slide

  • Gizarte  eskubideen  alde  eta  DBE-ren  murrizketen  aurka,  apirilaren  1eko  manifestazioan  egongo  gara

    Gizarte eskubideen alde eta DBE-ren murrizketen aurka, apirilaren 1eko manifestazioan egongo gara

    Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazio bat antolatu du datorren apirilaren 1erako Bilbon eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra. Gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako kontzentrazioan deitzaileek ekimenak orain arte jaso dituen atxikimenduak aurkeztu dituzteeta Gazte Abertzaleak ekimen honen parte da. …

  • Gazte  Abertzaleakek  Gipuzkoako  Diputazioak  errauskailua  eraikitzeko  dituen  presak  salatu  ditu

    Gazte Abertzaleakek Gipuzkoako Diputazioak errauskailua eraikitzeko dituen presak salatu ditu

    Gazte Abertzaleak Gipuzkoan errauskailua eraikitzearen alde eman diren azken pausoen kontra azaldu da eta hauek geldi daitezen eta “benetako alternatiba jasangarria” adostu eta eraiki dadin eskatu du. Diputazioan dauden EAJ eta PSEk makro-proiektua eraikitzeko dituzten presak gogor salatu ditu eta …

  • Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Gernika

Gazte Abertzaleakek EH Bildu eta gazteriaz eztabaidatuko du apirilaren 15ean Gernikan, Aberri Asteburuaren baitan

on 11 Api, 2017 in Prentsa Oharrak

Apirilaren 16ko Aberri Eguna dela eta, eta Aberri Asteburu baten baitan, Gazte Abertzaleakek apirilaren 15an Nazio Batzarra ospatuko du eta bertan EH Bilduren eta gazteen arteko erlazioaren inguruko proposamena eztabaidatu eta onartuko du. Bere egingo du bertatik ateratzen den testua eta Eusko Alkartasuna, EH Bildu eta gainontzeko gazte erakundeei adostutakoaren berri emango die. “Eztabaida euskal gazteriari eskaintza politiko erakargarri bat egiteko koalizioan beharrezkoak diren aldaketetan oinarrituko da”, adierazi du gazte erakundeak. Gainera, “nahita nahiez EH Bildu koalizioaren lau alderdi politikoekin lotura duten gazte erakundeekin zerikusirik ez duten gazteei zabaltzea debatearen puntu” nagusienetakoa dela ohartarazi dute. Gainera, Gazte Abertzaleak gazte antolakundeak apirilaren 16ko Aberri Eguneko ekitaldiak direla eta “Aberri Asteburua” antolatu du apirilaren 14tik 16ra Gernikan. Igandean bertan, eta urtero legez, Independentistak Sareak deitzen duen manifestazioan egongo da, “Askatasuna eta bakea… Euskal Herriak erabaki!” lemapean eta Gernika Batzordearekin batera izango dena. Aberri asteburu honetan formakuntza saioak, eztabaidak eta bisita kultural-politikoak antolatu dituzte. “Euskal Herriarentzat hain garrantzitsua den egun honetan Kataluniako, Galiziako, Valentziako, Andaluziako, Galeseko eta Veneziako” delegaritzak etorriko direla azaldu dute, “Europako herri ezberdinen egoera eta borrokak ezagutzeko asmoarekin”. Igandean, Independentistak sareak Gernika Batzordearekin batera deituriko manifestazioan egongo da gazte erakundea eta euskal gazteria deitzen du bertaratzea, “independentziak egingo baitigu herritar...

Read More

2017ko Aberri Egunean, Gernikatik independentziara!

on 11 Api, 2017 in Independentistak, Independentistak

Herri honek prozesu independentista bat behar du eta horregatik Aberri Egunean Gernikan izango gara Independentistak sareak eta Gernika Batzordeak deituriko manifestazioan! #AberriEguna2017 2017ko Aberri Eguna apirilaren 16an izango da, eta 26an Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena. Bi datak elkarlotu eta aurtengo Aberri Eguna Gernikan ospatzea erabaki genuen, bere momentuan kaleratu genuen moduan. Beraz bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta “Askatasuna eta bakea… Euskal Herriak ERABAKI!” lemarekin GERNIKA BATZORDEAk eta INDEPENDENTISTAK Sareak antolatuta apirila osoan zehar Gernikan burutuko diren ekimen, ekitaldi eta mobilizazioen artean kokatuta dago aurtengo Aberri Eguna. Estrategia genozida baten baitan burututako gizateriaren aurkako krimena izan zen Gernikako bonbardaketa. Baina Gernika eta sarraskia hain gordin erakusten duen Picassoren “Guernica” margolana askatasunaren eta bakearen ikur bilakatu dira mundu osoan eta, batez ere, euskal herritarron artean. Sarraskitik, sufrimendutik eta injustiziatik askatasunera egiten du jauzi Gernikak. Hondamendiaren erdian, herri libre batera berarekin hegan egiteko deia luzatzen digu “Gernikako txoriak”. Gernikatik independentziara. Uste dugu Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena Euskal Herriaren etorkizunari buruzko hausnarketa sakona egin eta urratsak zehazteko unea dela. Euskal Herrian zehar burutzen ari den herri galdeketa prozesuaren erdian ospatuko dugu aurtengo Aberri Eguna. Erabakiaren garaian bete betean sartuta gaude eta ordua iritsi da menpekotasunezko iraganari loturik mantentzen gaituzten kateak apurtu eta etorkizunera jauzia egiteko. Dependentziaren kalteak egunero nozitzen ditugu eta geure buruaren jabe izatea ezinbestekoa da gure herriaren etorkizuna eraikitzeko arlo guztietan: politikoan, ekonomikoan, sozialean zein kulturalean. Katalunia eta Eskozia independentziara bidean urrats sendoak egiten ari dira eta guk ezin dugu tren hori pasatzen utzi. Euskal Herriarentzat ere argi dago zein den alternatibarik onena: estatu propioa eratu eta lehen Euskal Errepublika Independientea proklamatu. Horrexegatik, Aberri Egunean gure prozesu soberanista bultzatuko duen gehiengo sozial independentista herriz herri aktibatu eta eratzeko deia egiten dugu. Sigla politiko eta sentsibilitate zehatzen gainetik apirilaren 16an gernikako Aberri Egunean parte hartzeko deia egiten diegu euskal herritar guztiei, denok batera “Gernikako txoria” paparrean, iragana oroituz, etorkizuna eraikitzeko konpromisoa konpartitzeko eta lau haizeetara argi eta garbi esateko: Euskal Estatu demokratiko eta sozialari BAI! Euskal Errepublikari BAI! EGITARAUA Aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko ditu Aberri Egunak, eta egun osoko egitaraua izango da. Aldarrikapena izango da nagusi eguerdiko 12etan Udaletxeko Plazan hasiko den manifestazioan eta amaieran Pasealekuan burutuko den ekitaldi politikoan. Ondoren, ospakizunaren txanda etorriko da eta, jai giroan, egitarau zabala izango da Gernikan...

Read More

“Gernikan batzen garen eragileok luze baino lehen Kolektiboarekin harremanetan jartzea adostu dugu”

on 18 Ots, 2011 in Sailkatu gabea

Gaur Gernikako Akordioa sinatu zituzten hiru eragile esparruetatik, hiru ordezkarik, Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusia den Maider Carrere euren artean zegoelarik, Gernikako Akordioaren sinatzaileek hurrengo egunotan Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin (EPPK) harremanetan jartzearen erabakiaren berri eman dute. Irakurri den testua ondorengoa izan da: Gernikako Adierazpena sinatzen dugun alderdi, sindikatu eta eragileek , baikorki baloratu nahi dugu Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) lehenik modu pribatuan eta ondoren publikoki gurekin harremanetan jartzeko erakutsi duen nahia eta interesa. Garrantzia handikoa ikusten dugu Euskal Herrian abian den prozesuan EPPK ak egin dezakeen ekarpena, beste eragileekin batera. Eta beraz, EPPKak Gernikako Akordioa sinatzea eta bertako partaide izatea positiboki baloratuko genuke. Zenbat eta kolektibo, eragile gehiago batu, are eta indar handiagoa, abian den bake eta normalizazio politikoa gauzatzeko. Beste eragile politiko, sindikal eta sozialekin elkarlanean, EPPK.k prozesu honetan parte hartze aktiboa izan behar duela pentsatzen dugu. Hori da gure borondatea. Zentzu honetan, Gernikan batzen garen eragileok luze baino lehen Kolektiboarekin harremanetan jartzea adostu dugu. Datozen asteotan EPPK-ko mintzakideekin aurrez aurre biltzea da gure asmoa, horretarako gure aldetik ordezkaritza jada zehaztu dugularik. Bi estatuei eskaera luzatu nahi diegu ireki eta mantendu asmo dugun harreman iraunkor honetan oztoporik jarri ez dezaten. Presoei aplikatzen zaien sakabanaketa krudel eta legez kanpokoaren eraginez, milaka dira euren senideek astebururo ibili behar dituzten kilometroak. Oraingoan gu izango gara Huelvatik Bretainaraino bidea egingo dugunok. Eta hori, bada oztopo. Gernikako Akordioa sinatu dugun eragileok modu libre eta duin batean garatu nahi dugu EPPK-rekiko harremana. Eta horrela izan dadin eskatzen diegu bi gobernuei. Euren parte hartzea funtsezkoa bai deritzogu bake bide eta konponbide demokratikoak aurrera egin dezan. Hala suertatu baita munduan ezagutu ditugun jatorri politikoko beste gatazka batzuetan, kasurako Irlanda, Hegoafrika edoPalestina. Gernikako akordioan jasotzen den euskal preso politikoei dagokien atala berrestu nahi dugu bestetik. Prozesu demokratikoa bururaino eramateak, gatazka politikoa konpontzearekin batera, euskal preso eta iheslari politiko guztien etxeratzea lehen bai lehen ekarri behar du . Bide horretan, une honetan espetxeetan ezarri diren muturreko egoerak gainditzeko urratsak eskatzen ditugu. Inongo xantaiarik eta baldintzarik gabe, gaixotasun larriak dituzten presoak askatu, kalean legez behar luketen presoak askatu, isolamendu politika eten eta bizi osoko zigorrarekin nahiz sakabanaketarekin bukatzea. Benetako amnistia helburu izanik, preso politikoen eta gizartearen beraren duintasunerako. Egoera berri bat ireki da gure herrian, eta behar beharrezkoa...

Read More

Gernikako sinatzaileek atzoko atxiloketak gaitzetsi dituzte

on 17 Abe, 2010 in Adierazpena, Adierazpena, Eskubide zibil eta politikoak

Gazte Abertzaleak-eko Asier Gomez eta Euskal Herriak bere Eskolako Ainhoa Larrabek irakurri dute, gaztelera eta euskaraz, Gernikako Akordioaren sinatzaileen dokumentua. Testuan bi abokatu eta gazte independentisten atxiloketak salatu eta politikari oztoporik ez jartzeko eskatu dute. Honakoa da Bilbon egin den agerraldian irakurri den testua: “Gernikako Akordioan bildutako alderdi politikoek, sindikatuek eta eragile sozialek atzo gauean sei gazte eta bi abokaturen aurkako polizia operazioa salatu nahi dugu. Egoera politiko honetan halako operaziorik gertatzea gero eta ulergaitzagoa da, Akordio hau izenpetu genuenok bultzatzen ari garen bake eta irtenbide demokratiko prozesua oztopatu eta geldiarazi asmoz ez bada. Gaur lau herrialdetan atxilotu dituzten gazte eta abokatuei, beraien senide, lagun eta kideei gure elkartasuna adierazi nahi diegu. Gainera Espainiako Poliziak atxilotu dituela eta hurrengo egunetan inkomunikatuta egongo direla jakitun, torturak eta tratu txarrak jasan ditzaketelakoan, beraien egoeraz gure kezka azaltzen dugu. Gaur egun tortura arriskua izatea bera oso larria iruditzen zaigu. Tamalez, badakigu duela hilabete batzuk atxilotu zituzten Gazte Independentistek torturak pairatu zituztena. Horregatik lehenbailehen inkomunikazio egoera bertan behera utziz epailearen aurrean jartzeko eskatzen dugu. Badakigu, ordea, Gazte Independentistek bake eta aterabide demokratiko prozesu honekiko konpromiso handia dutena. Gaurkoa azken urtean beraien aurka Auzitegi Nazionaletik bideratutako hirugarren sarekada dugu. Hala eta guztiz ere, Gernikako Akordioa izenpetuz eta honen jendarteratze dinamikan parte hartuz beraien konpromisoa erakutsi dute. Une gogor honetan bide horretan gurekin batera indarrez eta kemenez jarrai dezaten adorea eman nahi diegu. Bitartean haien aurkako jazarpenak berdin-berdin dirau, beraien oinarrizko eskubide zibil eta politikoak behin eta berriz urratuta. Gernikako Akordioa izenpetu dugun eragile guztiok Espainiako Gobernuari berak ere bide politiko eta demokratikoen aldeko hautua behingoz egiteko eskatu nahi diogu. Bada garaia arrazoi politiko hutsengatik ideien kriminalizazioa, polizia jazarpena, atxiloketak eta espetxeratzeak iraganeko kontu bihurtzeko. Bada garaia torturak eta tratu txarrak desagertzeko. Bada garaia Espainiako Gobernuak jazarpena, ilegalizazioak eta errepresioa bertan behera utziz bake bideari ekiten hasteko. Hemen gaudenok are grina handiagoz bake bidea ibiltzen jarraitu nahi dugu. Aterabide demokratikoen bila jarraituko dugu, honetan euskal herritar gehiengoa gurekin dugula jakinda. Horra hor gure konpromisoa euskal jendartearekin. Akordioaren edukiak jendarteratuz eta haiek betearazteko ere gure ahotsa altxatuz jarraituko...

Read More

Askatasunaren Alde

on 17 Ots, 2008 in Bideoak, Herriz Herri, Jardunaldi Politikoak

2008ko otsailaren 16an Eusko Alkartasunak ekitaldi bat egin zuen Gernikan. Honetan, Unai Ziarretak, EAko presidenteak, askatasunaren aldeko hamar puntuko manifestua irakurri zuen. Han izan ginen Gazte Abertzaleak-eko kideak ere. Hemen duzue ekitaldiaren bideoa:...

Read More