slide

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

Ingurumena

Ingurumena sentitu, zaindu eta bizi!

5 Eka, 2015 Adierazpena, Ingurumena

Gazte Abertzaleak osatzen dugunon ustez, lurraldearen antolamendu arrazional batek pertsonen ongizateari eta ingurumenari eman behar die lehentasuna, interes ekonomikoen eta espekulazio-interesen gainetik. Hortik abiatuz, tokian tokiko ekonomiaren bultzada sakona eskatzen dugu, sortutako zaborren kudeaketa garbia, energia-berdeen benetazko bermea eta azpiegitura ez beharrezkoen etetea eta birplanteaketa eskatzen dugu. Euskal Herri justuago, osasuntsuago eta bereziki ingurumenaren zaintzarekiko konprometitu bat lortzeko grinarekin aldarrikatzen ditugu honakoak. TOKIAN TOKIKO EKONOMIA: Elikadura burujabetzari bai! Kontsumo-eredua aldatzeko ardatza tokian tokiko produktuen salerosketa litzateke. Bertako ekoizlei bultzada emanez, gizartearen hainbat sektoreen berpizkundea lortuko genuke, langabeziaren arazoari zuzenean kontra eginez. Geure elikaduraren burujabe izanda, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremanak garatuz, produktuen kalitatea ere bermatu nahiko genuke. HONDAKINEN KUDEAKETA: Errauskailurik ez! Zaharkitze programatuaren bukaerarekin eta geure gizartearen kontsumo-ereduaren aldaketarekin lotuta, ezinbestekoa ikusten dugu gaur egun sortzen diren hondakinen murrizketa. Arazo honetan behin eraginda, geure ustez lehentasunezkoa da herritarrak hondakinak bereiztera behartuko dituen politika bat ezartzea, berrerabileran eta birziklatzean oinarrituta egongo litzatekena. Modu honetan makro-azpiegiturak eraikitzea eta igurumenarako zein osasunerako kalte egiten duten errausgailuak ekidingo genituzke. ENERGIA-ITURRIAK: Frackinga eta nuklearrik ez! Kontsumo-ereduak ere badu eragina energia-politiketan. Energia kontsumoaren murrizketa eta teknologia berrien bermatzea, bultzatzea eta garatzea da garrantzitsuena. Nuklearra, gasa, ikatza eta petrolioa gure energia-kontsumotik kanporatu behar ditugu eta energia berdeen bultzadan ekin behar diogu gogor. Mendeetan kutsatzen duen energia nuklearra guztiz baztertu behar dugu Euskal Herritik eta Garoñaren itxiera exijitzen dugu. Gainera, fracking politiken eta itsas-zundaketen etetea ere beharrezkoa ikusten dugu. AZPIEGITURA JASANGARRIAK: AHTrik ez! Azpiegitura handiek egin beharreko obrek eragin handia izan ohi dute ingurumenean. Gure itsaso, mendi eta bailarek egunero ikaragarrizko erasoak jasaten dituzte gure behar edo ezbeharrezko azpiegituretatik. Hori dela eta, beharrezkoak izan daitezkeen azpiegiturak ingurumenarekiko planeamendu zorrotza eskatzen dugu. Gainera, beharrezkoak ez diren eraikuntza horien gelditzea exijitzen dugu eta errotik baztertu beharko liratezke euren planteamenduak edota birplanteatu. Euskal Herriko txoko guztietan eragiten duen kasu larriena AHTa da. Geure mendiak txikitzeakin batera, geure iturburuak lehortzen ditu, gu geu eta geure herriak arriskuan jartzearekin batera. Gainera, inbertsioa berreskuratzea ez ezik, dirudunei soilik zuzendutako garraioa da. Egunerokotasunen beharretan oinarrituta ez dagoen azpiegutura da eta Euskal Herriko biztanleria txiki bati soilik zuzendutakoa da. Azpiegitura berrien sorkuntza azken planteamendua beharko litzateke, dagoenaren hobekuntza bultzatuz. Horregatik, Gazte Abertzaleaketik AHTaren paralizazioa eskaten degu. Hori argiturik, gaur egungo garraio-azpiegiturak (bide-, trenbide-, aireportu- eta...

Read More

Gazte Abertzaleakek Gasteiz-Kastejoi Goi-tentsioko lineari buruzko eztabaidan herritarren nahiak bete ditzala exigitzen dio PSOEri

1 Ots, 2010 Araba, Gasteiz, Ingurumena, Nafarroa, Prentsa Oharrak

Eusko Alkartasunaren (EA) gazte erakundeak , Gazte Abertzaleakek (GA), gaur goizean bere poztasuna adierazi du Gasteiz eta Kastejoi arteko Goi-tentsioko linearen inguruan antolaturiko kontsulten emaitzengatik. Gazte Abertzaleakek herritarren parte hartzea azpimarratu du, horri esker entzun baita gizartearen ahotsa. Gasteiz eta Kastejoi lotuko dituen goi-tentsioko lineak Lantarongoko zentral elektrikoa eta Kastejoien dagoeneko existitzen diren eta proiektaturik dauden zentral elektrikoak zein Nafarroako parke eolikoak lotuko ditu. Halere, Red Eléctrica Española-ren egitasmotan beste pieza bat besterik ez da, izan ere, azpiegitura honek Araban eta Nafarroan sorturiko energia elektrikoa penintsularen erdialdera eta Mediterraneoko erkidegoetara eramateko egina dago, lanen helburua Euskal Herritik ehundaka kilometrotan kokatzen delarik. Gazte Abertzaleakentzat, Lizarraldean eta Arabako Mendialdean obra honek sortuko lituzkeen ingurugiro-kalteak onartezinak dira. Lurralde arabarrean 8 landare espezie daude galtzorian edota mehatxupean, eta Nafarroan, berriz, 11 dira mehatxatutako espezieak. Gainera, zonalde hauetan 18 animali espezie babestu bizi dira. Azpiegitura honen eraikuntzak ez dio inongo onurarik ekarriko goi-tentsioak zeharkatuko dituen herriei. Gazte Abertzaleaken aburuz, Goi-tentsioko linea elektrikoaren ezaugarriek pasako den herri arabar eta nafarrei azpiegituratik onurarik jasotzea galarazten die, ezinezkoa izango baita konexioa bere boltaje altuarengatik. “Esandako guztiari obra honek inguruko herriei eragingo liekeen kalte ekonomikoak gehitu behar zaizkio. Azpiegitura honekin dagoeneko eskasak diren nekazal lurrak murriztuko dira eta gainera, linea elektrikoa guztiz bateraezina da bailaran ezarri nahi den turismo jasangarriaren ereduarekin” adierazi dute Gazte Abertzaleaketik Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak abagunea aprobetxatu du PSOEri “herritarren ahotsa entzun dezan” eskatzeko, eta herriari “onurarik ekarriko ez dion proiektuak defendatzeari utz...

Read More