slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Iritzia

Ezker Eraldatzailea, Eusko Alkartasunaren birfundazioan sakontzen

26 maiatza, 2017 Iritzia

Ez gara urrun joango 8 urteetako ibilbidea aldarrikatzeko garaian. Ez ditugu kristalak beltzez margotuko gustatu ez zaizkigun gauzak oroitarazteko, ez eta jendarteari ezkutatzeko. 2009. urtean Gazte Abertzaleakek egindako Nazio Biltzarrean argi utzi zuen inoiz baino beharrezkoagoa zela indar ezkertiar independentistak batzea Euskal Herriak behar zuen askapen soziala eta nazionala aurrera ateratzeko. Ildo horri eutsiz gazte erakundeak konpromisoa hartu zuen modu batean zein bestean (lege-kanporaketak eta sarekadak gogoan) gazte erakunde ezberdinekin hartu emana eta elkarlana sustatuko zutela helburu hori josten hasteko bide. Hilabete gutxietara, 2009. urte horretan, Gazteherria sarea josten hasi ginen adostasunetan indarguneak bilatuz, euskal gazteriari bere eskubide zibil eta politikoak onartzeko aldarrikatuz. Ordutik gerora, Lortu Arten egon ginen harro Eusko Alkartasunak hartutako bideaz. Konpromiso handiko egunak ziren: sinaduretatik harago, lan asko zegoen egiteke. Hodeiertz zabala esperoan genuen eta jendartearen ilusioa kaleetan gorpuzten zen. Euskal Herriaren egoera politiko eta sozialaren eraldaketa historikoa abian zegoen. Hilabeteak eta urteak pasa dira. Baina Gazte Abertzaleakek helburu berdinekin jarraitzen du: Euskal Herriaren eraldaketa soziala emateko beharrezkoa baitira esparru ezberdinetatik egiten ditugun saiakerak, lortzen ditugun sinergiak, modu dialektikoan sortzen ditugun ezagutzak eta ilusioarekin pizten ditugun esperantzak. Euskal Herriko gatazkak modu integralean lantzeko momentua dela adierazi dugu foro ezberdinetan, jakinda gatazken konpontzeko prozesuak herri hau eta berauen aktoreak eraldatzeko inpultsoa izan daitezkela. 2009tik hausnarketa horretan murgilduta Gazte Abertzaleakek Eusko Alkartasunan zirikatu nahi izan du alderdi barnean eredu aldaketa. Ez baita zilegi Euskal Herria baten aldaketaren alde lan egitea etxe barruko lanak egin gabe utzita. Sabin Intxaurraga lagunak ere argi utzi zigun gazte erakundeko jendeari horrela izan behar zuela. Gure jarduteko moduak ere ezbaian jarri behar dira gure ingurua sakonki eta positiboki eraldatu nahi badugu. Hortaz, Gazte Abertzaleakeko azkeneko 8 urteetan zuzendaritza eraman dugun idazkariek Eusko Alkartasunaren ibilbidea azkeneko urte hauetan txalotzen dugu eta datozen urteetan bide zidorretatik ausart eta konplexu gabe aurrera egitea eskatzen diogu. XXI. mendeko Euskal Herria ezker eraldatzailea barneratzen duen mugimendua inoiz baino beharrezkoagoa da, ulertzen baitugu euskal sozialdemokraziaren birfundazioa horretan datzala: Rosa Luxembourg, Clara Zeitkin eta bestelako sozialdemokratek bere garaietan sozialdemokraziaren birsortzea aldarrikatu zuten bezala. Gainera, gazte erakundeak EH Bilduren inguruan eta gazteriaren paperaz sakonki mintzo da bere batzarretan eta Nazio Batzarraren onespenaz koalizioaren prozesu eratzailea bultzatzea adostu du. Ariketa demokratiko eta parte-hartzaileen bitartez egingo du Euskal Herriak aurrera eta Gazte...

Read More

EAJk eskoziar eredua faltsutu egiten du bere paktismoa justifikatzeko

18 Ira, 2014 Iritzia

Gaur esan dezakegu Eskoziak jada irabazi duela. Bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubidea irabazi du, kanpoko esku-sartzerik gabe, eskoziar hiritarren borondatean errespetatuz. Hori dela eta, eta erreferendumaren emaitzak alde batera utziz, Eskoziak jada irabazi du. Zer esanik ez Gazte Abertzaleaketik Eskoziar independentziaren aldekoak garela, SNP-ko lehen ministroa den Alex Salmond eta Youth Scots for Independence-eko (SNP Youth) gure kideek defendatutako aukera. Eskoziatik hainbat ondorio atera ahal ditugu. SPN-k hartutako hauteskunde zein gobernuko konpromisoak betetzerako orduan erakutsitako koherentzia eta konpromisoa da lehena. Alex Salmondek sezesioa hautestontzietan berretsia izango zela promestu zuen eta horrela izango da, bere hitzak bukaeraraino eraman ditu eta britainiar gobernuarekin tentsio maila altuenetan aurkitu direnean ere, ez da ezbaian egon. Bigarren ondorioa, britainiar gobernuak eta herri horretako beste instituzioek, eskoziar gizarteak hautestontzietan adierazitako borondateari erakutsitako errespetuarekin lotuta dago. Ingalaterrako Isabel II-ak ere onartu behar izan duen errespetua. Erabakitzeko eskubidea oinarrizko printzipio demokratikoaren onarpen jarrera hau Europar Batasuneko azken urte hauetako gertaera historikoa bilakatu da eta barne-dibertsitate plurinazionala aitortzen ez dituzten estatuen jarrera jakobinoak deslegitimatuta gelditu dira nazioarte mailan.. Lehenengo ondorioa estrapolatuz eta Euskal Herrira ekarriz, konparaketak gorrotagarriak dira. Euskal Autonomi Erkidegoan indar handien duen talde politikoak bitan albo batera utzi du gizartea, lehenengoa 2003-2004 urteetan, Eusko Legebiltzarrak onartutako estatutu berriarekin egindako defentsa mizkinarekin eta Espainiako Gorte Nagusietan hartutako itsuskeria erantzun politikoen faltarekin. Bigarren zakarkeria, urte batzuk beranduago izan zen, 2008an, EAJk euskal kontsultaren inguruan Auzitegi Konstituzionalaren sententzia, errekurtsoa jarri aurretik, onartu eta bete egingo zuela anuntziatu zuenean. EAJko buruzagiek, Ibarretxe Lehendakaria buru izanik, haien promesa eta konpromiso elektoralak ez zituzten bete. Eta hau, zoritxarrez, EAJri ondorioak ekarri ahal dion edo ez albo batera utzita, batez ere eta esentzialki independentismo kaltetzen du, gizartean etsipena zabalduz. Bigarren ondorioak, Frantzian zein Espainian, oso leku txarrean uzten ditu talde unionisten posizio politikoak. Hala ere deigarria da nola EAJ bere erara, “Eskoziar eredua” nola defendatzen duen. Jeltzaleek eredu honen paktismo izaera defendatzen dutela diote. Hala ere, Eskoziako erreferenduma agenda politikoan 2007tik aurkitzen da eta SPNak eskoziar parlamentuan aurkitzen zen gutxiengo parlamentarioa zela eta hurrengo legealdirako atzeratua izan zen. 2011an gehiengoa lortu zutenean erreferendumaren deialdia aldebakarreko izaera zuen eta britainiar gobernuarekin izandako negoziaketak ez zuten, kontsulta zela eta, Londreseko onespena bilatzea helburu, baizik eta gai teknikoak konpontzea. Horregatik, EAJk tranpak egiten ditu Eskoziako ereduaren...

Read More

Zergatik ez gara elkarlanean aritzen?

7 Mar, 2012 Euskadiko Gazte Kontseilua, Gazteria, Iritzia

Guillermo Aranzabal, Alvaro Goñi, Arri Zulaika eta Joseba Bello sinatuta Urteroko Euskadiko Gazte Kontseiluaren asanblada asteburu honetan ospatuko da, martxoak 10. Aurreko urteetan bezala, historia gehiago edo gutxiago dugun erakunde ezberdinetako ordezkariok elkartu egingo gara kontseiluko batzar honetan. Garaiak asko zein gutxi alda daitezke, baina inori ez zaio ahaztuko azken urteetan heldutako aldaketa politikoen zurrunbilo hauekin nabari ahal izan diren aldaketak gogor eutsi dion gizarte baten lanarengatik etorri izan direla. Eta bereziki bere eragile nagusiengatik, gazteria, urteetan zehar gogor ekin diona. Ez gara okertuko. Euskal Herriko gazteek izan eta izaten ari dira itsasontzi hau abian mantentzeaz arduratzen ari direnak, itsasontzi hau lan egiten mantendu dezan; eta ez izan zalantzarik, gazteria bere lanean jarraituko du, ardatz politiko esterilak inposatu nahi diguten gazteei zuzendutako politikak baino urrunago doan espazio bat eraikitzeko, zeinetan gazteok parte hartze zuzenago eta justuago bat praktikan jar izango dugun. Azken honengatik, EGKren asanblada honen aurrean Gazte Abertzaleaketik elkarlanerako espazioen garapenean eta Euskal Herriko lurralde ezberdinen arteko elkarlanean sinesten dugu. Ulergaitza da gaur egun organismo baten barruan, Euskal Herriko gazte guztien sentsibilitate eta ideiak batzen dituen kontseilurik ez egotea. Hainbatetan ikusi ahal izan den bezala, herrialdeak banatzen dituzten diferentzia administratiboak alde batera utzita, Pirineoetako alde bietan aurki ditzakegun gazte ezberdinen elkartasuna, edo Altsasun dagoen osina sinestarazi nahi diguten baino harago , interesgarria izango litzateke Nafarroako eta Iparraldeko gazteriarekin elkarlanerako mekanismoak planteatzea, sistema neoliberalean gertatzen ari diren mugimenduen aurrean talde justu eta solidario bat eratzeko. Argi eta garbi esan behar dugu: gazteriaren parte hartzea funtsezkoa da, dibertsitatea eta kulturaren bidez sozializazioari bidea irekitzen dio, gizarte baketsu eta justu baten eraketan lagunduz. Zergatik ez dugu gure inguru kulturaleko beste lurraldeekin elkarlanerako organismo baten osaketa aukeratzen? Hausnarketa honetan oinarriturik, Gazte Abertzaleaketik xede amankomunak dituzten lurraldeen arteko kontseilu baten eraketan sinesten dugu, era eraginkor batean Euskal Herriko erakundeek duten antolatzeko behar nazionalari aurre egiteko, era solidario batean estatu baketsu baterantz lan egiteko, irekia eta independentea. Ez litzateke saiatzen den lehen aldia izango, baina oraingoa inoiz izandako egoera pribilegiatuena dugu. Euskal Herriko Gazte Kontseilu berria, gazteentzat nahi handia izateaz gain, bide berriak garatzeko aukera da, zeinetan lurralde guztietako gazteria eztabaidatzeko, hausnartzeko eta, bereziki, gazteriaren gainean dagoen krisiaren betiereko itzalarekin amaitzeko aukerak proposatzeko aukera...

Read More

Ongi etorria Iko!

2 Mar, 2012 Iritzia

Duela urte eta erdi Ikoitz Arrese, Ikasle Abertzaleakeko buru zena, GaztEHerriaren bultzatzaile eta Gernikako Akordioko sinatzailea espetxeratu zuten, beste zenbait gazte bezala, makrosarekada batean Segiko kide izatea egotzita. Gaur aske utziko dute. Honakoa Maider Carrerek, Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiak, idatzi duen iritzi artikuloa da. “Hitz batzuk zor dizkizut Iko, orain aske utzi zaituztenean. Hitz gutxi batzuk, baina emozioz beterik, jakin dudanean ordu gutxi barru aske utziko zintuztela pozez eta irriz bete dira une horretako segundoak. Urte eta erdi ibili gara zenbait eskutitzen bitartez komunikatzen eta jakiten zenola Euskal Herria aurrera zioan, bere bidean, utzi zenueneko momentu horretatik hartu zuen abiadura berdinarekin. Azkar. Baina azkar joan da denbora ere, Bruselako bidaian bizi genituen komedien istorioak atzean gelditu dira. Zu zahartzen saiatu dira, eta ez dute lortu, niretzat bizi- bizirik jarraitzen baitu une korapilatsu horietan ezagutu nuen pertsona. Aurkitzen garenean nire poza ezin izango dudala lotu sumatzen dut; orain bezala. Baina baita ere tristurak beteko du nire bihotza, momentu honetan gertatzen ari zaidan moduan. Twitterren azaldu dut nire poza, baina ezin ekidin hurrengo eskaera “Momentuko poza ta barneko tristura.EH gazteek horrelako zama beraien bizkarrean eramatea justua da?#Konponbidean kontutan hartzekoa”. Gertatutako egoeren estigmatizazioaz ari naiz. Jazartutako gazteak, atxilotutakoak, torturak jasan dituztenak… ezin ihes egin errealitate gordin horretatik, zeinetan beraiek nahi zituzten testigantzak lapurtu dizueten bezala, zuen urteak ere hartu dituzte. Eta horretan ere, askotan errepikatzen dut, konponbidean biktimen artean zuek ere egon behar zaretela; ezer egin gabe, sasijustizia baten menpe, atxilotuak. Kolpatuak. Irainduak. Euskal Herrian abian den prozesu honetan, zuei egindakoari ere erantzuna eman beharko zaio. Euskal gazteriaren zati bat gerra-opariak izan dira Estatuarentzat, eta oraindik jarraitzen dute izaten. Baina noiz arte? Duela gutxi berriz ere atxiloketa gehiago egon dira, eta berriz ere gazteak. Noiz arte? Tira Iko, gaur ez da eguna ere gauza negargarriez aritzeko. Zoriontsu izan gaitezen segundo batez gurean zaitugulako. Bere garaian eta hortik aurrera birritan errepikatu dizudan bezala eskutitzetan oztopoak oztopo “beti aurrera!” egin behar baitugu. Ez dugu besterik, gazteak gara eta indarra dugu, eta atzera ezin garenez joan, aintzina jarraituko dugu. Hori bai, espetxeetan gatibu dauden gazte horiei gure indarra eta lana eskaintzen jarraituko dugu, urteak jorratzen daramatzagun bide honetan laster elkartuko garelaren ziurtasunarekin. Eta azkeneko notatxoa: Txibi! Zu ere gure artean laster ere egongo zara, fijo!...

Read More

Asko garelako!

1 maiatza, 2010 Gazteria, Iritzia

Gazteak gara herrialdetako etorkizuna, bizitzak bere bidea jarrai dezan beharrezkoak garenak eta herri guztien makinariak funtzioan jarrai dezan funtsezkoak garen piezak gara. Teorian lanean jardun beharko genukeenak gara, urte luzez lanean aritu direnen pentsioak ordainduko lituzkeenak, horrela ziklo laborala itxiko litzatekeelarik. Baina krisi garaietan, gazteentzat aukera gehien egon beharko liratekeenean lan merkatuan promozionatzeko edota gure lehen aukera izan dezagun lanean hasteko, lehenak gara gazteak ustezko ezkertiar gobernu batek zuzendutako kapitalismo liberalaren garrak sufritzen. Gobernuak onartutako zabor kontratuak, gaztedia jasaten ari garen  egoera prekarioa are eta makurragoa sakontzen du. Honi gainera gehitu behar diogu, EAEko gazteek adibidez ezin dugula Gernikako estatutuak markatzen duenaz aprobetxatu lan materien konpetentzia ez baitago oraindik %100ean erkidegora igorria eta oraindik gurea ez den gobernu baten mende gaude. Eusko Jaurlaritzak 2008an egindako ikerketa batek, hain justu krisia hasia zen garaian, markatzen zuen gazteen %50ak ez ginela hilean 300€tako diru sarreratara iristen, eta beste %50etatik %19ak ez dela 900€ko diru sarreratara iristen hilabete bukaeran. Honek zer esan nahi du, gaztediaren ia %70ak ez duela hilabetean 900€ko diru sarrerarik izaten. Esaten da egungo gazteak ez dugula etxetik joan nahi, oso gustura bizi garela gurasoen etxean, baina emantzipatu al naiteke hilean 900€ko diru sarrerarekin? Euskal autonomi Erkidegoan etxebizitza iberiar penintsulako garestienetakoa da. Hau da, EAEn alokairu baten media 600€ hilabetekoa da eta emantzipaziorako gobernu diru-laguntzak 375 milioi eurotakoak dira bakarrik, baina laguntza horren beharra dugunak asko gehiago gara, baina noski errazagoa da gazteoi errua botatzea esanaz ez dugula gurasoen etxetik irten nahi. Euskal gaztedia Europa mailako prestatuenetakoak gara akademikoki, baina honek ateak zabaldu ordez lan merkatuan, gure logeletako paretak dekoratzeko soilik ez du balio, enpresariek estatuaren erremintak erabiltzen baitituzte gazteoi lan prekario bat  eta non gure gaikuntzak gutxiesten diren. Hainbeste idatzia izan den krisia gazte ororen hilobia bihurtu da. Ez dela denbora asko entzuten genuen nola patronalak gazteon eskubideak are eta gehiago murriztearen alde agertzen zen, horrela enpresak 2007ko irabazietara iristearren, inolako lotsarik azaldu gabe gizarteari egindako planteamenduagatik. Baina hemen beti errua gazte nagi horiena da, zeinak ez duten 10 orduko hornitzaile lan bat nahi 650€ gordinengatik. Baina horregatik gazte, zu herri honek sekula izan duen gazte preparatuena zarena, zu zeinak zure langile eskubideak zapalduak izan ez daitezen nahi duzunak, zuk non zure etorkizuna zure herrian erabaki dadila nahi...

Read More

Donostiako TAOaren zabaltzearen aurka

30 Mar, 2010 Donostia, Iritzia

Donostiako Gazte Abertzaleakek bere ezinegona adierazten du Donostiako udal gobernuak (PSOE-Alternatiba-Aralar) TAOaren zonaldeak zabaltzeko hartutako erabakiaren aurrean. Ondorioz, Unibertsitateko zonaldea eragiten duenez bertako ikasleak aterako dira kaltetuenen. Gazte Abertzaleakek uste du automobil bidez doan ikasleei gehiegizko kostu bat suposatuko diela neurriak eta hiriko gobernuaren diru-biltze nahi bati soilik erantzuten diola. Zentzu berean, gaztedi independentistaren aburuz, diru behar hori hiriak behar ez zituen beste proiektu batzuetan gastu zuhurgabeak egitetik dator, PSOE, Alternatiba eta Aralarrek bultzatutakoak hain zuzen ere. Honek gaur egungo udal gobernuak duen gaitasun eza azalerazten du. Udalbatzarrak hartutako neurria, Eusko Alkartasuna eta oposizioko beste alderdiak aurka agertu zirelarik, ez du soilik ikasleen poltsikoa kaltetzen, euren errendimentu akademikoari ere eragiten baitio. Gazte talde abertzale bezala, geure buruari galdetzen diogu ikasleek nola egingo duten klase orduak eta estazionatzeko muga-orduak urztartzeko; era berean, Donostian bizi ez diren beste ikasleak nola moldatuko diren galdetzen diogu gure buruari, bidaiaren kostuak ordaintzeaz gain helmugan berriz ordaindu beharko baitute (askotan euren herritik garraiobide publikoen bidez iristea ezinezkoa delarik). Bestalde, GAk positiboki ikusten du kotxearen erabilera bateratua sustatzeko ekimena, baina PSOE-Alternatiba-Aralarrek hartutako neurria ez dela nahikoa deritzo. GAk bide honetatik jotzen duten ikasleentzat exentzioa eskatzen du. Eusko Alkartasunako gaztedi donostiarren aburuz, “kaltea egina dago” eta udal gobernuari eskatzen diogu etorkizunean “gaztedian eta honen beharretan gehiago pentsatu dezaten”. Jabier Estebanez Laredo Donostiako Gazte Abertzaleakeko...

Read More