slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

manifestazioa

Gure borrokaren borondate mugiezina haien murrizketak baino indartsuagoa denez, hilaren 11ean gazte guztiak kalera!

3 Ots, 2012 manifestazioa

Gazte Abertzaleakek bere egiten ditu “Erantzuna gure esku. Erabakia gure esku” lemapean Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako hiriburuetan Eusko Alkartasunak, ezker abertzaleak, Alternatibak eta Aralarrek deitu dituzten manifestazioen oinarrizko aldarrikapenekin. Gazteontzako gaitz kronikoa bihurtu den krisi estrukturalari, aspaldian Gazte Abertzaleaketik salatu dugun krisi sistemikoa gehitu zaio. Badira urteak inguratzen gaituen eredu sozioekonomiko neoliberalak porrot egin zuela, eta herritarren eskuetatik at dauden interesak bultzatuta, krisi latz eta arrotz baten eskuetan utzi gaituzte. Honek guztia duen esanahiari lotuta, ezin dugu esan gabe utzi, gaur arte espainiako Estatuko gobernua zuzentzen egon direnak Ongizate Estatuaren sistemaren kontzeptua modu lotsagarrian plastifikatu dutela eta beraien kaxara erabiltzen dute, hobekien datorkienean, murrizketak edozein aldeetatik eginik, sistema publikoa deseginez eta giza eskubideen xahuketa erreal baten arestian jarrita. Aurpegirik ez duten finantza botere globalek, Rajoy bezalako txontxongiloak eskuetan hartuta, herri batek izan beharko lituzkeen baliabide politikoa, instituzional eta ekonomikoak ukatzen dizkigute, menpekotasuna areagotuz. Eta gazteok, sistema honen benetako aurpegia aspaldian ezagutu genuenok, gizarteko izurriteak, xahutzeak, tragediak… sortzen dituen sistema honi ezetz borobila esan behar diogu. Benetako eraldaketa soziala gure burujabetzan pausoak ematen ditugunean etorriko da, guk geuk izateko askatasuna daukagunean izango da, herri independente bat izanik; soilik askatasunez bere eskuekin lana egin dezakeen herriak, sistema aldatzeko gai izango da; menpekotasunetik at, erabakitzeko eskubidea horren bermea izanik. Bitartean, sektore publikoa suntsitu eta sistema finantziero basati baten atzaparretan utzi nahi gaituzten horiei muzin egin behar diegu, eta datorren otsailaren 9an antolatu diren paroetan, zein 11an deitutako manifestazioetan gazte guztiok parte hartu behar dugu. Kalera irten behar gara gurea dena aldarrikatzea. Gure erantzuna entzun ditzaten, denok kalera, gure borrokaren borondatea haien murrizketak baino indartsuago...

Read More

Gazte Abertzaleakek irmoki errefusatzen du bigarren manifestazioaren betoa

11 Ira, 2010 Audientzi Nazionala, Eskubide zibil eta politikoak, manifestazioa

Gazte Abertzaleakek irmoki gaitzetsi nahi du herritar talde batek gaur Bilbon deituriko bigarren manifestazioaren ilegalizazioa, edonork manifestatzeko duen oinarrizko eskubidea bortxatu duen ilegalizazioa. Eusko Alkartasunaren gazte erakundearentzat Auzitegi Nazionalak euskal gehiengo sozialaren adierazpen askatasuna erasotu du, hau ixilarazteko helburuarekin. Gazte Abertzaleaken arabera, Auzitegi Nazionalak beto honekin demokrazia berriz lehertarazi du, honen oinarria minatuz, bere burua demokratikotzat duen edozein estatutan herritar orok izan behar lituzkeen Giza Eskubideak eta eskubide politiko zein zibilak. Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak Auzitegi Nazionalak frankismotik duen oinordekotza gogorarazi nahi izan du eta lehenbailehen deuseztatu dadin exigitu du. Gazte erakunde independentistak, era berean, lasaitasuna eta sosegua eskatu dio Euskal Herriko gizarteari eta batez ere euskal gazteriari, ez dadin estatu antidemokratiko eta errepresore baten probokazioetan eror. Zentzu honetan Gazte Abertzaleakek Zapateroren gobernuari behingoz Euskal Herrian irekitako garai politiko berria oztopatzeari utzi diezaiola eta egungo egoerak eskatzen drenaren neurrira egon dadila exigitzen dio, izan ere horrelako ekintzekin interes partidista eta elektoralengatik gatazka armatua luzatu nahi duela aditzera besterik ez du ematen. Gazte Abertzaleakek, azkenik, Euskal herritar guztiei eskubide guztiak aitortuak izan daitezela exigitzen du. Era berean, Gazte Abertzaleakek manifestazioarekin bat egin zuten beste gazte eragile guztiekin eskubide guztien defentsaren alde lanean jarraitzeko bere konpromezu guztia berretsi...

Read More

Gazte “Nazioa gara. Autodeterminazioa” aldarrikatu!

9 Uzt, 2010 Adierazpena, manifestazioa

Gazte Abertzaleakek, Ikasle Abertzakeakek  eta Alternatibako gazteek adierazpen bateratu bat atera dugu uztailaren 10ean bai Donostian, baita Bartzelonan ere antolatu diren bi manifestazioetara atxikitzeko: Soilik Estatu zapaltzaile batek ixil dezake libre izan nahi duen herri baten ahotsa. Espainiar Estatuko Epaitegi Konstituzionalak Catalunyako  Estatutuaren inguruan ebatzitakoarekin, beste behin ere, gizarteak askatasunaren aldeko mugimendua sustatzen ari denean, barneak ustelduta eta arrotz sentitzen duten Estatu zaharkitu bateko eskubiko esku judizialaren zentzu gabeko erabakia bizi behar du. Burujabetza, gizarte batek politika onuragarriak lantzeko beharrezkoa duen lanabesa da; hondamen ekonomikora garamatzan erakunde publikoen jarrera ikusita logika duen urratsa da, gure baliabideak agortzea eta eraldatze prozesuan dauden gizarteak nekez itotzea helburutzat dituztenean. Beraz, adierazpen honen sinatzaileek hurrengoko esaten dugu: 1. Gure babes eta indar osoa bidaltzen diegu Catalunyako gizarteari eta uztailaren 10ean Bartzelonan “Soms una nació. Nosaltres decidim” lemapean deitutako manifestaziorako adierazpen honen sinatzaileon atxikimendua bidaltzen diegu. Azken urte hauetan Catalunyako herriak bere irmotasuna eta konstantzia erakutsi digu, pauso- pausoz helburuetara hurbiltzea, azkar joatea baino ziurragoa dela frogatuz, emandako urratsak mantso baina indarrez egiten badira, ezer ere ez dituelako ezabatzen. 2. Autodeterminazio eskubidearen lorpenean Estatu gabeko herri guztien elkartasuna eta ekintza bateratua azaleraztea funtsezkoa da. Kasu honetan Catalunyan gertatuta, Euskal Herrian beste martxa bat antolatzea beharrezkotzat jotzen dugu. Hau dela eta, uztailaren 10ean “Nazio bat gara. Autodeterminazioa” lemapean 17.30tan Donostiako Antigua auzotik aterako den manifestazioan izango garela adierazten dugu. Beraz, Euskal Herriko gazte guztien parte hartzea beharrezkoa dela deritzogu, gu baikara etorkizun horren jabe, gu gara askatasunera abiatu den Euskal Herri horren abe nagusiak. 3. Gure atxikimenduetaz gain, hainbat buruzagi politikoen deklarazioek “spaguetti western” batetik ateratako gidoi komikoak diruditela deritzogu. Argi dago ez daudela gaur egun euskal gizarteak bizitzen ari den egoeraren maila berdinean. Herriaren eskaeraren aurrean entzungor egitea, eta Principatean gertatu denari bakarrik heltzea, Euskal Herriko biztanleriari iseka latza egitea iruditzen zaigu. Euskal eragileek Euskal Herrian bizi dugun egoerari zor diogu gure izatea eta jarraipena, nazioartean jazotzen diren situazioekin elkartasuna erakutsiz, baina beti ere geurean ahalik eta zio gehien bilatuz pertsona kopuru gehiago batzeko gure lanean. Era berean, Catalunyako herriarekin gure elkartasuna erakutsi nahiean, catalanez itzuli dugu testua: Adhesió en...

Read More

Gazte Abertzaleakek eragile internazionalei gatazka palestino-israeldarra amaitzeko presioa egin dezaten eskakizuna egin du

14 maiatza, 2010 Deklarazioa, Eskubide zibil eta politikoak, manifestazioa, Prentsa Oharrak

Eusko Alkartasunako gazte erakundeak honako deklarazio Instituzionala egin du estatu Israeldarraren sorreraren 62. urteurrenean. 1948ko maiatzaren 14an estatu Israeldarraren sorrera aldarrikatu zen, 1947ko azaroaren 29an Nazio Batuen Batzar Orokorrak egindako bozka baten ondoren, non Palestinar protektoradoa bi estatutan banatzen zen eta Jerusalem Nazio Batuek zuzendutako hiri internazional moduan geratzen zen. Palestinak ezinezkoa duenean oraindik estatu bezala existitu, eta bitartean Israelek bere sorreraren 61. urteurrena ospatzen du. Gazte Abertzaleaketik datorren urtean herri palestinarrak bere urteurrena bete dezaten desiratzen eta irrikatzen du. Estatu independiente, demokratiko, ziurra eta Cisjordaniako kolonien muga libre eta justu batzuen eratzea ez da soilik betebehar historikoa, baizik eta elkarte internazionalaren eta Israelen betekizuna ere bada. Horregatik laukoteari (NBE, AEB, Errusia eta EB) eskatzen diogu presioa egin dezatela indar guztiekin eta dauzkaten método ororekin, Netanyahuren gobernu ultraeskuindarrak gera ditzan  akzio errepresibo guztiak eta eseri dadila Palestinako autoridade guztiekin alde guztientzako justua izango den bake bat lortzeko. Bestalde eta ezberdinen arteko elkarrizketa bai Euskal Herriko zein Ekialde Hurbileko gatazkak gainditzeko konponbide bakarra dela pentsatzen dugun heinean, Palestinako fakzioei borroka era unilateralean utz dezatela  eskatzen diegu borondate onaren seinale bezala eta horrela aurkez dezatela frente bateratu bat negoziaketetara legitimitate osoa emango diena. Muga justu eta Israelgo bizilagunekin era baketsuan biziko den Estatu Palestinar baten existentzia ematen ez den bitartean, ezingo da terrorista askoren justifikazioa den munduko gune beroena desaktibatu. Hainbat gerra, eraso, intifada eta inbasioren ostean, geroz eta egoera okerragoa du mespretxatuentzat, herri palestinarrarentzat. Baita exijitzen dugu ere Israel eta etorkizuneko estatu Palestinarraren artean elkarbizitza armoniosoa izan dadin lehen pausu bezala, Nazio Batuek onartutako erresoluzio guztiak bete...

Read More

GaztEHerriarekin denok Bruselara!!

5 maiatza, 2010 Deklarazioa, Ekintzak, Gazteherria, Gazteria, manifestazioa, Prentsaurrekoak

GaztEHerriak maiatzaren 29an Brusela parte hartuko duen martxaren aurkezpena egin du. Apirilaren 2an Durangon jaso zuen euskal gazteriak nazioarteko gazteriaren babesa eta herri zapaldu guztien etsaia berbera dela azpimarratu zuten orduan. Irakurritako manifestua ondorengoa da: Aurtengo udaberriarekin batera euskal gazte independentista eta ezkertiarrok burujabetasunaren alde pauso garrantzitsuak ematen hasiak gara. Durangoko ekimenaren aurretik esan genuen Euskal Herria fase politiko berrian sartua dela. Indarrak bildu eta independentziarako bide geldiezina abiatu da, honen adierazle izanik eragile politiko, sozial eta sindikalek independentziaren alde egiten ari garen urratsak. Honek agerian utzi du Espainiar Estatuaren egonezina. Eta hau hasiera besterik ez da. Gazteok independentziaren aldeko apustu sendoa egin dugu. Guk ere gure indarrak bildu eta independentziaren aldeko herri olatuari gure ekarpena egiteko jaio da GaztEHerria, Independentzia, alternatiba bakartzat ikusten dugun gazteon bilgunea. Durangon jarri genuen gure lehen harria Aberri Egunaren testuinguruan. Oztopoak oztopo, 10.000 gaztek bat egin genuen Independentziaren alde. Durangon argi geratu zen euskal gazteriaren hautua independentzia dela. Milaka gaztek, independentzian amestu, eta gaurdanik eraikitzen hasteko konpromisoa daukagula argi utzi genuen Durangon. Milaka izan ginen ere Aberri Egunean parte hartu genuen gazteak eta hain justu, Aberri Egun horrek markatu du aro berri honen hasiera. Orain, gure proiektua, independentzia, lau haizeetara zabaltzeko unea heldu da. Euskal Herrian, esan dugu, ematen ari garen pausuez kontziente gara. Espainiar Estatua ere kontziente da, eta hain zuzen horregatik saiatuko da ahalik eta gehien oztopatzen ekindako bidea. Nazioarteko eragileak ere kontziente dira ordea, eta horren adibidea dugu nazioarteko zenbait  gazte eragileek Gernikan egindako adierazpena. Badakigu, gure eskubideak bermatzeko bidean, nazioarteko agenteen inplikazioaren beharra dagoela eta era berean, independentziaren bidean bakarrik ez gaudela ikusi araztea. Europan eta mundu osoan zehar asko dira euren herrien askatasunaren alde lanean dabiltzan gazteak. Hala ikusi genuen, Durangon eginiko ekimenean, euskal gazteoi euren babesa eta elkartasuna azaltzeko, bertaratutako nazioarteko ordezkaritza zabalaren bidez. Baina Independentziaren aldeko lana garesti ordaintzen da Euskal herrian, gazteok ongi dakigu hori. Horren adibide dugu gazteok jasaten dugun etengabeko kriminalizazioa zein operazio polizial amaigabeak. Honen aurrean nazioarteko eragileen babesa etengabea eta mugagabea izan da. Testuinguru horretan kokatzen da apirilaren 1ean Gernikan aurkeztu zuten manifestua. Bertan, besteak beste, euskal gazteon eskubide zibil eta politikoen defentsa sutsua egin eta independentziaren aldeko lanaren zilegitasuna azpimarratzen da. Guk, gazteriak, dagozkigun eskubideen defentsan arituko ginela argi azaldu...

Read More

Militante independentisten atxiloketengatik protesta egiteko deitutako manifestaldietan parte hartuko du Gazte Abertzaleakek

17 Api, 2010 Audientzi Nazionala, Bilbo, Donostia, manifestazioa, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakeko Nazio Batzorde eragileak Donostia eta Bilbon Guardia zibilak aste honetan zehar hamarnaka pertsonen, zeinetatik 3 abokatuak diren, atxiloketen aurka protesta egiteko deituak dauden manifestaldietan parte hartuko duela erabaki du. Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen aburuz, atxiloketa hauek Euskal Herrian eman daitekeen normalizazio prozesua saboteatzeko eta oztopatzeko erabaki politikoei erantzun emanaz egin dira. Erakunde Independentistak azpimarratu nahi izan du, alderdi politiko espainiar unionistek eta zenbait komunikabideek, atxilotuen errugabetasun-presuntzioa bortxatu dutela. Beste alde batetik, Gazte Abertzaleakek bere ardura adierazi du atxilotuetako zenbaitzuren osasun egoerarengatik, hauetako batzuek atxilotuak izan aurretik osasun arazoak baitzituzten eta hauek areagotuak ikus baitaitezke, honen eredu dira atxilotu batzuen ospitalizazioak. Zentzu honetan, gazte erakundeak inkomunikazio aldiaren amaitzea eskatu du, eta era berean tortura edota beste giza eskubide ezberdinen konkulkazioen praktika hauekin era eragingarri batean amaitzeko neurrien aplikazioa eskatu du. Amaitzeko, Gazte Abertzaleaketik adierazi da “Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoen defentsan tinko jarraituko dutela, Giza Eskubide guztiak presente izanaz eta egunez egun gure herrian kolokan jar daitekeen justizi baten izenean egiten diren eskubideen urraketa guztiak salatuaz”, era berean Euskal Herriko gazte guztiak animatu ditu bihar Donostia eta Bilbaon egingo diren manifestaldietan parte...

Read More