slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Kronika

XI. Biltzar Nagusia: Hamaika ikusitakoak

14 Ira, 2009 Kronika

Asteburu honetan, Gazte Abertzaleakek bere XI. Kongresua ospatu du, “Hamaika ikusitakoak, 20 urtez independentziarantz” lelopean, Gasteizeko Alkartetxean eta hasiera eman die bere 20. urteurreneko ekitaldiei, azken urteetan eginiko lan gogorra gogoratuz. Gazte erakundeak ia aho batez onartu ditu Nazio Batzorde ohiak aurkeztutako ponentziak, delegatuen aportazioekin aberastu dituelarik, eta nazio Batzorde berria aukeratu du, Maider Carrere izango delarik idazkari nagusi berria. Ponentzia politikoan, Euskal Herriko egoeraren azterketa sakon bat egin ondoren GAk bere printzipioak berretsi ditu, krisi garaian gazteriaren arazo sozialei are garrantzia gehiago emanik. GAk argi dauka Euskal Herriak Europan merezi duen lekua lortzeko euskal errepublika eraikitzea beharrezkoa dela eta helburu horren atzetik baketsuki baina sutsuki lan egiten jarraituko du. Estatutuei dagokienean ez dago aldaketa nabarmenik eta GA, gaur egungo zatiketa administratiboa gaindituz, bailaraka antolatzen jarraituko da. Modu berean, ia aho batez Gazte Abertzaleakek Nazio Batzorde berria aukeratu du, gaurtik aurrera Maider Carrere gazte donostiarra izango delarik Idazkari Nagusi berria. Berarekin bat Batzorde berrian Imanol Marañon (Antolakuntza eta finantzak idazkaria), Asier Gomez (Komunikazio eta marketin idazkaria), Juan Carlos Perez (Nazioarteko harremanen idazkaria), Josu Cristobal (Barne eta erakundearteko harremanen idazkaria) eta Haritz Perez (Sozioekonomia idazkaria) egongo dira. Kongresuaren itxiera ekitaldian Europako hainbat herrialdetatik etorritako delegazioek gonbidapena eskertu zuten, eta baita GAk urteetan zehar EFAy-en barnean egindako lana, kide-sortzaileetariko bat dela gogoratuz. GAako Idazkari Nagusi berriak argi esan zuen “Gazteok gure tokia behar dugu, bai Euskal Herrian, baita Europan ere. GAk aspaldian, Mikel Irujo buru zela, honen garrantziaz jabetuz, gazteon lekua Europan aldarrikatzeko EFAyren sorrera bultzatu zuen. Eta argi izan ezazue GA hurrengo urteetan horretan jardungo duela, behinik behin, Euskal Herrian bizi dugun egoera zail honi konponbidea aurkitzeko Europara jo beharko dugulako.” Maider Carrerek ideiak argi ditu: “Aurretik gelditzen zaigun lan gogorrak ziur gaude bere fruituak ekarriko dituela, eta batez ere EAri begira, gure lana garrantzizkoa delako alderdiaren barnean. Gure erakundetik politiko trebeak, eta batez ere pretsona zintzo eta leialak atera dira: adibide argienak Iñaki Agirrezabala, Gurutzne Azumendi, Fernando Velasco, Onintza Lasa, Maiorga Ramirez edota EAko idazkari nagusi dugun Pello. Azken honek ere hitza hartu zuen ekitaldian eta ondorengoa aldarrikatu zuen:“ Gazte Abertzaleak abertzaleak egiteko fabrika da, Eusko Alkartasunaren berebiziko oinarria izango da. Izan ere, Eusko Alkartasuna ez zen bera izango Gazte Abertzaleaketik pasa den jendeak utzitako aztarnarik gabe”; bere garaian...

Read More

GA Aberri egunean

13 Api, 2009 Kronika

Gazte Abertzaleakek, ohi bezala, Aberri Eguna Gernikan ospatu zuen Eusko Alkartasunarekin batera asteburu osoan zehar. Aurten, indar espainolistek Ajuria Eneara egin duten asaltoa kontuan izanda,  herri bezala dugun eskubidea eta Euskal Herrian bizi diren lagunen borondatearekin erakikitako nazioa lortzeko eman beharreko urratsak azpimarratu nahi izan dira erakunde abertzaletik. Bide batez, GAren ordezkaritza batek Nazio Eztabaidaguneak antolatutako Irun-Hendaia ibilaldia parte hartu zuen, Eusko Alkartasunak egin zuen...

Read More

GA Korrikan

30 Mar, 2009 Kronika

Gazte Abertzaleakek babes osoa eskeini nahi dio Korrikari, Nafarroako Gobernuak laguntza ekonomikorik ez ematea erabakia hartu duen egun honetan,  16 urtez Euskal Herriko txoko guztietatik euskararen ezagutzaren beharra zabaldu duen ekitaldi honek duen munta azpimarratu nahian. Berri txar honen aurrean, GAk bere jarraitzaile eta militante guztiei animatu nahi die egun hauetan Korrikari behar bezalako indarra eman dezaten, ekimen honetan aktiboki parte hartuz, eta euskararen hileta kanpaiak jo nahi duten horiei erakusten ez diegula bake tarterik utziko etengabe eramaten ari diren euskal hizkuntzaren zapalketan. Ondorengo irudietan GAk Donostian dituen jarraitzaileek lekukoa hartu zuteneko momentua azaltzen...

Read More

GA César Arrondorekin

17 Ots, 2009 Kronika

Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako GAko afiliatuak, Eusko Alkartasuna Argentinako laguna den César Arrondorekin bilera izan zuten joan den larunbatean Deban. Bertan, egoera politikoaren inguruan hitz egin zuten eta Arrondok diasporaren egoera zehatza zein den azaldu zuen. Hona hemen...

Read More

GA Jesus Mari Larrazabalekin

8 Ots, 2009 Kronika

Gazte Abertzaleak-ek, lan jardunaldia ospatu zuen otsailaren 7an, Gipuzkoatik Eusko Legebiltzarrerako hautagaia den Jesus Mari Larrazabalekin batera. Egunean zehar, Larrazabal-ek bere jarduera profesional eta politikoaren inguruko laburpena egin zuen. Gros-eko Alkartetxean bildutako gazteek, bide batez, hurrengo hausteskundeetarako dituzten ardurak aurkeztu zizkioten. Orain dela aste batzuk Unai Ziarretarekin egindako ekintzan bezala. Ekitaldiean, orain dela gutxi utzi gaituen Eusebio Gurrutxagari omenaldia egin zion Gazte Abertzaleak-ek. Bere herriarengatik dena eman zuen gizon honen familiari makila bat oparituz. Larrazabalen esanetan, “katea ez da apurtu” eta Eusebioren eredua gaur egungo gazteek bere aberriaren eskubideak defendatzen jarraitzeko baliogarria izan...

Read More

Gazteekin topaketa

19 Urt, 2009 Kronika

Eusko Alkartasunaren presidentea den Unai Ziarretarekin, euskal gazte erakundeek izan zuten topaketan parte hartu zuen larunbatean Bilbon Gazte Abertzaleak-ek. Bilera honetan eta elkarrizketa formatuan, gazteen ardura diren gaiak jorratu ziren EAko hautagaiarekin batera. Etxebizitza, garraioa edo enpleguaz hitz egin zen gehienbat, Ziarretak hauen inguruan bere iritzia eman zuelarik. Bide batez, hurrengo legealdian Gazte Lege parte hartzailea egitearen borondatea aurkeztu zuen Ziarretak, aurreko arazoei erantzuna eman beharko lukeena. GA-ek eskertu nahi dio Eusko Alkartasunari larunbateko formatu irekia, gizarte mugimendu deberdinetako gazteek dituzten arazoak ezagutzeko baliagarria izan...

Read More