slide

  • Aurre egin diezaiogun LGTBIfobiari

    LGTBIfobiaren aurkako eguna da gaur, baina ez daukagu zer ospatzerik; homofobia, transfobia eta hainbat fobia gure gorputz eta arimetan jasaten baititugu gaur egun ere. (gehiago…)

  • Gazte  Abertzaleakek  omenaldia  egingo  dio  larunbatean  Nestor  Basterretxeari,  Eusko  Alkartasuna  eta  Fundazioarekin  batera

    Gazte Abertzaleakek omenaldia egingo dio larunbatean Nestor Basterretxeari, Eusko Alkartasuna eta Fundazioarekin batera

    Gazte Abertzaleakek larunbat goiz honetan, maiatzak 6, Hondarribian Nestor Basterretxea alderdikideari omenaldia antolatu dio, Eusko Alkartasuna eta Alkartasuna Fundazioarekin batera. “Euskal Herritik mundura; mugak eta elkartasuna” izenpean egingo da mahai-ingurua eta omenaldia Kultur etxean eta Arma plazan burutuko dira, hurrenez …

  • Maiatzaren  Lehena,  gazteok  borrokan

    Maiatzaren Lehena, gazteok borrokan

    2017ko Maiatzaren Lehen honetan Gazte Abertzaleakek Euskal Herri aske eta solidarioaren aldeko bere konpromisoa berresten du eta euskal gehiengo sindikalak egindako deialdiekin bat egiten duela azaldu du, euskal gazteria bertan parte hartzera bultzatuz. (gehiago…)

Gasteiz

Gazte Abertzaleakek Errekaleor auzo autokudeatuaren desalojoa gaitzesten du

18 maiatza, 2017 Autokudeaketa, Gasteiz, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek gogor salatzen du gaur, maiatzak 18, Gasteizko Errekaleor auzo askearen desalojoa eta Ertzaintzaren jarrera bertako gazteekiko. Errekaleorren kontrako jazarpenaren aurrean, gazte erakundeak “EAJren eta bere mesedetara dagoen poliziaren jarrera gaitzesten du” eta euskal gazteria bertako bizilagunei “elkartasuna eta babesa eskeintzera” eskatzen du. “Autokudeaketaren alde gauden gazteak gero eta gehiago gara, aldiz erakunde publikoetatik lagundu beharrean, trabak eta oztopoak jartzen dituzte, aldiro-aldiro, Errekaleor proiektu askeak eta zabalak eramaten dituzten guneak itxiz”, adierazi dute Gazte Abertzaleaketik. Gazte erakundearen hitzetan, “gazteen partaidetza eta antolakuntza dinamikoak posible bihurtzen dituzten gune hauen defentsa irmoa egiten dugu Gazte Abertzaleaketik: ekimen desberdinak eramaten dituzten guneak, talde anitzak elkartzeko aukera ematen dituztenak, gure herrietako sorkuntza dinamika libreak sustatzen dituztenak, irekiak eta bizirik jarraitu behar dute, eta batez ere, erakunde publikoek honen islada egin behar dute beraien egunerokotasunean”. Hori dela eta, Gazte Abertzaleakek Urtaranen gobernuak desalojoa geldi dezan eta Errekaleorreko bizilagunekin bildu dadin exijitzen dio, Iberdrola bezalako empresa pribatuen interesen gainetik herri mugimenduekin egon...

Read More

Arrazakeria instituzionalaren aurkako gazte agerraldia

4 Eka, 2015 Adierazpena, Araba, Gasteiz

Gasteizko gazte eragile anitz bildu gara gaurkoan, Maiatzak 24ko udal hauteskundeen ostean garatutako testuingurua ikusirik, instituzioetatik bultzatzen den arrazakeria salatzeko eta berriro eman ez dadin bermeak ezarri daitezen. Gazteok badaukagu zer esana, urte batzuen buruan gu geu izango baikara hiri honetan bizitzen jarraituko dugunak eta horrexegatik hain zuzen ere. oraina aldatzeko hautua egin dugu. Argi daukagu ez dugula nahi Marotok eta bere alderdia den PPek, bilatzen duten kolorerik gabeko Gasteiz hori. Eskubide guztiak guztiontzat bermatzen dituen hiria eta lehenengo eta bigarren mailako biztanleak ez dituen hiria bilatzen dugu. Izan ere, etorkizunean etorriko diren gazte ezberdinekin konpartitu nahi dugu guztiona den Gasteiz. Bukatzeko, hauteskunde ostean ordezkaritza lortu duten alderdiei (EH Bildu, EAJ, PSE, Sumando, Irabazi) dei bat luzatu nahi diegu. Erantzunkizun politikoz jokatzera deitzen ditugu. Aurreko legealdian eta kanpaina bitartean hain larritzat jotzen ziren diskurtso eta praktika arrazisten aurka posizionatzeaz gain, konpromiso garaia dela deritzogu eta Maroto alkate ez izateko dauzkaten aukera guztiak agortzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Gasteizek ez duenez Maroto bezalako alkate bat merezi, gazteok diskurtso eta praktika arrazista horien kontra egingo dugu beti. Agur Maroto!! ATXIKIMENDUAK Podemos Gazteak Zirkulua, Gazte Abertzaleak, Red Equo joven, EGI, Gazte Komunistak, Ezker Anitza-IU Gazteon Arloa, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Kimuak Atarrabi, Neska Gazteen Asanblada, Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea, Musikgerrilla, Gasteizko Gaztetxea, Judimendiko Gazte Asanblada, Errotako Gazte Asanblada, Gazteiraultza.info, Gasteizko Gazte Etxebizitza...

Read More

Gazte Abertzaleakeko Arabako arduradunak Martxoak 3ko egunera begira dio “76ko greban parte hartu zuten langileek egin zuten bezala, gazteok ez dugu ahaztu behar guk ere eskubide eta askatasun aldarrikapen horien alde jarraitu behar dugula borrokatzen”

1 Mar, 2012 Adierazpena, Gasteiz

Martxoak 3ko gertutasuna dela eta, beste behin ere Martxoak 3ko biktimen elkarteari Gazte Abertzaleakek bere babesa eman nahi dio eta bertako biktimak errekonozituak izan daitezen eta Estatuak bere erantzukizuna aitor dezan eskatzen du. Dani Lopez, gazte arabarrak argi du “oraindik biktimen bereizketa garbia egiten da, eta gehienetan erakunde publikoetan zein jendarteari begira lanean dauden pertsonen baitan gelditzen da kontzeptuaren definizioa, eurak biktima legez nor hartzen duten oinarri” baina bere aburuz “hasiera traketsa da hori, biktimen arteko bereizketa egitea ez da bidezkoa, biktimak dira sufrimendu kasuak pairatu dituztelako eta hori aitortzen ez den bitartean ez dugu ezer egiterik”. Manuel Fraga Iribarne, gobernazio ministroaren agindualdian, Policía Armatuak 5 langile erahil zituzteneko 36. urteurrena betetzen denean, Gazte Abertzaleakeko arduradunak “pertsona hauek ez daitezela ahantziak geratu, Gasteizen gertatu ziren gertakari hauek ez daitezela garrantzi gabeko zerbait bezala geratu” eskatzen du. Era berean, Dani Lopezek, “76ko greban parte hartu zuten langileek egin zuten bezala, gazteok ez dugu ahaztu behar guk ere eskubide eta askatasun aldarrikapen horien alde jarraitu behar dugula borrokatzen; greba eskubidea, errebindikazio laboralak eta biltzeko eskubideak gaur egun, San Frantzisko elizan martxoaren 3 hartan zeuden langileek egindako lanari esker ditugula” gogorarazi nahi du. Modu honetara, Dani Lopezek euskal gazteria zenolako paper garrantzitsua jokatu dezakeen azpimarratu izan nahi du “gu baikara oroitzaren gordailua eta etorkizuna bermatuko dugun lanabesa; gu gara edozein gobernuk jendartearen aurka proposatu dezakeen erreformaren aurka altxa eta inkonformismoa bultzatu behar dugunok; gu izan behar gara gure oinordekoei, martxoak 3 horretan eskaini ziguten ikasgai historiko horren garrantzia hedatu eta praktikara eraman behar dugunok”. Modu honetara Gazte Abertzaleakeko ordezkariak argi utzi izan nahi du “tamalgarria da 36 urte eta gero, oraindik ere justizia eta errekonozimendu baten esperoan egotea jendea; tamalgarria da ere, Fraga erantzule zuzena izanda, bere ohean lasai asko zendu izatea, justizia izpi batek ere bere gorpua ukitu gabe” eta zentzu honetan, gazte independentistak dio “justizia eta errekonozimendua ez dagoen bitartean, sarraski hauen errudunak sarituak izan direla argi gelditzen zaigu”. “Euskal gizarteak orokorrean eta Gasteiztarrak partikularki, ez dugu ahazten gure historian orban bat izan dena, eta ez gara nekatuko, urtez urte egiten dugun moduan, gaur egun ditugun eskubideen alde beraien bizitza eman zuten pertsona hauentzako justizia eskatzeaz, beraiengatik eta beraiek bezalako pertsonengatik baitugu eskubide hauek” dio irmoki Dani Lopezek. Horregatik, urtero...

Read More

Gazte Abertzaleak martxoaren 3aren 35. urteurrenaren aurrean

3 Mar, 2011 Gasteiz

1976ko martxoaren 3ko urteurrena dela eta, Gazte Abertzaleakek bertako biktimak errekonozituak izan daitezen eskatzen du, eta era berean 50 urte luzez biolentzia jasan zutenak ere, Memoria historikoaren legeak eta Terrorismoaren biktimen legeak egin ez dutena egin dadin. Manuel Fraga Iribarne, gobernazio ministroaren agindualdian, Polizía armatuak 5 langile erahil zituzteneko 35. urteurrena betetzen denean, Gazte Abertzaleakek “pertsona hauek ez daitezela ahantziak geratu, Gasteizen gertatu ziren gertakari hauek ez daitezela garrantzi gabeko zerbait bezala geratu” eskatzen du. Era berean, gazte erakundeak gogorazi nahi du, “76ko greban parte hartu zuten langileek egin zuten bezala, ez dugula ahaztu behar guk ere eskubide eta askatasun aldarrikapen horien alde jarraitu behar dugula borrokatzen; greba eskubidea, errebindikazio laboralak eta biltzeko eskubideak gaur egun, San Frantzisko elizan martxoaren 3 artan zeuden langileek egindako lanari esker ditugula” gogorarazi nahi du. Gazte Abertzaleaken ustetan, tamalgarria da 35 urte eta gero, oraindik ere justizia eta errekonozimendu baten esperoan egotea jendea, “tamalgarria da PP eta PSOEren gobernuek bat egin izatea pertsona hauek biktima bezala ez-onartzeko aukeran, sarraski hauen errudunak sarituak izan diren bitartean”. Euskal gizarteak orokorrean eta Gasteiztarrak partikularki, ez dute ahazten gure historian orban bat izan dena, eta ez da nekatuko, urtez urte egiten duen moduan, gaur egun ditugun eskubideen alde beraien bizitza eman zuten pertsona hauentzako justizia eskatzeaz, berangaitik eta beraiek bezalako pertsonengatik baitugu eskubide...

Read More

Gazte Abertzaleakek Martxoaren 3ko biktimen errekonozimendua eskatzen du.

2 Mar, 2010 Araba, Gasteiz, Prentsa Oharrak

1976ko martxoaren 3ko urteurrena dela eta, Gazte Abertzaleakek bertako biktimak errekonozituak izan daitezen eskatzen du, eta era berean 50 urte luzez biolentzia jasan zuten biktimak errekonozituak izan daitezen, Memoria historikoaren legeak eta Terrorismoaren biktimen legeak egin ez dutena egin dadin. Manuel Fraga Iribarne, gobernazio ministroaren agindualdian, Policía Armatuak 5 langile erahil zituzteneko 34. urteurrena betetzen denean, Gazte Abertzaleakek “pertsona hauek ez daitezela ahantziak geratu, Gasteizen gertatu ziren gertakari hauek ez daitezela garrantzi gabeko zerbait bezala geratu” eskatzen du. Era berean, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, “76ko greban parte hartu zuten langileek egin zuten bezala, ez dugula ahaztu behar guk ere eskubide eta askatasun aldarrikapen horien alde jarraitu behar dugula borrokatzen; greba eskubidea, errebindikazio laboralak eta biltzeko eskubideak gaur egun, San Franzisko elizan martxoaren 3 artan zeuden langileek egindako lanari esker ditugula” gogorarazi nahi du. Gazte abertzaleaken ustetan, tamalgarria da 34 urte eta gero, oraindik ere justizia eta errekonozimendu baten esperoan egotea jendea, “tamalgarria da PP eta PSOEren gobernuek bat egin izatea pertsona hauek biktima bezala onartzeko aukeran, sarraski hauen errudunak sarituak izan diren bitartean”. Eukal gizarteak orokorrean eta Gasteiztarrak partikularki, ez dute ahazten gure historian orban bat izan dena, eta ez da nekatuko, urtez urte egiten duen moduan, gaur egun ditugun eskubideen alde beraien bizitza eman zuten pertsona hauentzako justizia eskatzeaz, beraingatik eta beraiek bezalako pertsonengatik baitutugu eskubide hauek. Horregatik, Gazte Abertzaleakek bat egiten du bihar Gasteizen deituak dauden mobilizazioetara, eta euskal gaztediari bertan parte hartzera dei egiten dio, eskubideak egunero eraikitzen...

Read More

Gazte Abertzaleakek Gasteiz-Kastejoi Goi-tentsioko lineari buruzko eztabaidan herritarren nahiak bete ditzala exigitzen dio PSOEri

1 Ots, 2010 Araba, Gasteiz, Ingurumena, Nafarroa, Prentsa Oharrak

Eusko Alkartasunaren (EA) gazte erakundeak , Gazte Abertzaleakek (GA), gaur goizean bere poztasuna adierazi du Gasteiz eta Kastejoi arteko Goi-tentsioko linearen inguruan antolaturiko kontsulten emaitzengatik. Gazte Abertzaleakek herritarren parte hartzea azpimarratu du, horri esker entzun baita gizartearen ahotsa. Gasteiz eta Kastejoi lotuko dituen goi-tentsioko lineak Lantarongoko zentral elektrikoa eta Kastejoien dagoeneko existitzen diren eta proiektaturik dauden zentral elektrikoak zein Nafarroako parke eolikoak lotuko ditu. Halere, Red Eléctrica Española-ren egitasmotan beste pieza bat besterik ez da, izan ere, azpiegitura honek Araban eta Nafarroan sorturiko energia elektrikoa penintsularen erdialdera eta Mediterraneoko erkidegoetara eramateko egina dago, lanen helburua Euskal Herritik ehundaka kilometrotan kokatzen delarik. Gazte Abertzaleakentzat, Lizarraldean eta Arabako Mendialdean obra honek sortuko lituzkeen ingurugiro-kalteak onartezinak dira. Lurralde arabarrean 8 landare espezie daude galtzorian edota mehatxupean, eta Nafarroan, berriz, 11 dira mehatxatutako espezieak. Gainera, zonalde hauetan 18 animali espezie babestu bizi dira. Azpiegitura honen eraikuntzak ez dio inongo onurarik ekarriko goi-tentsioak zeharkatuko dituen herriei. Gazte Abertzaleaken aburuz, Goi-tentsioko linea elektrikoaren ezaugarriek pasako den herri arabar eta nafarrei azpiegituratik onurarik jasotzea galarazten die, ezinezkoa izango baita konexioa bere boltaje altuarengatik. “Esandako guztiari obra honek inguruko herriei eragingo liekeen kalte ekonomikoak gehitu behar zaizkio. Azpiegitura honekin dagoeneko eskasak diren nekazal lurrak murriztuko dira eta gainera, linea elektrikoa guztiz bateraezina da bailaran ezarri nahi den turismo jasangarriaren ereduarekin” adierazi dute Gazte Abertzaleaketik Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak abagunea aprobetxatu du PSOEri “herritarren ahotsa entzun dezan” eskatzeko, eta herriari “onurarik ekarriko ez dion proiektuak defendatzeari utz...

Read More