slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Gure Esku Dago

Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

3 Aza, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Gure Esku Dago

Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo gara mezu sinple baina itxaropentsua babestuz: bai demokraziari, bai justizia sozialari, bai euskarari, bai askatasunari eta bai etorkizunari. Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu Estatu espainoleko nahiz frantseseko egoera politiko, sozial, kultural eta ekonomikoak basamortu idor bilakatzen dutela geure herria, eta bertatik itsaso zabalera bueltatzeko independentzia behar-beharrezko garraioa zaigula. Mendean gaituzten estatuek inposatzen dizkiguten mugak hausteari ez diogu beldurrik, geure geroa erabakitzeko urratsa emateko ordua heldu zaigu guri ere. Bidai hori eta bide hori gure artean erabaki behar dugu, hemen erabaki behar dugu zein bake, zein lege, zein askatasun nahi dugun, hau da, burujabetza plenoa. Hori dela eta, independentziarako 5 arrazoi sinple zabaldu nahi ditugu gazteriarengan eta jendartearengan: 1. Euskal Herria munduan errekonozitua izateko, geure buruaren jabe izateko eta benetako demokrazia parte hartzaile baten kide izan nahi dugulako. 2. Justizia sozialaren bidetik, geure etorkizun ekonomiko eta soziala eraikitzeko burujabetza osoa behar dugu, etorkizuneko Euskal Herri oparoa eraiki nahi dugulako. 3. Geure hezkuntza sistema propio eta euskaldun baten bitartez, euskaraz bizitzeko aukera eskaini nahi dugulako: euskal kulturak munduan bere tokia izatea nahi dugu. 4. Injustiziak gaindituz eta bakoitzaren jatorri, genero, sentimendu edota erlijioaren gainetik, guztiontzako eta guztion arteko Euskal Herri dibertsoa eraiki nahi dugulako. 5. Gazteriari eta ondorengo belaunaldiei Euskal Herri alai, anitz eta aske batean bizitzeko aukera eman nahi diegulako. Hau finkatuz, gaztekideok Euskal Herriko hainbat herrietan egingo diren galdeketak bultzatuko eta babestuko ditugu. Gazte Abertzaleakeko kideok herri galdeketen aldeko ekimenetan parte hartuko dugu eta dei egiten diogu euskal gazteriari bertan ere parte hartu dezan. Azaroaren 5ean, eta etorriko diren herri galdeketa ezberdinetan ere, bai...

Read More

DEMOKRAZIA, ESKUBIDE ZIBIL eta POLITIKOEN ALDEKO GAZTEON ADIERAZPENA

28 Ira, 2017 Adierazpena, Eskubide zibil eta politikoak, Gure Esku Dago

Katalunian azken egunotan gertatutakoaren harira, Katalunia, Espainiako Gobernuaren eskutik, pairatzen ari den eskubide zibil eta politikoen eta askatasun demokratikoen urraketak salatu nahi ditugu. Espainiako Gobernuak politikoa den gatazka bat judizializatu du elkarrizketa eta bide politikoari ekin beharrean. Kargu publiko zein hautetsiak atxilotu, mehatxatu eta jazartzeaz gain, Kataluniarekiko elkartasun adierazpen eta ekimenak oztopatu eta debekatu ditu. Gure elkartasuna adierazi nahi diogu Espainiaren errepresioa jasaten ari den Kataluniako herriari. Urriak 1eko erreferendumak Kataluniako herritarren gehiengo batek bozkatu eta erabakitzeko duten borondatearijarraitzen dio. Hartara, Kataluniako herritarrek haien etorkizuna erabakitzeko duten zilegitasuna babestu eta aitortu nahi dugu. Kataluniako herriaren borondatearen adierazpena eta gauzatzea oztopatzeak Estatuko herritar guztion oinarrizko eskubideak eta etorkizun demokratikoa jokoan jartzen ditu. Bai Euskal herritar eta baita gazte bezala ere, gure etorkizunaz erabakitzeko dugun eskubideari heltzea da gure oraingo erronka. Gazteon ahotsak zeresana eduki dezan Erabakitzeko Eskubideak gure parte hartze aukerak hedatzen ditu bizitza politikoaren eremu guztietan. Gazteok ere erabaki nahi dugu nolako erakunde, arau, instituzio eta politika publiko behar eta eraikiko ditugun. Erabakitzeko Eskubideak printzipio demokratikoa sakondu eta komunitate politiko desberdinei ahotsa aitortzen die, baita euskal herritarroi ere. Guztiagatik, eta Erabakitzeko Eskubidea gure oraina eta etorkizun demokratikoaren arteko hari gidaria delako zein askatasun demokratiko eta eskubide zibil eta politikoen etorkizunean gazteok zeresanik badugulako, eremu zein sentsibilitate anitzetako gazteak dei egiten ditugu, datorren lrailak 30an kalera irten eta Bilbon Gure Esku Dago-k antolatutako manifestazioan parte hartzera. Sinatuta: Euzko Gaztedi Indarra (EGI), Gazte Abertzaleak (GA), Euskal Gazte Moreak eta Alternatiba...

Read More