slide

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

Nafarroa

Gazte Abertzaleakek bat egiten du Nafarroan euskararen zonifikazioa bertan behera uzteko Kontseiluaren eskakizunarekin

26 Ots, 2017 Adierazpena, Euskara, Nafarroa, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek beti egin du euskararen aldeko defentsa sutsua eta, Euskararen Eguna ospatzea ez ezik, eguneroko lanabesa dugu gazte erakundean. Euskaldunak gara, eta euskaraz bizi nahi dugulako, guztiok eman behar diogu arnasa egunero, euskaraz hitz egiten eta euskaraz bizitzen. Euskara, bere erabilera eta sasoiaren egoera anitza eta desorekatua den arren, Euskal Herri osoko biztanleok konpartitzen dugun hizkuntza bakarra da, euskaldun egiten gaituen funtsezko ezaugarria. Hori dela eta Gazte Abertzaleakek bat egiten du gaur Kontseiluak aldaketaren alderdiei plazaratu dien eskakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko alderdiei 2011ko Euskararen Legea ordezkatzeko erakutsi zuten adostasuna berreraikitzeko eskatu die Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak gaur Iruñeko Kondestable jauregian: “Zonifikazioa gaindituko duen lege berria egiteko garaia da, eta ez zirrikituak bilatzen aritzekoa”. Halaber, euskararen ofizialtasuna nafar lurralde osora zabaltzeko udalen eskaria partekatzen dutela azaldu du Bilbaok. Hala ere, “gogorarazi nahi diegu udalei eremu mistoak ez diela hizkuntza aukera berdintasuna bermatzen herritarrei eta ez dituela ondorioz, hizkuntza-eskubideak bermatzen. Eta euskararen normalizazioaren aldeko neurri eragingarriak hartzera gonbidatu nahi ditugu. Horretarako bidelagun izango gaituzte”. Euskara, euskaldun egiten gaituen hizkuntza izanik, herri nortasuna indartzen duen lanabesa eta administrazio zatiketa anitzetatik at gelditzen den nortasun zeinua da gazte erakundearen ustez. Euskararen herria posible egiten duena da, eta hori ardatz izanik, Kontseiluaren eskakizunarekin batera Gazte Abertzaleakek Nafarroako Gobernua eta Parlamentuko alderdi aurrerakoiak ausartak izatera premiatzen du. 1986ko Euskararen Legea garaitzeko momentu egokiena da, aldaketaren alderdien eskutik Lege aldaketa eremu mistoaren zabaltzean geratzea ez da nahikoa, lingua navarrorum-a nafar guztientzat berreskuratzeko garaia da Kontseiluaren...

Read More

Gazte Abertzaleakek PSNren jarrera salatzen du

7 Mar, 2014 Adierazpena, Nafarroa

Gazte Abertzaleakek PSN-k Nafarroan beste behin erakutsitako jarrera lotsagarria salatzen du. “Zoritxarrez, Nafarroan istorioa errepikatzen da. Nafarrok, beste behin, eskubidez dagokiguna Madrilek erabaki duela ikusi dugu. PSN-k Nafarroarekin deus ikustekorik ez dituzten interesei lotuta erabakitzea izan du nahiago. Nafarrei emandako hitz guztiak bertan behera gelditu dira” damutzen zen EA-ko gaztediaren bozeramailea Nafarroan, Andres Leonard. Azken asteetan PSN-k eginiko adierazpenei buruz zera esan du: “UPN gobernuan kokatu ostean, PSN-k bere burua Nafarroako salbatzailetzat izendatu zuen orain dela hiru aste, beharrezko bozkak zeintzuk ziren jakinik. Gaur, ordea, haien hitzetan ustelduta dagoen gobernua mantentzea nahiago dute, nafarrek haien etorkizunaren jabe izatea uztea baino. Ez dira Nafarroaren onuraren alde jokatzeko gai. Nahiago dute haien eserlekuak mantendu. Beste behin, nafarren ahotsari muzin egin eta Madrilgo bulegotik jarrera lotsagarria erakutsi dute. Hau al da euren demokrazia?”. Roberto Jimenezek egindako adierazpenak Nafarroan gertaturikoari buruz galdetzerakoan, bozeramaile nafarrak hurrengoa azpimarratu du: “Kristalak bezain finak izan ziren adierazpenak eta beraien hitza, jada erraz apurtu dituztenak, jarrera onartezin eta patetikoan amaitu da, nafar gizarteari azken asteetan esandako guztia bertan behera utzi eta gure lepotik barre egin dute. Zein da bere hitzaren balioa?”. Azkenik, haiek bidai orri argia badutela aitortu dute. “Errealitatea begi bistakoa izaten jarraitzen du: PSOErekin edo gabe, Nafarroak nahi eta behar duen aldaketa emango da. Nafarrok Iruñea manifestazio batekin betetzen dugun bakoitzean erakusten eta aldarrikatzen dugun nahia da. Eta Gazte Abertzaleakek horretan lan egiten jarraituko du orain arte egin duen moduan, Nafarroa osoak aldarrikatzen duena ahalbidetzeko” amaitu du ziurtasun osoz...

Read More

Gazte Abertzaleakek bere atxikimendua adierazi du Nafarroan Euskaraz Bizitzeko Eskubidearen Aldeko manifestazioari

13 maiatza, 2010 Denetarik, Euskara, Nafarroa

Eusko Alkartasunako gazte erakundeak bat egin du asteburu honetan Iruñan euskararen alde egingo den manifestaldira. Gazte Abertzaleakek, bere atxikimendua adierazi du gaur goizean, maiatzaren 15ean Nafarroan Euskaraz bizitzeko eskubidea lelopean egingo den manifestaldiarekin. Gazte erakunde independentistarentzat, Nafarroan ezinezkoa egiten da egun euskaraz bizitzea eta hau gardentasun osoz ikus daiteke Nafarroako gobernuak daraman politikarekin, Euskarazko komunikabideei lizentziak eta diru-laguntzak kenduz. Hezkuntza-sisteman euskara baztertuz. Euskara ikasi nahi dutenei diru-laguntza ezin urriagoak emanez, euskaltegiak itoaraziz, euskarazko ekimen eta ekitaldi guztiak murriztuz… Euskara ahal duten une eta gune guztietan itotzeko  ahalegin guztiak egiten ari da. Erakunde independentistaren aburuz, “Nafarroan euskarak bizi duen egoera era bat duingabe eta salagarria da, horregatik bat egiten dugu maiatzaren 15ean Golem zinemetatik aterako den manifestazioarekin”.  Gazte erakundeak gaineratu du “Nafarroako egoera beste herrialdetara zabaltzeko arriskua dagoela egun eta behar beharrezkoa dela euskaldun guztiak Iruñako kaleetan zehar gure hizkuntzaren alde ozen manifestatzea”. Gazte Abertzaleakek Iruñan gazte euskaldun guztiak batzeko deia egin du, “gazteok garelako euskararen etorkizuna, eta gure hizkuntza mende luzez iraungo duenaren islada”. Horregatik manifestazioarekin bat egiteaz  eta partehartzeaz gain, euskaldun guztien batura eskatu du nafar gobernuak ikus dezan euskaltzaleak gure hizkuntzan bizitzeko eskubidea dugula, eta Euskarak Euskal Herri osoan ofiziala izan dadin lan egiten jarraituko...

Read More

Gazte Abertzaleakek Gasteiz-Kastejoi Goi-tentsioko lineari buruzko eztabaidan herritarren nahiak bete ditzala exigitzen dio PSOEri

1 Ots, 2010 Araba, Gasteiz, Ingurumena, Nafarroa, Prentsa Oharrak

Eusko Alkartasunaren (EA) gazte erakundeak , Gazte Abertzaleakek (GA), gaur goizean bere poztasuna adierazi du Gasteiz eta Kastejoi arteko Goi-tentsioko linearen inguruan antolaturiko kontsulten emaitzengatik. Gazte Abertzaleakek herritarren parte hartzea azpimarratu du, horri esker entzun baita gizartearen ahotsa. Gasteiz eta Kastejoi lotuko dituen goi-tentsioko lineak Lantarongoko zentral elektrikoa eta Kastejoien dagoeneko existitzen diren eta proiektaturik dauden zentral elektrikoak zein Nafarroako parke eolikoak lotuko ditu. Halere, Red Eléctrica Española-ren egitasmotan beste pieza bat besterik ez da, izan ere, azpiegitura honek Araban eta Nafarroan sorturiko energia elektrikoa penintsularen erdialdera eta Mediterraneoko erkidegoetara eramateko egina dago, lanen helburua Euskal Herritik ehundaka kilometrotan kokatzen delarik. Gazte Abertzaleakentzat, Lizarraldean eta Arabako Mendialdean obra honek sortuko lituzkeen ingurugiro-kalteak onartezinak dira. Lurralde arabarrean 8 landare espezie daude galtzorian edota mehatxupean, eta Nafarroan, berriz, 11 dira mehatxatutako espezieak. Gainera, zonalde hauetan 18 animali espezie babestu bizi dira. Azpiegitura honen eraikuntzak ez dio inongo onurarik ekarriko goi-tentsioak zeharkatuko dituen herriei. Gazte Abertzaleaken aburuz, Goi-tentsioko linea elektrikoaren ezaugarriek pasako den herri arabar eta nafarrei azpiegituratik onurarik jasotzea galarazten die, ezinezkoa izango baita konexioa bere boltaje altuarengatik. “Esandako guztiari obra honek inguruko herriei eragingo liekeen kalte ekonomikoak gehitu behar zaizkio. Azpiegitura honekin dagoeneko eskasak diren nekazal lurrak murriztuko dira eta gainera, linea elektrikoa guztiz bateraezina da bailaran ezarri nahi den turismo jasangarriaren ereduarekin” adierazi dute Gazte Abertzaleaketik Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak abagunea aprobetxatu du PSOEri “herritarren ahotsa entzun dezan” eskatzeko, eta herriari “onurarik ekarriko ez dion proiektuak defendatzeari utz...

Read More

Gazte Abertzaleak Miguel Sanz-en diskurtsoaren aurrean

10 Abu, 2007 Nafarroa, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Miguel Sanz-en hitzak entzun ondoren uste du, horiek Nafarroa zatitzeko eta gizartea sumintzeko bakarrik balio izan dutela. Sanz-en diskurtsoak islatzen du nola beraien ustetan Nafarroako Foru Erkidegoak UPN-ren ideologian bakarrik duela lekua, eta errepresentatzen dutenetik kanpo ezin dela existitu. Honen aurrean, Gazte Abertzaleak-ek uste du beste alternatiba bat ere badagoela, eta aniztasuna gordetzen duen Nafarroa berri bat eratzeko lan egiten jarraituko...

Read More