slide

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

  • Gazte  Abertzaleakek  Eusko  Jaurlaritzari  eta  Irungo  Udaletxeari  Alardean  diskriminazioa  toleratzen  laga  dezatela  exijitzen  die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. (gehiago…)

  • Askatasunaren  koloreak

    Askatasunaren koloreak

    Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna den honetan, ekainak 28, gazteok geure sexuarekiko, norbanako sexualitatearen eta erlazio sexualetan askatasunez bizitzeko aldarria egiten dugu; nor garen, norekin egon nahi dugun edota zer egin nahi dugun geure erabakia delako. (gehiago…)

Gipuzkoa

Gazte Abertzaleakek Gipuzkoako Diputazioak errauskailua eraikitzeko dituen presak salatu ditu

24 Mar, 2017 Albiste aukeratuak, Gipuzkoa, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak Gipuzkoan errauskailua eraikitzearen alde eman diren azken pausoen kontra azaldu da eta hauek geldi daitezen eta “benetako alternatiba jasangarria” adostu eta eraiki dadin eskatu du. Diputazioan dauden EAJ eta PSEk makro-proiektua eraikitzeko dituzten presak gogor salatu ditu eta herritarren ahotsa entzun dezatela dei egin die. Gazte erakundearentzat “enpresa zehatz batzuentzako eginiko proiektua soilik da hau” eta gipuzkoarron beharrei ez die erantzuten. Adierazi dutenez, “212 milioi gastatu beharko ditugu azpiegitura eraikitzen eta gero, 35 urtez, 700 edo 1.000 milioi euro ordaindu beharko ditugu honen kudeaketan”. Gazte Abertzaleakentzat EAJren eta PSEk errauskailuarekin duten jarrera ikusita “soilik dudak sortzen” zaizkie. “Diputazioa gobernatzen dauden alderdiek zer nolako interesak dituzte 35 urtez lurraldea hipotekatzeko, gainera jakinda osasunarentzat kaltegarria izango delarik?”, azaldu du gazte erakundeak. Gainera, Ione Mugertza Gipuzkoako Gazte Abertzaleaken koordinatzaileak azaldu duenez, “egoera honen aurrean mehatxu oso larria azaltzen zaio Gipuzkoari, bai gure lurraldearentzako ekologikoki, bai gure instituzioentzako ekonomikoki, baina bereziki, herritar guztien osasunaren kontrako arrisku larria da hau”. “Errausketak badu alternatiba eta Europako hainbat herrietan martxan daude”, azaldu du Mugertzak. Gainera, “demostratua dago alternatibak balio duela eta Gipuzkoan erraustegirik gabe ondo kudeatu ditzakegula gure hondakinak”. Hori dela eta, gazte erakundea “Alternatiba dagoelako, Errausketarik ez! – No a la incineración, porque hay alternativa” lemapean martxoaren 25ean Donostian egingo den manifestazioan egongo da, “gipuzkoarren osasuna eta etorkizuna babesten”, adierazi...

Read More

Ione Mugerza Gipuzkoako Gazte Abertzaleakeko koordinatzailea hautatua

26 Ots, 2017 Gipuzkoa, Prentsa Oharrak

Gipuzkoako Gazte Abertzaleakek lurraldeko koordinatzaile berria hautatu du. Ione Mugerza, 22 urteko Zumaitarra, izango da hurrengo bi urteetako gazte erakundearen Gipuzkoako dinamizatzailea. Hautagaitzak Gipuzkoako batzarraren gehiengo osoaren babesa jaso du, aurkako boto bat egon delarik. Bere lehenengo hitzetan “hurrengo bi urteetan Gipuzkoako gazteoi eragingo diguten erronkei aurre egitea” izango du helburu nagusia eta bereziki azpimarratu du “gure etorkizunean eta osasunean eragingo duen erraustegiaren aurrean gazteon papera behar-beharrezkoa” dela, “jarrera proaktibo eta borrokalaria hartuz”. Mugerzaren hautaketarekin Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak hasiera eman dio lurraldeko koordinatzaileen hautatze prozesuekin; lurraldea dinamizatzeaz ardura hartuko dutenak eta, honen ondorioz, Nazio Batzordearen kide izango direnak. Hurrengo hitzordua Bizkaian izango da, martxoaren 4an. Bestetik, Gipuzkoako batzarrak hurrengo puntu batean gazte erakundearen baitan hasitako EH Bilduren berrantolaketari buruzko eztabaida prozesuari heldu dio . Gipuzkoako militantziak lurralde guztietan EH Bilduren proiektu politikoarekin bat egiten duten gazte ororentzako gune komunak eta irekiak sortzeko apustua hartu du, gazte erakundeetan militatzen ez duten pertsonak EH Bildu ireki baten parte eginaz. Eztabaida prozesu honen harira, Mugerzak “EH Bildu gazteriarentzat eskuragarriago izateko Gazte Abertzaleakek bere harri-koxkorra” jarri behar duela adierazi du, “Koalizioaren baitan gazteria nola antolatu eta parte hartu behar duen hausnartuz”. Batzarrak EH Bilduren berregituratzeri buruzko ezbaidari ekin dio Bizkaiko koordinatzailearen hautaketa martxoaren 4an izango da Hemen dituzue Baleike eta Hitzan ateratako...

Read More

Jaietan ere, berdintasuna aurrera!

29 Eka, 2011 Emakumea, Gipuzkoa, kultura

Beste behin ere, Gazte Abertzaleakeko kideok Irunen ospatzen dituzten San Martzialak agurtzen ditugu, San Juaneko suak negua eramanda, udararen hasieraren jarraipenaren zeinu direnak geure Euskal Herrian. Jai giroa, algara eta txiribitoen soinua, Gipuzkoa luze zabalean zabaltzen da, Bidasoaldetik Debara, eguzki zipriztinen lagun eta jendartearen bihotzak alaituz. Herriko jaiak, herritarren partaidetzearekin aurrera ateratzen direnak, Irungo kaleak txuri- gorriz margotzen, historia pizten denon gogoetan. Eta historia pizte honekin, jai giro honetan, aurten ere Irungo Alarde mistoari gure babes aktiboa eman nahi diogu. Irungo kaleetatik emakumez zein gizonez osatutako alardeari gure txalorik beroena eskaini eta animorik tinkoena, berdintasuna eta jai parte hartzaileen alde egiten ari diren lan guztia goraipatuz. Gizarteak baditu mila gaitz, herrietako festak sexismoaren pozoiaz kutsatzeko; urratu ditzagun tradizio faltsuen kateak, eta utz dezagun jai giroa denontzat paketsua eta alaia izan dadila. Urtero esaten dugun legez, aurten ere gogoratu nahi dugu egunero arrazoigabeko jarrera sexistek milaka pertsonen bizia aurrera era normal batean eramateko oztopoak jartzen dituzte. Legearen aurreko berdintasuna lortzeak, zoritxarrez ez du praktika errealean parekidetasuna ekarri, eta kezkaz ikusten dugu, gazteen artean betiko egoera eta jarrera diskriminatzaileak nola berrematen diren: publizitate sexista, tratu txarrak, botere eta erabakitzeko guneetan neska eta emakume presentzia eskasa, etab. Hau dela eta, Alardea bezalako egun batean, gazte erakundeak bere atxikimendua helarazi nahi die Irungo alarde mistoko kideei, beraien aldarrikapenak geureak egiten ditugularik...

Read More

Gazte Abertzaleakek Gipuzkoako Foru Aldundiari komunikaziorako gaitasun gehiago eskatzen dio

26 Urt, 2010 Gazteria, Gipuzkoa, Prentsa Oharrak

Eusko Alkartasunako gazteek foru erakundeak gazteentzako zuzenduta dauden jarduerak lantzeko gazteen ahotsa entzuten hasi behar dela esan dute. Gaztemaniakekin gertatutakoa erakunde publiko eta gazteen artean dauden ezberdintasunen adibide berri bat izan da. Gazte Abertzaleaken aburuz, “orain arte Foru Aldundiak gazteentzat zuzendu dituen jarduerak inposaketetan oinarritu egin dira”, eta Foru Aldundiko gazte saileko arduradunei jarrera eta egiteko moduen “premiazkoa” deritzon aldaketa eskatzen dio. Gazte Abertzakek Foru Aldundiko arduradunei Gipuzkoako gazteen ahotsa entzuteko garaia heldu zaiela uste du, eta behingoagatik lurraldeko gazteek dituzten beharrak modu egoki batean erantzunak izan daitezen. Azken aste hauetan ‘Gaztemaniak!’ programaren jarraipenaren inguruan sortu den polemikak argi utzi du Gipuzkoako Foru Aldundiak duen lan egiteko era. “Gazteen interes eta beharrei modu telematikoan erantzun izateagatik, momentu honetan erakunde publiko eta gazteen arteko banaketa handiegia da” azpimarratu du Gazte Abertzaleakek. Gazte Abertzaleakek gazte politikek modu parte-hartzailean landuak eta “gazteek eta gazteentzako” eginak egoteak ezinbestekotzat jotzen du, honetarako Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrizketarako jarrera baikorra azalduz, gazteen beharrak zeintzuk diren era errealean jakiteko. “Gaur egun daramaten jarrera sostengaezina da; gazteei zuzenduta dauden politikak kaleetatik irten daitezen ordua iritsi da, gazteek parte har dezaten haien lanketan, Foru Aldundiko bulegoetatik urrun” aldarrikatu du Gazte...

Read More