slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Països Catalans

Gazte Abertzaleak kataluniako “iraultza demokratikoaren” alde

9 Aza, 2014 Albiste aukeratuak, Països Catalans, Prentsa Oharrak

Igande honetan, azaroak 9, kontsulta demokratikoa egingo da Katalunian eta Gazte Abertzaleaketik, kontsulta horren alde gaudela adierazi nahi dugu. Kataluniako gizartea zoriondu egin behar dugu, bidean urrats asko egin dituelako, eta Espainiako alderdi unionistei, aldiz, demokratizatzeko eskatu nahi diegu, baita kataluniarren borondatea errespetatzeko ere. Erakundearen nazioarteko politikako idazkari Asier Gomezek nabarmendu duenez, prozesu horrek garrantzi handia izango du Europako agenda politikoan eta, bereziki, estaturik gabeko nazioen agendan. “Europar Batasuneko estatu nagusiek jakin dezatela kontsulta demokratikoen bidez egindako sezesio-prozesuak ez direla amaitu Eskoziako erreferendumaren ondoren; aitzitik, Europan zabaldu den arrail hori gero eta handiagoa izango da”, esan du. Gomezen hitzetan, Katalunia “estaturik gabeko nazioi bidea irekiko digun aitzindaria izango da, Estatu espainolaren bidegabekeriak gainditzeko bidea”. Ildo beretik, “oker deitutako trantsizio-garaian, Estatuaren barruan ‘bizikide’ diren errealitate nazionalak uztartzeko prozesuan hainbat alderdi geratu ziren behar bezala konpondu gabe, eta orain, gure ustez, Espainiak alderdi horiek konpontzeko urratsak egin beharko lituzke”; alabaina, alderdi unionistei leporatu die “euren konstituzioa kortse moduan” erabiltzen dutela eta “inboluzio demokratikoari ekin diotela”. Bukatzeko zera esan du, “Espainian, inboluzio demokratikoari aurre egiteko erradikaltasun demokratikoaz baliatu behar dugu eta, hain justu, hortxe sartzen da independentzia-adierazpen aldebakarra egiteko...

Read More

Esker ona alkartasuna emateagatik

26 Urr, 2010 Bakebidean, Nazioartekoa, Països Catalans

Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi genituzke azken atxiloketen ondoren zenbait gazte eragileen eskutik jaso ditugun babes mezu guztiei. Ez dute ahaztu Euskal Herriko mugetatik at urte guzti honetan zehar zabaldu dugun mezua. Alkartasuna eta batasuna izan dira Gazte Abertzaleakek, GaztEHerriko beste kideekin batera, egon garen beste antolakundeei eskeini nahi izan dizkiegun banderak. Horiexek Bruselara eramanak izan ziren duela bi aste Ikoitz Arreseren eskutik, GaztEHerriko kide eta Ikasle Abertzaleaken burua, azken operazio polizialean atxilotua. Inkomunikazio egoeran dagoen honek “Gernikako Akordioa” eraman zuen besapean, irailaren 25ean Ikasle Abertzaleaken izenean sinatu zuen akordioa, Euskal Herrian ireki den eszenatoki berriak sortu dituen ilusio eta itxaropena helarazteko beharrarekin batera. Aipamen berezia merezi dute herri anai batetik, Herrialde Katalanetatik, jaso ditugun bi mezu; ez baitute zalantzarik izan euren preokupazioa eta elkartasun mezua publikoa egiten, eta geure erreibindikazioak euren herrian zabaltzen.  Esker bereziak, beraz Joventuts d’Esquerra Republicana de Catalunyari (JERC) eta Joves d’Esquerra Nacionalistari (JEN- PSM) euren...

Read More

2010ko Diada: Independentziaren Diada

14 Ira, 2010 Kronika, Països Catalans

Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusia den Maider Carrerek Catalunyan zehar antolatutako ekitaldi desberdinetan parte hartu zuen aurreko asteburuan. Irailak 11ko Diadaz disfrutatzeaz gain Bartzelonan, ostiralean eginiko hitzaldi batean Euskal Herriak bizi duen garai itxaropentsu honetan gazteon garrantzia azpimarratu zuen Blanesen. Ostiralean bertan, Catalunyara iritsi berri Carrerek hitzaldi bat eman zuen Blanesesko Casa del poblen, bertako ERCren egoitza. “Vivint el somni, el jovent ndependentista construïm la independència d’Euskal Herria” (Ametsa biziz, euskal gaztedi independentistak Euskal Herriaren independentzia eraikitzen) lemapean. Bertan Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiak GaztEHerria gazte mugimenduaren garrantzia azpimarratu zuen, Alternatibako gaztedietako kide den Beltran Llanorekin. Bertan historia eta dinamika desberdinak dituzten gazte talde independentista eta ezkertiarrek elkarlanean aritzeko topalekua baitute. Hostalricen, berriz, Carrerek Diada bezperan bertako JERCek antolaturiko “Marxa de torxes”ean parte hartu zuen, honi amaiera emateko mitinean ere hitza hartu zuelarik.  Ordurako Catalunyara ere iritsia zen Bilboko manifestazioaren debeku posiblearen albistea, eta hori hizpide harturik Carrerek argi utzi nahi izan zuen legez kanpo uztearen gainetik gazteok horrenbesteko ausardia badugula independentziaren alde lanean jarduteko. “Behar bada erabakitze guneetatik gu baztertzen saiatuko dira, baina dugun borondate hautsi ezinarekin oztopoak ekiditea posible izango dugu, erabakitze eskubidea aldarrikatuz, gure herrien etorkizuna garelako” esan zuen gazte independentistak gazteek gizartean izan behar duten paperari buruz. Larunbatean zehar Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiak Bartzelonan eginiko manifestazio jendetsuan parte hartu zuen ERC eta JERCeko kideekin batera, “Espanya es crisi, INDEPENDÈNCIA” (España krisia da, INDEPENDENTZIA) lemapean.  Bertan, kide catalanek ere Euskal Herrian jazotzen ari zen egoeraren inguruko aipamena egin zuten, Bilbotik Adierazi EHko manifestazioaren debekua gaitzetsiz eta...

Read More