slide

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

kultura

Euskara sustatzen, puntuEUS zabaltzen

16 Urt, 2015 Euskara, kultura

Gazte Abertzaleak euskal kultura eta hizkuntza babesten du eta gure altxorrak hobeto zaintzeko eta munduan zabaltzeko asmoz, lau haizeetara ohorez adierazten dugu guk ere azkenean puntuEUS garala. Euskara itsaso urdin eta zabala den bitartean, Internetez ere nabigatu nahi degu...

Read More

Jaietan ere, berdintasuna aurrera!

29 Eka, 2011 Emakumea, Gipuzkoa, kultura

Beste behin ere, Gazte Abertzaleakeko kideok Irunen ospatzen dituzten San Martzialak agurtzen ditugu, San Juaneko suak negua eramanda, udararen hasieraren jarraipenaren zeinu direnak geure Euskal Herrian. Jai giroa, algara eta txiribitoen soinua, Gipuzkoa luze zabalean zabaltzen da, Bidasoaldetik Debara, eguzki zipriztinen lagun eta jendartearen bihotzak alaituz. Herriko jaiak, herritarren partaidetzearekin aurrera ateratzen direnak, Irungo kaleak txuri- gorriz margotzen, historia pizten denon gogoetan. Eta historia pizte honekin, jai giro honetan, aurten ere Irungo Alarde mistoari gure babes aktiboa eman nahi diogu. Irungo kaleetatik emakumez zein gizonez osatutako alardeari gure txalorik beroena eskaini eta animorik tinkoena, berdintasuna eta jai parte hartzaileen alde egiten ari diren lan guztia goraipatuz. Gizarteak baditu mila gaitz, herrietako festak sexismoaren pozoiaz kutsatzeko; urratu ditzagun tradizio faltsuen kateak, eta utz dezagun jai giroa denontzat paketsua eta alaia izan dadila. Urtero esaten dugun legez, aurten ere gogoratu nahi dugu egunero arrazoigabeko jarrera sexistek milaka pertsonen bizia aurrera era normal batean eramateko oztopoak jartzen dituzte. Legearen aurreko berdintasuna lortzeak, zoritxarrez ez du praktika errealean parekidetasuna ekarri, eta kezkaz ikusten dugu, gazteen artean betiko egoera eta jarrera diskriminatzaileak nola berrematen diren: publizitate sexista, tratu txarrak, botere eta erabakitzeko guneetan neska eta emakume presentzia eskasa, etab. Hau dela eta, Alardea bezalako egun batean, gazte erakundeak bere atxikimendua helarazi nahi die Irungo alarde mistoko kideei, beraien aldarrikapenak geureak egiten ditugularik...

Read More

Gazte Abertzaleakek Gaztemaniak programa bermatzen du eta Gipuzkoako Foru Aldundiari bere jarraipena eskatzen du

16 Urt, 2010 Gazteria, kultura, Prentsa Oharrak

Eusko Alkartasunako gazte erakundeak Gaztemaniak programaren aurrekontuaren murrizketa ez du onartzen eta Hamaikabateko (H1) transfugek “gazte politiketan eskubiko ikuspegia” erabili dutela salatzen dute. Gaur Gazte Abertzaleakek Gaztemaniak programari ematen dion babesa aldarrikatu du, azken 16 urte hauetan tokiko talde ugari ezagutaraztea eman baititu eta Gipuzkoako gazteei musika gerturatzeko balio izan baitu. Erakunde independentistaren aburuz “Gaztemaniak beste modu batera inork ezagutuko ez lituzkeen taldeen erakustoki ederra izan da, beraz, programa honen aurrekontuaren murrizketak lurralde honetan garatzen ari den musika- egoera erabat zapuztuko luke”. Gazte Abertzaleakeko Gai Sektorialetako Idazkaria den Haritz Perezek, Gaztemaniakeko esperientzia bermatu du, bere iritziz “sortu berri diren musika talde askok, tendentzia desberdinetakoak, berritzeko, lanean jarduteko eta bere musika hedatzeko aukera eman dielako, Gipuzkoako lurraldean dinamika aberasgarria sustatuz”. “Berez, Foru Aldundiko 2010rako aurkeztutako aurrekontua Gipuzkoako gazteek ditugun arazoei aurre egiteko murritza bazen, Gaztemaniak bezalako programetako aurrekontuen mozketak “Gazte Abertzaleakentzat onartezinak dira” azpimarratu du Haritz Perezek. Gazte Abertzaleakek Hamaikabateko (H1) transfugak eta bereziki Gizarte Politikako diputatua den Maite Etxaniz Gaztemaniak bizitzen ari den zailtasun honen erantzuletzat hartzen ditu. “Hamaikabateko transfugek gazte politiketan eskubiko ideien praktikak aurrera eramaten dituzte, Eusko Alkartasunak azkeneko Foru Aldundietako hauteskundeetan lortu zuen errepresentaziotik”. Egoera honen aurrean, Gazte Abertzaleak Eusko Alkartasunako gazte erakundea den bezala, Foru Aldundiko gazte sailean Hamaikabateko transfugen erreprensentazioak “ez duela Gazte Abertzaleakek 20 urte hauetan lanean jardun duen proiektua aurrera ateratzen eta Eusko Alkartasunak gazteekin betidanik izan duen konpromezua ez duela betetzen, are gehiago, urteetan landu duen politika aldrebesten du” argitu du. Azkenik, Eusko Alkartasunako gazte erakundeak “Gaztemaniak! Salba dezagun” ekimenari bere babes guztia ematen dio eta lurraldeko osoko, nahiz gai honen inguruko kezka duten gazte guztiei, blogean dagoen manifestuari bere atxikipena ematea animatzen...

Read More