slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Nazioartekoa

Gazako genozidioa dela-eta, Nazioarteko Justizia Gorteak Israel jazartzea eskatu du Gazte Abertzaleak erakundeak

24 Uzt, 2014 Albiste aukeratuak, Nazioartekoa, Prentsaurrekoak

Administrazio publikoei Israelekin duten harremana hausteko eskatu die Gazte Abertzaleak erakundeak, Israeleko estatu terroristak Gazan (Palestina) egindako gizateriaren aurkako krimenak gaitzetsi ditu berriro, eta Nazioarteko Justizia Gorteak estatu hebrearreko liderrak genozidioagatik jazar ditzala eskatu du. Asier Gómezek, gazte-erakundeko Nazioarterako Idazkariak, Israel zigorrik gabe egiten ari den krimenen aurrean “ezer egin gabe geratu izana” leporatu dio Europar Batasunari. “Nazioarteko komunitatea Gazako egoeraren zuzeneko erantzulea da; Israelekin dituen merkataritza-itunak giza eskubide funtsezkoenekiko isekak dira, Palestinako biztanleria zibila hiltzeko erabiltzen den armamentuaren salmentarekin aberasten da Europa”, gaitzetsi du. “estatu-terrorismoa egiten duen legez kanpoko Estatua da Israel, Palestinako lurrak okupatzen dituen eta Zisjordanian Nazioarteko Justizia Gorteak 2004an legez kanpokotzat deklaratu zuen harresi bat eraiki zuen Estatu kolonialista”, adierazi du Gomezek. Ildo horretan, Europako administrazioei, eta bereziki euskal administrazioari, eskatu die Israelekin harreman diplomatikoak eta ekonomikoak haustea. “Erregimen terrorista-sionista erorarazi egin behar da, eta horretarako, nazioarteko boikota ezinbesteko presio-elementua da”, adierazi...

Read More

Gazte Abertzaleakek Tindoufen Polisarioko gaztediaren VIII. batzarrean hartu du parte

30 Abe, 2013 Nazioartekoa

Eusko Alkartasunako gazte erakundeak UJSARIO-ko VIII. batzarrean hartu du parte, POLISARIOKO gazteria. Abenduaren 29tik 31rarte iraungo du Ausserd errefuxiatuen kanpamenduan, Tindoufen (Argelia). UJSARIOren batzarrean parte hartzeaz gain, Gazte Abertzaleak parte hartzen duen delegazioak, beste batzuen artean, Marokok eraikitako Mendebaldeko Sahara eta bere familiak banatzen dituen harresi ilegala bisitatuko du. Asier Gomez, Gazte Abertzaleaken Nazioarteko Idazkariak, “herri sahararrarekin elkartasuna eta babes politikoa, Euskal Herriaren herri elkartua” adierazi...

Read More

Saharako gazteekin elkarlanean

13 Ots, 2013 Nazioartekoa

Saharako Ikasle eta Gazte Ligarekin bildu gara gaur goizean. Bi erakundeak elkarrekin ekimenak aurrera eramateko asmoa eta lehen bilera honetatik sortutako harremana sendotzeko asmoa azaldu...

Read More

Portugaletik ere, Kukutzaren alde!

26 Ira, 2011 Gaztetxea, Kukutza, Nazioartekoa

Egun hauetan Kukutza III.aren inguruan sorrarazi den elkartasuna Portugaleraino iritsi da. Duela bi aste Euskal Herrira Gazte Abertzaleakeko kideekin elkartzera etorri zen Ricardo Sá Ferreirak, Portugaleko Bloco de Esquerdako kidea, “Kukutza: Resistência Cultural” izenburua duen iritzi artikulua idatzi du esquerda.net -en. Interesgarria izango zaizuelakoan, hemen atxikitzen dugu bere ekarpena; Kukutzaren aldeko elkartasunak Euskal Herriko mugak gainditu dituenaren beste adierazle bat, “Kukutza aurrera!!” oihua lau haizetara eramatea lagunduko diguna. Kukutza: Resistência Cultural Kukutza III é um centro cultural autogerido no bairro de Rekalde, em Bilbau. Este projecto popular está sob ameaça, porque o proprietário quer construir prédios de luxo. Kukutza III é um centro cultural autogerido no bairro de Rekalde, em Bilbau. Os graffiti que decoram a fachada substituem o velho edifício industrial por uma nova fábrica de criatividade. Foi ocupado há 13 anos e transformou o espaço vazio, abandonado e degradado num local de actividade permanente que incorpora um espaço de concertos, uma ciber-biblioteca, uma cantina popular, ginásio, espaço de dança, alojava vários colectivos e tinha sítios para dormir. A importância do Kukutza na conformação do tecido social do bairro de Rekalde é indiscutível. Kukutza dinamiza e é parte integrante do bairro com um apoio empenhado dos moradores. Têm desenvolvido inúmeras actividades, desde workshops de acrobacias, expressão teatral, flexibilidade ou escultura até às aulas de flamenco, de escrita criativa e ballet. Enumerar todas as suas actividades neste artigo seria impossível. Mas este projecto popular está sob ameaça, porque o proprietário quer construir prédios de luxo, numa cidade como a de Bilbao onde as rendas são caras. Assim se substitui o interesse público pelo interesse privado. Nesta quarta-feira, a polícia Basca procedeu à acção de despejo. Às 5h soou o alarme e dezenas de carrinhas do corpo de intervenção cercaram e invadiram o centro social. 30 activistas sociais do Kukutza foram presos, dezenas foram feridos. A resposta à ocupação do Kukutza por parte da polícia foi uma manifestação de 7.000 pessoas, que pediam ao governo basco para proteger o edifício e alterar o seu registo para património cultural. Desde quarta-feira até hoje, houve um impasse e as autoridades bascas não sabiam o que fazer, até que sexta-feira a Juiza Elena Galán Rodríguez de Isla deu luz verde à demolição do...

Read More

Y sin embargo se mueve… Andaluzia askatu baten alde!!

11 Mar, 2011 Juventudes Andalucistas, Nazioartekoa

Gazte Abertzaleakeko delegaritza batek pasaden asteburuan Juventudes Andalucistas-en XII. kongresuan parte hartu zuen “y sin embargo se mueve” lemapean. Antolakuntza Idazkariak, Haritz Perezek, itxiera ekitaldian parte hartzeko aukera izan zuen eta lehenik eta behin Miguel Angel Jimenez Garciari eginiko omenaldira batu nahi izan zuen, azken 6 urteetan erakunde andaluzistaren Idazkaritza Nagusia eraman duen gaztea. Era berean, kargua uzten zuen zuzendaritzak Gazte Abertzaleak eta Juventudes Andalucistas batzen dituen urteetako harremanak sendotzeko eginiko lana eskertu zuen. Bestalde, egunero publiko egiten ari diren korrupzio kasuen eta PSOE-PPren bipartidismo faltsuaren aurrean Haritz Perezek azpimarratu zuen “guztiak ez garela berdinak eta benetako alternatiba zintzo eta garden bat badagoela argi eta garbi esan behar dugu, zuek zarete alternatiba hori”. “Gazteak gure herrialdeen etorkizuna izateaz gain, gure herrialdeen oraina ere” badirela azpimarratu ondoren, Gazte Abertzaleakeko Antolakuntza Idazkariak bere diskurtsoa bukatu zuen benetako aldaketa bilatzen duten gazte taldeak garrantzizkoak eta beharrezkoak direla esanez, “egon zaitezte ziur, printzipio, ideal eta baloreetan oinarritutako aldaketak Andaluzian ere garaipena lortuko du”. Jana Bacevak, EFAyko Idazkari Orokorrak, atzerriko delegazioen txanda itxi zuen, Juventudes Andalucistas EFAyko beste kideekin batera Europa sozial, batu eta inklusibo batengatik lanean jarrai dezan. Kongresuan gonbidatuak izan ziren baita ere JNC eta EGI gazte...

Read More

Esker ona alkartasuna emateagatik

26 Urr, 2010 Bakebidean, Nazioartekoa, Països Catalans

Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi genituzke azken atxiloketen ondoren zenbait gazte eragileen eskutik jaso ditugun babes mezu guztiei. Ez dute ahaztu Euskal Herriko mugetatik at urte guzti honetan zehar zabaldu dugun mezua. Alkartasuna eta batasuna izan dira Gazte Abertzaleakek, GaztEHerriko beste kideekin batera, egon garen beste antolakundeei eskeini nahi izan dizkiegun banderak. Horiexek Bruselara eramanak izan ziren duela bi aste Ikoitz Arreseren eskutik, GaztEHerriko kide eta Ikasle Abertzaleaken burua, azken operazio polizialean atxilotua. Inkomunikazio egoeran dagoen honek “Gernikako Akordioa” eraman zuen besapean, irailaren 25ean Ikasle Abertzaleaken izenean sinatu zuen akordioa, Euskal Herrian ireki den eszenatoki berriak sortu dituen ilusio eta itxaropena helarazteko beharrarekin batera. Aipamen berezia merezi dute herri anai batetik, Herrialde Katalanetatik, jaso ditugun bi mezu; ez baitute zalantzarik izan euren preokupazioa eta elkartasun mezua publikoa egiten, eta geure erreibindikazioak euren herrian zabaltzen.  Esker bereziak, beraz Joventuts d’Esquerra Republicana de Catalunyari (JERC) eta Joves d’Esquerra Nacionalistari (JEN- PSM) euren...

Read More