liburuak, marrazki bizidunak, pelikulak, etb.). Ahalduntzea eta parte-hartzea: Presentzia hori bermatzeko, emakumearen parte-hartzea bermatzen duen tresnak behar ditugu. Instituzioen inplikazioa eta gizarte osoaren indarra behar dugu honetarako. Nolanahi ere, espazio eta baliabideen, erabakiak hartzeko aukeraren, zaintzaren, ordaindutako lanaren eta, azken batean, bizitzaren eta guztion eskubide eta betebeharren banaketa zuzen eta bidezkoan oinarrituta eraiki behar da eredu hori. Ugaltze eskubidea: Norberaren sexualitatea bizitzea eskubidea da. Horregatik, sexu heziketa ezinbestekoa zaigu emakumea libre izateko. Askatasun horrek emango baitigu gure gorputzak pairatzen duen mendekotasuna gure ahalmenean eta eskuetan izateko. Emakume orok eskubidea dauka bere haurdunaldia bere osotasunean bizi ahal...

Read More

Neska altxa, jalgi gaitezen plazara!

8 Mar, 2015 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Feminismoa

Milurteko Historiaren gatibu, emakumearen papera gizonaren istorioen itzalpean idatzi da. Heteropatriarkatuan murgilduta, ikustezinak, urruneko betaurrekoak jantzi dituzte askorek, berdintasunaz paperetan mintzatuz eta errealitatean ukaezina den ezberdintasuna gailentzen utzi duten bitartean. Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gazteon eskuetan dagoela hau aldatzeko giltza; ekimenez ekimen, hitzez hitz, geldiezina dirudien estereotipoz eta ahuleziaz betetako gizarte honi buelta emateko. Datozenak datozela, ondor engo emakume belaunaldiek beste egoera hobeagoa bizi dezaten, emakumeon eskubideen aldarrikapen jarraian eta sutsuan jardun behar dugu eta horrelako egunetan guztiak elkartu gure ahotsa entzun dadin. Bortizkeri matxista jasaten dutenengatik, gizonezkoek determinatutako kulturaren itzaletan bizi behar duten horiengatik, min garrasia barnetik atera ez dezaketenengatik… haiei, gure alkartasuna eta oztopoak oztopo, aurrera jarraitzeko grina helarazi behar diegu, emakumeak gizalegez izan behar dituen eskubideengatik egiten ari garen lana ez baita inoiz ezerezean geldituko eta gure aldarrikapenetan urrats berri bat emateko balioko zaigu beti. Horregatik, neskok antolatu eta geure helburuak garbi finkatu behar ditugu, behingoz sexismoak dakarren zanpaketa gelditzeko, mundu berri bat morez margotzeko, jendartean elkartasunez bizitzeko, ikuspegi berriekin arazoak konpontzeko; emakumeon ahalduntzea erreala izan behar du, sistema berri batera jo nahi badugu. Eta zurekin egingo dugu! Horregatik, Gazte Abertzaleak puntu hauen defentsan irmoki azaltzen gara: 1. Indarkeria sexista eta patriarkatua: Indarkeria (fisikoa, psikologikoa eta sexuala) emakumeen mendetasuna betikotzeko kontrol- eta menderatze-mekanismo sozial gisa erabiltzen duen patriarkatuaren aurkako jardutea. Gizartearen hainbat esparrutan dagokigun lekua patriarkatuak eta sistema kapitalistak ukatu egiten digu, eta orain berreskuratu egin behar dugu leku hori. 2. Zeharkakotasuna eta parekotasuna: Emakumeak oraindik ez gara eskubide osoko herritarrak, emakumeok mendetasuna pairatzen dugu sistemaren funtzionamenduan. Gure presentzia ezinbestekoa da gizartearen  alor guztietan. Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun kulturalarekin amaitzeko hezkuntzatik hasi behar dela eta haurrei eragiten dien kanpoko faktore guztietan eragin behar dela (jostailuak, liburuak, marrazki bizidunak, pelikulak, etb.). 3. Ahalduntzea eta parte-hartzea: Presentzia hori bermatzeko, emakumearen parte-hartzea bermatzen duen tresnak behar ditugu. Instituzioen inplikazioa eta gizarte osoaren indarra behar degu honetarako. Nolanahi ere, espazio eta baliabideen, erabakiak hartzeko aukeraren, zaintzaren, ordaindutako lanaren eta, azken batean, bizitzaren eta guztion eskubide eta betebeharren banaketa zuzen eta bidezkoan oinarrituta eraiki behar da eredu hori. 4. Ugaltze eskubidea: Sexu heziketa ezinbestekoa da emakumea libre izateko. Askatasun horrek emango baitigu gure gorputzaren mendekotasuna geuregan hartzeko ahalmena. Emakume orok, nahi izanez gero, abortu seguru, libre eta doakoaren bidez,...

Read More

Garena izan, eman eta egin! (Clara Zetkin gogoan)

7 Mar, 2014 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Berdintasuna, Feminismoa

“gizonak mutu gelditzen direnean, geure idealak ozen esatea dagokigu emakumeoi” Clara Zetkinen hitzak XXI. mende honetan diraute. 1910. urtean Copenhaguen Clara Zetkinek “emakumezkoentzat maiatzaren lehena” izan behar zuena aldarrikatu zuen, gerora “Emakumeen nazioarteko eguna” bezala ezagutu duguna. Hitzak eta irudiak badiraute ere, 2014. urte honetan emakumeen eskubideen alde ibilbide luzea egiteko dugula argi dugu. “gure lana ez dute ulertzen gure etsaiek, ezta gure kideek ere” Duela mende bat morez margotu nahi izan zuten egun honek, egun emakumeok geure eskubideen jabe ez garela irudikatzen du. Honen harira Clara Zetkinek esan zuena gogora ekarri dugu geure borroka latzena gure ingurukoetan baitatza; egunerokotasunean hamaika arazo garrantzitsuagoak daudela eta emakumeen eskubideetan aurrera pausoak eman direla argudiatuz, edozein esparrutan emakumeen eskubideen alde jardutea bigarren maila batean uzten baitute. Hipokresiaren armiarma sarean nahasirik dauden hamaika eskaintza eta berdintasunaren aitzakia, feminismoa albo batera botatzeko ahaleginetan, zaharkituta dagoen mugimendua dela sinestarazi nahi digute. Feminismoa, matxismoaren pare jartzen dutenak ere badaude, maltzurki sexu desberdintasunaren fruitu bera dela esanez; eta orduan oroitu beharrean gaude matxismoak feminismoarekin duen alde nabarmenetarikoa matxismoak emakumeak erailtzen dituela da. Eta joko horretan gaude. Ez atzera ez aurrera. Emakumeen eskubideekin jolasean, nor baino nor berdinago, berdintasuna eskubideen bermea balitz bezala; hori bai, berdintasun horretan emakumeen eskubideak erabaki politiko eta erlijiosoen menpe utzita. “emakume langileari bere mailako gizonarekin batera gizarte kapitalistaren aurka borrokatzea dagokio”. Nork hitz-egingo du gutaz hiltzen garenean? Inork ez (pelikula gogora ekarriz). Horregatik antolatu eta geure eskubideen alde guk geuk borrokatu behar dugu. Inork ez du gure hitza kontutan izango desagerrarazten bagaituzte; isilarazten bagaituzte; lotsaz ezkutatzen bagaituzte. Eta ez gaitzatela nahas: Feminismoa lan egin nahi duen guztiarentzat irekia dago eta bidelagun izan nahi duen oro ongi etorria da; Feminismoa gizaki orok besarkatu dezakeen askatasun taupada da. Clara Zetkinen hitzak berreskuratuz “Emakume langileari bere mailako gizonarekin batera gizarte kapitalistaren aurka borrokatzea dagokio”. Feminismoak gizarte eredua eraldatuz gizaki ororentzat giza legezkoa dena eman nahi dio. Ez gehiago, ez gutxiago. Garena izan, eman eta egin. Ekintza zuzena eta argia bultzatu behar dugu: morez margo ditzagun geure gizartean aurkitzen ditugun hamaika oztopo; eta morez koloreztatu tokian tokiko sortzen diren berdintasunaren inguruko gatazkak; morez jantzi geure bihotzak mehatxu, bortizkeri eta bortxaketa baten aurrean; eta beste kolpe batean aurrean, bandera moreekin ingura ditzagun urtean erailak izaten diren emakumeak. Erantzun...

Read More