slide

  • Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Feminismoak  egingo  gaitu  libre

    Feminismoak egingo gaitu libre

    Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gazteon eskuetan dagoela gizartea aldatzeko giltza; ekimenez ekimen, hitzez hitz, geldiezina dirudien estereotipoz eta ahuleziaz betetako gizarte honi buelta emateko. Milurteko historiaren gatibu, emakumeon papera gizonaren istorioen itzalpean idatzi da, heteropatriarkatuan murgildutako gizartean ikusezinak izanik. Berdintasunaz …

  • Basamortuko  duintasuna,  askatasunaren  borroka

    Basamortuko duintasuna, askatasunaren borroka

    41 urte igaro dira Saharako basamortuan barrena, deserrian, sahararrek Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutenetik. Bitartean, Marokok (gehiago…)

Independentistak

Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

18 Mar, 2017 || Adierazpena

Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo gara mezu sinple baina itxaropentsua babestuz: bai demokraziari, bai justizia sozialari, bai euskarari, bai askatasunari eta bai etorkizunari. Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu Estatu espainoleko nahiz frantseseko egoera politiko, sozial, kultural eta ekonomikoak basamortu idor bilakatzen dutela geure herria, eta bertatik itsaso zabalera bueltatzeko independentzia behar-beharrezko garraioa zaigula. Mendean gaituzten estatuek inposatzen dizkiguten mugak hausteari ez diogu beldurrik, geure geroa erabakitzeko urratsa emateko ordua heldu zaigu guri ere. Bidai hori eta bide hori gure artean erabaki behar dugu, hemen erabaki behar dugu zein bake, zein lege, zein askatasun nahi dugun, hau da, burujabetza plenoa. Hori dela eta, independentziarako 5 arrazoi sinple zabaldu nahi ditugu gazteriarengan eta jendartearengan: 1. Euskal Herria munduan errekonozitua izateko, geure buruaren jabe izateko eta benetako demokrazia parte hartzaile baten kide izan nahi dugulako. 2. Justizia sozialaren bidetik, geure etorkizun ekonomiko eta soziala eraikitzeko burujabetza osoa behar dugu, etorkizuneko Euskal Herri oparoa eraiki nahi dugulako. 3. Geure hezkuntza sistema propio eta euskaldun baten bitartez, euskaraz bizitzeko aukera eskaini nahi dugulako: euskal kulturak munduan bere tokia izatea nahi dugu. 4. Injustiziak gaindituz eta bakoitzaren jatorri, genero, sentimendu edota erlijioaren gainetik, guztiontzako eta guztion arteko Euskal Herri dibertsoa eraiki nahi dugulako. 5. Gazteriari eta ondorengo belaunaldiei Euskal Herri alai, anitz eta aske batean bizitzeko aukera eman nahi diegulako. Hau finkatuz, gaztekideok Euskal Herriko hainbat herrietan egingo diren galdeketak bultzatuko eta babestuko ditugu. Gazte Abertzaleakeko kideok herri galdeketen aldeko ekimenetan parte hartuko dugu eta dei egiten diogu euskal gazteriari bertan ere parte hartu dezan. Martxoaren 19an, eta etorriko diren herri galdeketa ezberdinetanere, bai...

+ Irakurri

Nazio eraikuntzan jardun, independentzia helburu!

5 Api, 2015 || Ikastaroak, JERC

Gazte Abertzaleakek, Udaberriko XXI. Ikastaroak ospatu ditu 3 egunez Irunberrin, apirilaren 3tik 5a arte. Igandean, apirilaren 5an bertan, Independentista Sareak antolatutako Aberri Egunaren ospakizunerako manifestazio eta ekintzetan parte hartu du. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak Udaberriko XXI. ikastaroak hasi zituen ostegun arratsaldean Irunberrin eta bertan alor ezberdinak landu ditugu 3 egunetan, besteak beste; Irunberriko erroila bisitatu, geologia eta frakingaren problematika aztertuz, esako urtegiaren problematika eta ingurugiroaren egoera eta berau aldatzeko politikak, Xabierren gaztelua bisitatu nafar historia aztertuz, etab. Hausnarketa horiek, gainera, Joventuts d’Esquerra Republicana de Catalunya (JERC) eta Valentziako Bloc Joveko gazte erakundeetako gonbidatuekin konpartitu dugu. Ikastaro zikloak igandean bere itxiera izan dute eta Gazte Abertzaleakeko kideak Iruñera joan gara Independentistak Sareak antolatutako aldarrikapen eta jai egunean parte...

+ Irakurri

Urriaren 12an mobilizazio nazionala Bilbon “Gora Euskal Errepublika” lemapean

26 Ira, 2014 || Sailkatu gabea

Gazte Abertzaleaketik gure atxikimendua ematen dugu Urriaren 12an Independentistak sareak deitzen duen mobilizazio deialdiari eta dei egiten diogu euskal gazteriari bertaratzeko. Jarraian gure atxikimendua eman diogun idatzia duzue: Kataluniako Diadaren arrakasta izugarriarekin martxan jarri da independentziaren inguruan iragartzen genuen uda amairera eta udazken beroa. Katalanek argi eta ozen esan dute bere etorkizuna askatasun osoz erabaki nahi dutela; hautestontziak exijitu dituzte azaroaren 9rako eta prest daude Estatuaren ukazioari eta erasoei aurre egiteko. Eskozian, aldi berean, bihar bertan izango dute independentziaren bidea erabakitzeko aukera. Emaitza zehatzetik haratago, Eskozian erreferenduma burutzea bera da egundoko garaipena estaturik gabeko herri guztiontzak, erabakitze eskubidea guztiz zilegia eta joko demokratikoaren oinarrizko ariketa bilakatzen duelako Europan bertan. Europan estatu independiente berri bat sortzeko aukera errealaren aurrean gaude. Zorionak bidaltzen dizkiegu eskoziar independentista guztiei egiten ari diren urratsengatik, eta gure elkartasuna eta animoak bihar independentziaren ateak zabal ditzaten. Behin eta berriro adierazi diegu gure elkartasuna herri eskoziar eta katalanari eta bat egin dugu euren prozesu independentistekin, baina zerbait gehiago egiteko garaia da. Geure etorkizunaz serioan hausnartu eta hemen ere prozesu independentista baten bidean urratsak egiteko garaia da. Eskozia eta Kataluniako prozesu independentistek momentu hain garrantzitsuak bizi dituzten unean, eta foko mediatiko guztiak indenpendentziaren gaiari begira daudenean, ezinbestekoa da Euskal Herriaren independentziaren aldarrikapena ere agertoki horretan kokatzea. Horrexegatik, hitzordu zehatzerako deia egiten diegu euskal herritar guztiei datorren urriaren 12rako. Bilboko Kale Nagusian burutuko den mobilizazio/ekimen nazionala deitzen dugu urriaren 12rako. “Gora Euskal Errepublika” izango da lema nagusia, “Bagoaz. Caminando hacia la independencia” azpi-lemak lagunduta. Plaza Zirkularraren eta plaza Eliptikoaren artean burutuko da. Ez dugu ohizko manifestazioa nahi, mobilizazio dinamiko eta parte-hartzeileagoa egingo dugu. Espazio bat okupatu eta aldarrikapenak bertan landu guztion artean. Ez dugu data kasualitatez aukeratu. Betidaniko gure herriaren eskubideen aurkako ukazioa eta inposaketak gaur egun ere berdin mantentzen dira urriaren 12an ospatu-arazi nahi diguten hispanitatearen izenean, hain zuzen ere, beraz egun aproposa deritzogu Euskal Herriaren eta munduko herri guztien askatasunaren aldeko aldarrikapena kaleratzeko. Deialdia plaza Zirkularrera egingo da eta 11:30etan bertatik abiatuko da jendea Kale Nagusiko espaloietan zehar. Plaza Zirkularretik Eliptikoara tartean ibiliko da jendea, espaloian gora eta behera, Kale Nagusia alor, sektore eta jendarte kolektibo desberdinen aldarrikapenek betetzen duten bitartean. XXI. mendeko euskal independentismoaren ezaugarriak kaleratu nahi ditugu: euskal herritar guztiontzako etorkizun aukera; alor, sektore eta jendarte...

+ Irakurri

Udaberriko XX. Ikastaroak: “Kateak apurtu Nafarroa eraiki”

17 Api, 2014 || Albiste aukeratuak, Albiste aukeratuak, Albiste aukeratuak

Gazte Abertzaleakek, Udaberriko XX. Ikastaroak ospatuko ditu ondorengo 3 egunetan Leitzan, gaurtik apirilaren 19ra arte, eta igandean, apirilaren 20an, Independentista Sareak antolatutako Aberri Egunaren ospakizunerako manifestazio eta ekintzetan parte hartuko du. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak Udaberriko XX. ikastaroak hasiko ditu gaur arratsaldean Leitzan eta bertan alor ezberdinak landuko ditu 3 egunetan, besteak beste, tokian tokiko ekonomia, ingurugiroaren egoera eta berau aldatzeko politikak, historia, etab. Hausnarketa horiek, gainera, europar hauteskundeen bezperan gauden honetan, Galiziako Galiza Novako (BNGko gazte erakundea) eta Valentziako Bloc Joveko gazte erakundeetako gonbidatuekin konpartituko dituzte. Era berean, aurtengo dinamikek Nafarroaren egoera izango dute bereziki aztergai, Nafarroak aldaketa politikoaren beharra eta honen gauzatzea zehazki. Guzti honetaz mintzatzeko EHBildu Nafarroako parlamentariak eta Eusko Alkartasunako Nazio Batzordeko kide diren Miren Aranoa eta Maiorga Ramirez izango ditugu gure artean. Ikastaro zikloak igandean bere itxiera izango dute eta Gazte Abertzaleakeko kideak Iruñera joango gara Independentistak Sareak antolatutako aldarrikapen eta jai egunean parte hartzera. Gazte Abertzaleakek, era berean, egun hau aprobetxatu nahi du Independentista plataformak independentziaren proiektuaren sozializazioaren alde egiten ari den lanari merezi duen garrantzia emateko. Izan ere, Sareak, herriz herri jatorri ezberdineko pertsonez osatutako taldeekin lan egiten eta eztabaida aberasgarria sortzen ari da. Azkenik, Gazte Abertzaleakek, pasaden urteko deialdiaren arrakastaren ondoren, Igandean eguerdiko 12.00etan Iruñeako Golem zinemetatik aterako den Independentista Sareak antolatutako Aberri Eguneko manifestazioan parte hartzeko eta Euskal Herri osoko etxeetako balkoietan Ikurriña zintzilikatzeko deia egiten diote euskal gazteriari eta euskal gizarteari...

+ Irakurri

Gazte Abertzaleak independentziaren alde! Euskal Herrian eta Katalunian ere

4 Ira, 2013 || Sailkatu gabea

GAZTE ABERTZALEAK, Eusko Alkartasunako Gazte erakundea, hurrengo irailaren 7an, Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan INDEPENDENTISTAK SAREAK antolatutako Diadaren aldeko elkartasun Giza Kateetan parte hartuko du, eta bertaratzeko deialdietara atxikitzen zaio. Gazte Abertzaleaketik uste dugu egungo egoera jasanezinetik irteteko, independentzia behar beharrezkoa zaigula. Guk geuk markatzea, pentsatzea eta erabakitzea geure geroa. Horretarako erabateko askatasun politikoa nahitaezkoa dugu: herri parekide bat eratzeko, justizia sozialean oinarrituta, ustelkeriatik garbi, berdea, gorria eta morea. Tamalez, azken urteetako gobernuek ez dute bide hau landu, eta herritarrek gain egin diote politikari zentzu honetan. Adibide argia Catalunyian dakusagu. Horregatik ere, GAZTE ABERTZALEAK hurrengo irailak 11n, Diada egunean, gure kide historiko den JERC-en (Esquerrako gazte erakundea) gonbita onartu eta Catalunyan egongo gara, Giza Katearen katebegi sendo izaten, eta independentzia...

+ Irakurri

Euskal gazteria Iruñara!

29 Mar, 2013 || Prentsa Oharrak, Prentsa Oharrak, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak, gazte erakunde independentista, martxoaren 31a den igande honetan Independentista Sareak Aberri Egunaren ospakizunerako antolatutako ekintzetan parte hartuko du. Pasaden urteko deialdiaren arrakastaren ondoren, non Iruñeko kale nagusietan manifestazio baten 30.000 lagun batzea lortu zen, gazte erakundeak, aurten ere errepikatzea edo are gehiago aurreko urtean lortutako parte-hartze kopurua handitzearen aldeko deialdia egiten du. Gazte Abertzaleakek merezi duen garrantzia eman dio Independentista plataformak independentziaren proiektuaren sozializazioaren alde egiten ari den lanari. Hau honela izanik, erakunde abertzale honen ordezkariek, Sareak, herriz herri jatorri ezberdineko pertsonez osatutako taldeekin lan egiten eta era berean eztabaida aberasgarria sortzen ari da. Hori dela eta gazte erakundeak, Iruñera ostiraletik bere ohikoak diren formakuntza jardunaldiak ospatzera joango da, eta datorren igandean eta egun osoan zehar Independentistak antolatutako ekintza desberdinetan kolaboratuko du. Gazte Abertzaleakek gogoratu du, gaur egungo krisialdi ekonomiko eta demokratikoan, inoiz baino garrantzitsuagoa dela euskal gazteria Euskal Herriaren etorkizunaren babes eta askatasunaren aldeko jarrera tinko bat azalaraztea, gauzak beste era batean ere egin ahal direla eta Euskal Errepublika aske bat dela gure gazteriarentzat etorkizun hobeago bat ziurtatzen duen formula bakarra. Era honetan, Eusko Alkartasunako gazte erakundeak, euskal gazteria berriz ere Iruñeko kaleak betetzera deitzen ditu orro independentista inoiz baino ozenago entzun...

+ Irakurri