slide

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

  • Gazte  Abertzaleakek  Eusko  Jaurlaritzari  eta  Irungo  Udaletxeari  Alardean  diskriminazioa  toleratzen  laga  dezatela  exijitzen  die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. (gehiago…)

  • Askatasunaren  koloreak

    Askatasunaren koloreak

    Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna den honetan, ekainak 28, gazteok geure sexuarekiko, norbanako sexualitatearen eta erlazio sexualetan askatasunez bizitzeko aldarria egiten dugu; nor garen, norekin egon nahi dugun edota zer egin nahi dugun geure erabakia delako. (gehiago…)

Gazteria

Gazte Abertzaleaken Nazio Batzarrak EH Bilduren izaera estrategikoa eta bere berrantolaketa prozesua babestu du

18 Api, 2017 Euskal Herria Bildu, Gazteria, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleaken Nazio Batzarrak, Gernikan bilduta, EH Bildu eta gazteen arteko erlazioaren inguruan Nazio Batzordeak proposatutako testua eztabaidatu du EH Bilduren izaera estrategikoa berrestuz. Gazte erakundearen aburuz, koalizio soilaren figura “gehiagorako ematen ez duen formula estua, mugatua eta zaharkitua da”. Asier Gomez idazkari nagusiak adierazi duenez, “ezkerreko independentismoak dituen erronka politiko eta elektoralei aurre egiteko koalizio elektoral soilaren formula ez da tresna egokia eta ez dio gizartearen eskariei erantzuten”. Nazio Batzordeak proposatutako testuak 18 emendakin jaso ditu, horietatik 16 onartu direlarik. Proposamenak gerturatutako militanteen % 87aren babesa lortu du, kontrako bozkarik gabe. Onartutako proposamenak erakunde politikoetara lotuta dauden eta ez dauden gazteentzat EH Bildun “gazte espazio autonomo baten sorrera ziurtatzea” eskatzen du. Halaber, espazioak kobozeramaile parekideak izatea proposatzen da. Azkenik, gazte erakundeak dei zuzena luzatu dio bere alderdiari, Eusko Alkartasunari, EH Bilduren berrantolaketa prozesuan parte hartze eta inplikazio maximoa eskatuz. GA – EH Bildu eta gazteria – onartutako proposamena GAZTE ABERTZALEAKEN NAZIO BATZARRAK EH BILDUREN BERRANTOAKETAZ ETA BERE GAZTERIAZ Gazte Abertzaleaken Nazio Batzordeak, urtarrilaren 14an ospatua, EH Bilduren berrantolaketa prozesuaren inguruko barne eztabaidari hasiera ematea onartu zion, koalizioak etorkizuneko erronkei aurre egiteko behar zituen aldaketez eta bereziki gazteei eskaintza erakargarria luzatzeko intentzioarekin. Eztabaida hau batzar lokal, eskualde eta lurralde ezberdinetan burutu da. Batzar hauetan eman diren ekarpenei esker Nazio Batzordeak proposamen bat landu du Nazio Batzarraren onarpenerako. Gazte Abertzaleakeko Nazio Batzarrak honako adostasunera iritsi da apirilaren 15ean, Gernikan: 1. EH Bildun koalizio elektoral soilaren figura agortutzat ematea, gehiagorako ematen ez duen formula mugatu eta estutzat ulertzen dugulako. Ezkerreko independentismoak erronka politiko eta elektoralei aurre egiteko koalizioa elektoral soilaren formula zaharkituta geratu da, ez da tresna egokia eta ez dio gizartearen eskariei erantzuten. 2. EH Bilduren izaera estrategikoa babestea eta EH Bildu berriaren estatutuak eta organigramaren inguruan irekitako eztabaida babestea. 3. Gazteen parte hartzerako, ahalduntzerako eta elkarlanerako EH Bilduren barnean gazte espazio autonomo baten sorrera ziurtatzea, erakunde politikoetara lotuta daudenentzat eta ez daudenentzat ere. Gazte Abertzaleakek espazio honen antolamendu maila ezberdinetan (hegoaldean eta herrialdeetan) kobozeramaile parekideez osatuta egotea proposatzen du, eta inolako gazte erakundeek ez duela hauek osotasunean hartuko. 4. EH Bilduren berrantolaketa prozesuan parte hartze eta inplikazio maximoa eskatzea Eusko Alkartasunari, bai zuzendaritzari eta baita militantziari...

Read More

Zergatik ez gara elkarlanean aritzen?

7 Mar, 2012 Euskadiko Gazte Kontseilua, Gazteria, Iritzia

Guillermo Aranzabal, Alvaro Goñi, Arri Zulaika eta Joseba Bello sinatuta Urteroko Euskadiko Gazte Kontseiluaren asanblada asteburu honetan ospatuko da, martxoak 10. Aurreko urteetan bezala, historia gehiago edo gutxiago dugun erakunde ezberdinetako ordezkariok elkartu egingo gara kontseiluko batzar honetan. Garaiak asko zein gutxi alda daitezke, baina inori ez zaio ahaztuko azken urteetan heldutako aldaketa politikoen zurrunbilo hauekin nabari ahal izan diren aldaketak gogor eutsi dion gizarte baten lanarengatik etorri izan direla. Eta bereziki bere eragile nagusiengatik, gazteria, urteetan zehar gogor ekin diona. Ez gara okertuko. Euskal Herriko gazteek izan eta izaten ari dira itsasontzi hau abian mantentzeaz arduratzen ari direnak, itsasontzi hau lan egiten mantendu dezan; eta ez izan zalantzarik, gazteria bere lanean jarraituko du, ardatz politiko esterilak inposatu nahi diguten gazteei zuzendutako politikak baino urrunago doan espazio bat eraikitzeko, zeinetan gazteok parte hartze zuzenago eta justuago bat praktikan jar izango dugun. Azken honengatik, EGKren asanblada honen aurrean Gazte Abertzaleaketik elkarlanerako espazioen garapenean eta Euskal Herriko lurralde ezberdinen arteko elkarlanean sinesten dugu. Ulergaitza da gaur egun organismo baten barruan, Euskal Herriko gazte guztien sentsibilitate eta ideiak batzen dituen kontseilurik ez egotea. Hainbatetan ikusi ahal izan den bezala, herrialdeak banatzen dituzten diferentzia administratiboak alde batera utzita, Pirineoetako alde bietan aurki ditzakegun gazte ezberdinen elkartasuna, edo Altsasun dagoen osina sinestarazi nahi diguten baino harago , interesgarria izango litzateke Nafarroako eta Iparraldeko gazteriarekin elkarlanerako mekanismoak planteatzea, sistema neoliberalean gertatzen ari diren mugimenduen aurrean talde justu eta solidario bat eratzeko. Argi eta garbi esan behar dugu: gazteriaren parte hartzea funtsezkoa da, dibertsitatea eta kulturaren bidez sozializazioari bidea irekitzen dio, gizarte baketsu eta justu baten eraketan lagunduz. Zergatik ez dugu gure inguru kulturaleko beste lurraldeekin elkarlanerako organismo baten osaketa aukeratzen? Hausnarketa honetan oinarriturik, Gazte Abertzaleaketik xede amankomunak dituzten lurraldeen arteko kontseilu baten eraketan sinesten dugu, era eraginkor batean Euskal Herriko erakundeek duten antolatzeko behar nazionalari aurre egiteko, era solidario batean estatu baketsu baterantz lan egiteko, irekia eta independentea. Ez litzateke saiatzen den lehen aldia izango, baina oraingoa inoiz izandako egoera pribilegiatuena dugu. Euskal Herriko Gazte Kontseilu berria, gazteentzat nahi handia izateaz gain, bide berriak garatzeko aukera da, zeinetan lurralde guztietako gazteria eztabaidatzeko, hausnartzeko eta, bereziki, gazteriaren gainean dagoen krisiaren betiereko itzalarekin amaitzeko aukerak proposatzeko aukera...

Read More

Gazte Abertzaleak Bilboko gazte aterpetxearen pribatizazioaren aurka azaldu da

5 Mar, 2012 Bilbo, Gazteria

Eusko Alkartasunaren gazte erakundea Bilboko udalak gazte aterpetxearen pribatizazioaren aurrean erabat aurka dagoela azaldu du. Larunbatean hedabideek esan zutenaren harira PNVko gobernuak aurrera egiteko asmo irmoa azaldu du. Gazte Abertzaleakeko Bilboko koordinadoreak, Asier Gomezek, “pribatizazioak gatazken sorburuak” direla adierazi du eta “lehenago baino beranduago proiektua ematen zaion enpresaren eta langileen artean lan arazoak suertatuko dira eta nola ez, zerbitzuaren kalitatea jokoan egongo da beste behin ere” aurreikusten du. “Beste behin ere gazteok gara politikarien kudeaketa txarren emaitzak pairatu behar ditugunok eta honetan ere argi gelditzen da, murrizketen aurrean, artaziaren lehenengo mozketa gazte politikak dutela helburu” salatu du gazte bilbotarrak. “Hainbeste murrizketekin gazteon arloetan inongo mozketarik egiteko esparrurik ez zaie geldituko, ez baitute gazteontzako laguntzarik utziko eta” dio irmoki. GAZTE PLANA Gazte erakundeko bozeramaileak gogoratu du “PNVren eta IUren gobernuak gazteoi iruzur egin ziguten, udalbatzarrean onartutako II Gazte Plana alboratu zuten, kajoi batean sartu eta ez zuten martxan jarri legealdi hartan”. Beraz “gazteoi zuzendutako politikak ez dira existitzen udalerrian” dio Asier Gomezek. Zentzu honetan, Bilboko udaleko gazte sailari eskatu dio behingoagatik gazteen parte hartzea sustatzeko mekanismoak martxan jar ditzan, eta beharrezkoa bada, udalbatzarrak onartu zuen Gazte Planaren eguneraketa aurrera eramatea ere iradoki...

Read More

Euskal gazteria aurrera!

16 Abe, 2010 Eskubide zibil eta politikoak, Gazteria

Beste behin ere Gazte Abertzaleak bart izan diren gazte independentisten atxiloketak irmoki salatzen ditugu. Lehenik eta behin, gure elkartasun guztia adierazi nahi diegu atxilotuei eta euren senideei eta gertukoenei une hauetan. Era berean, atxilotuen eskubideak zapaltzea ahalbidetzen duen inkomunikazioaren behin betiko erradikazioa exijitzen dugu eta atxilotuak berehala aske uztea ere. Izan ere, gaztea izatea eta inguratzen gaituen errealitatea era demokratikoen bidez aldatu nahi izatea ezin da inoiz delitu kontsideratu edozein Zuzenbideko Estatu batean. Guztiz zentzugabekoa deritzogu gurekin batera ETAri alde bakarreko, behin- betiko eta nazioarteak egiaztaturiko su- etena eskatzen dion akordio hori sinatu zituzten pertsonak atxilotzea erakunde horretako kide den talde batekoa izatea leporatuta. Beraz, gure erakundetik zenbait komunikabide espainiarrek azkeneko sarekadaren ostetik gazte independentistei egotzi nahi dieten marko berri honen barnetik lantzen ari den prozesuaren eragozpen papera salatzen dugu. Oroitarazi nahi dugu, Segi erakundeak Frantzian Espainiako Estatuan duen egoerarekin ez duela zerikusirik. Frantziako Estatuan erakunde legala da, eta Espainian berriz lege guztietatik kanpo dagoen erakunde terroristatzat hartu dela. Honen aurrean gure salaketak areagotu nahi ditugu, eta garai berriekin gatazkaren konponketan lanean dihardugun gazte erakunde guztien legalizazioa biziki eskatzen dugu, proiektu politiko guztien errespetuan, eskubide guztiak guztientzat aldarriaren barnean, berebiziko garrantzia hartzen duten adierazpen eta biltze askatasunaren praktika erreala gure herrian emateko. Abenduaren 6an Durangon egin zen manifestazioan esan genuen bezala, martxan dagoen gurpil hau ezin izango dute gelditu, eta neurri errepresiboen aurrean gure borondatea indartuko dugu, Euskal Herrian gauden gazte guztien arteko elkartasuna eta elkarlana bultzatuz gatazkari konponbidea bilatzeko...

Read More

Gaur ez dugu ezer ospatzerik: denak lanera!

6 Abe, 2010 Ekintzak, Eskubide zibil eta politikoak, Gazteria, Herriz Herri, Independentistak

Gazte Abertzaleakek gogoratu nahi du Espainiar Konstituzioaren urteurrena ospatzen den egun honetan, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako biztanleek ez dutela zer ospatzerik. Gazte erakudearentzat, egoera zein den gogoratzeko eguna da gaurkoa, gatazkaren konponketarako oztopoa den lege baten urteurrena baita.  Horregatik, gazte erakundeak aurten ere adierazi nahi du gizartea galdetua ez den bitartean, gatazka bizirik izango dela eta lege bat indarrean egotea ez dela argumentu politiko sendoa egoera mantentzeko. Beraz, gaur gazte erakundeko nazio egoitza, zein tokiko hainbat egoitza, irekiak egongo dira goizeko 08.30tik eguerdirarte, Euskal Herriak berezko egutegi baten aldarrian jardungo dute egun honi insumisoak izanik. Eraberean, durangaldeko Gazte Abertzaleakeko taldeak gaur eguerdiko 12.00tan Landako erakustazokaren sarreran “Independentistak Sareak” antolatu duen “Kulturaren aldeko argazki berdean” parte hartzeko deialdia zabaltzen du. Ezin dugu ahantzi Independentziaren bidean, esparru desberdinen ekarpena ezinbestekoa izango dela; eta honen lanketan, “Independentistak Sareak” beraien aldarrikapen berdea Durangon zabaldu dadin, denen laguntza behar du: Independentziaren aldeko urratsa, denen auzia delako. Azkenik, gaur ere Durangon, arratsaldeko 17.30 “Eskubi zibil eta politikoen defentsan, GAZTERIA AURRERA!!” gazteri desberdinek antolatutako manifestazioa, erakustazokaren sarreratik gazte uholdea barraiatuko du Durangoko kaleetan zehar. Azkenengo atxiloketen harira, eta duela urtebete jazotakoekin, gazteen lana ez dela inoiz geldituko adierazteko ez dago beste biderik. Oztopoak oztopo, gazteek prozesu honen alde lanean jarduteko hartutako erabakia geldiezina dela zabaldu behar...

Read More

Gazte Abertzaleakek Barakaldoko Oleta Gaztetxearen uztaraztea salatzen du eta jazoera hauen aurrean “gizartearekin autokritikoa” izatea eskatzen die gazteei

2 Abe, 2010 Barakaldo, Gazteria, Portugalete

Gazte Abertzaleakek Barakaldoko Oleta Gaztetxearen uztaraztea salatu du. “Talde politiko desberdinetatik jarrera diskriminatzaile bat praktikatzen ari dira gazteriaren eta gaztetxeen aurka. Besteak beste, horrelako neurri populistekin errentagarritasun elektoral bat bilatzen dutela gizartearen sektore kontserbadoreen artean” salatu dute Gazte Abertzaleaketik. Gazte erakundeak zentsuratu du udal agintariek, gazteei beste alternatiba bat eskaini gabe, herri horretako gazteek autogestionatzen zuten lokal bat ixtea. Gazte Abertzaleaketik PSEk herrira ekarri duen “etxebizitza espekulazioan eta kontsumismoan oinarritutako” herri-modeloa arbuiatzen du. Gazte erakunde independentistaren aburuz, autogestioaren gaia gazteen antolaketaren berezko esparrua da, eta “argi gelditzen da administrazioek sistematikoki arbuiatzen dituztela formula horiek”. Era berean, Portugaleteko gazteei (Koskoenea gaztetxeari) babes osoa ere eman nahi izan diete, orain egun batzuk ere eraikinaren hustutze agindua jaso baitzuten. Portaera hauen aurrean, “gazteri aktibo, konprometitu, plural eta solidarioaren alde egiten dugu, gizartearekin autokritikoa dena”, adierazi dute Gazte Abertzaleaketik. Beraz, honen harira, egun hauetan burutuko diren mobilizazioak sustengatu eta bertan parte hartzeko deia egin dugu gazte...

Read More