slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Kronika

2010ko Diada: Independentziaren Diada

14 Ira, 2010 Kronika, Països Catalans

Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusia den Maider Carrerek Catalunyan zehar antolatutako ekitaldi desberdinetan parte hartu zuen aurreko asteburuan. Irailak 11ko Diadaz disfrutatzeaz gain Bartzelonan, ostiralean eginiko hitzaldi batean Euskal Herriak bizi duen garai itxaropentsu honetan gazteon garrantzia azpimarratu zuen Blanesen. Ostiralean bertan, Catalunyara iritsi berri Carrerek hitzaldi bat eman zuen Blanesesko Casa del poblen, bertako ERCren egoitza. “Vivint el somni, el jovent ndependentista construïm la independència d’Euskal Herria” (Ametsa biziz, euskal gaztedi independentistak Euskal Herriaren independentzia eraikitzen) lemapean. Bertan Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiak GaztEHerria gazte mugimenduaren garrantzia azpimarratu zuen, Alternatibako gaztedietako kide den Beltran Llanorekin. Bertan historia eta dinamika desberdinak dituzten gazte talde independentista eta ezkertiarrek elkarlanean aritzeko topalekua baitute. Hostalricen, berriz, Carrerek Diada bezperan bertako JERCek antolaturiko “Marxa de torxes”ean parte hartu zuen, honi amaiera emateko mitinean ere hitza hartu zuelarik.  Ordurako Catalunyara ere iritsia zen Bilboko manifestazioaren debeku posiblearen albistea, eta hori hizpide harturik Carrerek argi utzi nahi izan zuen legez kanpo uztearen gainetik gazteok horrenbesteko ausardia badugula independentziaren alde lanean jarduteko. “Behar bada erabakitze guneetatik gu baztertzen saiatuko dira, baina dugun borondate hautsi ezinarekin oztopoak ekiditea posible izango dugu, erabakitze eskubidea aldarrikatuz, gure herrien etorkizuna garelako” esan zuen gazte independentistak gazteek gizartean izan behar duten paperari buruz. Larunbatean zehar Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiak Bartzelonan eginiko manifestazio jendetsuan parte hartu zuen ERC eta JERCeko kideekin batera, “Espanya es crisi, INDEPENDÈNCIA” (España krisia da, INDEPENDENTZIA) lemapean.  Bertan, kide catalanek ere Euskal Herrian jazotzen ari zen egoeraren inguruko aipamena egin zuten, Bilbotik Adierazi EHko manifestazioaren debekua gaitzetsiz eta...

Read More

‘Juventudes Andalucistas’-en formakuntza jardunaldiak eta JERC Illes-ei egindako bisita

14 Api, 2010 Kronika

Gazte Abertzaleakeko Antolakuntza Idazkariak eta Gai sektorialeko Idazkariak osatutako delegaritza batek Juventudes Andalucistas-ek Malagako Mollina herrian egindako formakuntza jardunaldietan parte hartu zuen pasaden asteburuan. Ostiralean iritsi zen bertara eta jardunaldietan, formakuntza interesgarri bat jasotzeaz gain, Juventudes Andalucistasekin eta estatuko beste zenbait gazte erakunderekin erlazioak estutzeko aukera izan zuten. Ostiralean irekiera ekitaldian bildutakoen aurrean Gazte Abertzaleako delegaritzak agur bat luzatu zuen eta argi adierazi zuen, “abertzale guztien arteko elkarlana gure herriek estatu propio bat lortzeko duten bidea den bezala, estatuko gazte talde ezeberdinen artean elkarlana funtsezkoa dela, guztiona borroka berdina baita” . Formakuntza ikastaroetan parte hartzeaz gain La Laguna de Fuente de Piedrako biodibertsitatea ezagutzeko aukera izan zuten. Asteburu berdinean, erakundeko Idazkari Nagusia eta Erakundeen Arteko erlazioen arduradun diren, Maider Carrere eta Josu Cristobal, Balear Irletara joan ziren, JERC- Illesekin duten erlazioa sendotzearren. Bidai hau gazte erakundeak azken hilabete hauetan euskal gatazkaren normalkuntza prozesua nazioartean zabaltzearen ildo estrategikoaren barnean kokatzen da. Maider Carrereren esanetan “nahiz eta jakin badakigun gatazka honen normalkuntzaren gakoa Euskal Herrian datzala, bai beharrezkoa eta baliagarria deritzogu kanpoko eragileek Euskal Herriko egoera zein den jakin dezaten guk beraien herrietara azaltzea joatea”. Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiaren aburuz “nazioartean ditugun lagunek jakin behar dute egunero Euskal Herrian bizitzen ari garen eskubideen urraketa eta guk, Gazte Abertzaleakek, Eusko Alkartasunaren bidea jarraikiz, giza eskubide guztien defentsan tinko jarraituko dugula ezeren gainetik”. “Bidea badakigu zein den, orain indarrak batu behar ditugu Euskal Herriko etorkizuna independentea izan dadin, giza eskubide guztien defentsan atzera pausorik eman gabe, eta inoiz baino ozenago esanez, gure herria heldua dela, inortxok ere zein den bidea erakusteko” argi utzi izan nahi du gazte donostiarrak. Gazte Abertzaleakeko kideek beste erakunde lagunekin erlazioak mantendu eta areagotzen jarraituko dute euskal gatazkaren internazionalizazioa funtsezkoa...

Read More

Aberri Eguna 2010

4 Api, 2010 Kronika

Gazte Abertzaleakek urteroko legez, Aberri Eguna ospatu du asteburu interesagarri eta polita antolatuaz. Aurtengoan JERCeko lagunen delegazio batek parte hartu du asteburuan, batetik GaztEHerria proiektua bertotik ezagutuaz eta bestetik Gazte Abertzaleakek antolaturiko asteburuan aktiboki parte hartuz. Oso asteburu aberasgarria izan da, ahazten zailak izaten diren horietakoa. GaztEHerria: Hilabete luzeetako lanaren ostean, Apirilaren 2an habian jarri da GaztEHerria, hainbat gazte erakundek sortutako mugimendua da non gure herriaren alde lan aktiboa egin nahi duten gazte independentista eta ezkertiar ororentzako gune bat sortu nahi duen. Durangora hurbildu ziren Gaztekideek sorpresa eta ilusioz beteriko egun batetan partehartu ahal izan zuten, non egun osoan zehar antolaturik zeuden ekintza eta kontzertuez disfrutatu zuten. Aberri Eguna: Urtero bezala Gazte Abertzaleak ere bere Aberri Egun propioa ospatu zuen, aurtengoan Eusko Alkartasunak Oiartzunen duen Alkartetxean. Bertan larunbatean elkarkidetza bazkari bat izan zuen bere militanteekin eta Kataluniatik etorritako delegaritzarekin. Honen ostean Alberto Unamunzagaren eskutik hitzaldi bat izan zuten alkartetxean bertan, non Albertok Euskal Herriak azken hamarkadan jazotako prozesu ezberdinez hitz egin zuen. Oso hitzaldi interesgarri eta aberasgarria izan zen Unamunzaga jaunak emandakoa eta bertaratutako militante eta delegaritzek galdera oro egiteko aukera izan zuten. Honen ostean Gaztekideek disko-festa afaria izan zuten egunari behar bezalako amaiera emateko. Gazte Abertzaleakek iragarri bezala, igandean, Independentistak mugimenduak proposatutako ekitaldiekin bat egin zuen. Batzuek antolaketan aktiboki parte hartuaz eta besteak martxan arituaz, Irun eta Hendaiako kale guztiak busti zituen giza uholdea bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten. Espainiar eta Frantziar estatuetatik independente eta Europar Batasunaren barnean beste Euskal Herria bat posible delako konbentzimenduan, ez zen momenturik egon zeinetan gure gazteek ·independentzia· oihua ez zena entzuten. Ekitaldi jendetsu honen ostean Eusko Alkartasunak urtero Aberri Eguna dela eta antolaturiko anaiarteko bazkarian parte hartu genuen. Mila militante inguru bildu ziren Oiartzungo Madalensoro frontoian. Postreetan Maider Carrere Gazte Abertzaleakeko Idazkari nagusiak eta Pello Urizar Eusko Alkartasunako Idazkari Nagusiak bertan bildutakoei hitz-egin zieten. Maider Carrerek interbentzioak ireki zituen non Euskal Herriaren egungo egoera salatu zuen lehenik eta behin. Carrerek salatu nahi izan zuen, “Espainia deritzon estatu horrekin berdindu nahi gaituztela eta horretarako eraldatu; sistema zaharkitu, ezeztatu eta gutxitu horren beste biktima bat izan gaitezen nahi dute, 30 urtetako garapena eta berrikuntzak eta 30 urtez eraikitako herri solidarioa suntsituaz.” Honen aurrean Gazte Abertzaleakek “giza eskubide ororen defentsan” jarraituko duela azpimarratu zuen,...

Read More

EFAy-ko Batzar Orokorra 2010: Bureau berriaren hautaketa

26 Mar, 2010 EFAY, Europa, Kronika

EFA baita EFAy-ko Batzar Orokorrak ospatu berri dira martxoaren 26an Venezian eta Gazte Abertzaleak-eko bi kidek bertan izan ziren. Ostiralean, goizetik hasita, EFA-ko Batzar Orokorra ospatu zen, arratsalde partean hasi zelarik EFAy-koa. Gaztedien Batzar honetako helburuetako bat Bureau-ko kideen erdia hautatze zen, hau da, lantaldea erdizka berritu beharra zegoen. Bozketan, hautagaiak aho batez onartu ziren eta, beraz, aurrerantzean ondorengo 6 kide hauez osatuko da EFAy-ko Bureau-a: Irati Aizpurua Alquezar, presidente moduan (Gazte Abertzaleak), Arseni Armengou (JERC), Antoni Trobat (JEN), Erwin Verbeken (Jong N-VA), Luke James (Cymru X) eta David Vejchoda (Mladi Moravane). Gazte Abertzaleak-eko Irati presidente gisa hautatu ostean emandako hitzaldian, “EFAy-ren papera bikoitza” dela azpimarratu zuen: “alde batetik, EFA-k Europan daramantzan politikei gazte ikuspuntu bat eman behar die eta, bestetik, europar gaztediari zuzendu behar zaio alternatiba sozial eta demokratikoa garela erakutsiz”. Azkenik, EFAy-ren ildo ideologikoa jarraituz, herrien autodeterminazio eskubidea aitortzearen alde lan egingo duela baieztatu zuen eta, bereziki, Euskal Herriko gatazka politikoa lau haizeetara jakinarazteko sendo lan egiteko konpromezuarekin. Gazte Abertzaleak-ek EFAy-ko kide diren gainerako alderdi politikoekin batera lan egiteko prest agertu izan da beti eta orain, presidente kargua hartzearekin batera, EFAy aktibo mantentzeko helburu garbia dugu. Horretarako, Iratik Veneziako Batzar Orokorrean eskatu moduan, “EFAy-ko kide guztien laguntza material eta pertsonala” erabat beharrezkoa Bureau hautatu berriak bere helburuak eraginkortasunez bete...

Read More

GAk Chobentú eta JERCen kongresuetan parte hartuko du

12 Aza, 2009 Kronika

Asteburu honetan, Gazte Abertzaleakek bizipenak, esperientzia eta ilusioa elkarbanatuko ditu EFAyko lagunekin, Chubentú eta JERCekin, euren kongresuetan parte hartuz Zaragozan eta Gironan hurrenez hurren. XXI. mendean sarturik, konponbiderik ez duten krisien eta herritarrei laguntzeko interesik ez duten gobernuen aurrean, gaztediek, inoiz baino gehiago, bat egin behar dugu agindu ziguten eta bete gabe ukatu nahi diguten ongizatearengatik borrokan. Ezin dugu ahantzi nondik gatozen nora joan nahi dugun ikusteko. GAn oso argi dugu gure sorreratik Europako estatu gabeko nazioekin kolaborazioa ezinbestekoa dela burujabetza lortzeko, gure herrialdetan justizia eta ongizatea sortzeko nahitaezko lanabesa. Horrexegatik, badira 10 urte Gazte Abertzaleakek bultzatuta, Mikel Irujo GAko nazioarteko idazkari zela, EFAy sortu zela, ordundik batera Herritar libreez osatutako herrialde libreek eginiko Europarengatik borrokatzen duen Europako estatu gabeko nazioetako gazte erakundeen federazio bat. Gazte Abertzaleakek oso argi dauka gaur egun ere, hori dela Independentziarako bidea eta horregatik berritu, bultzatu eta estutuko ditu asteburu honetan gazte erakunde horiekin dituen...

Read More

Alkartasun Eguna 2009

22 Ira, 2009 Kronika

«Nafarroa herri, nazio, aberri eta estatu izan zen. Eskubide oso erabatekoa du lapurtu dioten nazio bizimodua egiteko» Arturo Canpionen esaldi horrekin hasi zuen Maider Carrerek, Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiak, Alkartasun eguneko diskurtsoa Iruñako Labrit pilotalekua betetzen zuten 1000 militante baina gehiagoren aurrean. “Nafarroaren berezitasuna bere herriko seme-alaben nortasunean datza. Nafarroan hartu behar diren erabakiak ezin dugu denbora gehiagoz kanpoan har ditzatela onartu. Ezin dezakegu onartu besteak beste, Nafarroako abeltzainen eta nekazarien etorkizuna Madrilen, Ferraz eta Genova kaleetan erabaki dezaten.” adierazi zuen Maider Carrerek. EAko gaztediaren Idazkari Nagusiak irmoki esan zuen: “Nafarroako politikarien lehentasuna Nafarroa izan behar du, hau dela eta Gazte Abertzaleaken argi dugu Nafarroaren eraikuntza, Nafarroari bai esanez egin behar dela. Nafarroari bai. Geure herrietako, zein hirietako biztanleek beste modu bateko politika behar baitute, baikorragoa: zintzoa eta garbia. Eta “bai” honetan, Eusko Alkartasuneko proiektuak erabateko garrantzia hartzen du, gizarteko eragile guztien arteko alkartasunaren aldeko apostu zuzena egin baitugu 23 urte hauetan, eta horren bermea ematen dugu han gauden tokietan.” Zentzu berean, Carrerek ideiak argi ditu: “Nahiz eta urteak aurrera doazen, Gazte Abertzaleakek ez ditu bertan behera utziko orain arte egindako aldarrikapenak, eta Eusko Alkartasunarekin batera geure nazio bahituaren aldeko borroka baketsu honetan lehenengo filan jarraituko dugu.” GAko Idazkari Nagusiak Arenys de Munteko kontsulta gogoratu zuen, eta EAJk duela urtebete izan zuen koldarkeria salatu zuen. Diskurtsoa amaitzeko Maider Carrerek ideiak argi dituela erakutsi zuen: “Gure amankomuneko etorkizuna ideia garbiak izatean datza, konpromezu eta militantzia aktibo batekin. Justizi soziala, subironatasuna eta bakea izan behar dute gure ardatz nagusienak, baina argi izanik alderdi bezala dugun potentzia handiena zuengan datzala.” Gora Gazte Abertzaleak, Gora Eusko Alkartasuna, Gora Euskal Herria Askatuta! Deskargatu:  Maider Carrere-ren...

Read More