slide

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

Portugalete

Gazte Abertzaleakek Koskoenea gaztetxearen utzaraztea salatzen du

9 Eka, 2011 Autokudeaketa, Gaztetxea, Portugalete

Duela urtebete gure elkartasuna zabaldu genion bezala, gaur Koskoeneako gaztetxearen utzaraztearen aurrean, gure gaitzespena eta salaketa bertaratu nahi dugu jendartean. Autokudeaketaren alde gauden gazteak gero eta gehiago gara, aldiz erakunde publikoetatik lagundu beharrean, trabak eta oztopoak jartzen dituzte, aldiro- aldiro, Koskoeneako proiektu zabalak eramaten dituzten guneak itxiz. Gazteen partaidetza eta antolakuntza dinamikoak posible bihurtzen dituzten gune hauen defentsa irmoa egiten dugu Gazte Abertzaleaketik: ekimen desberdinak eramaten dituzten guneak, talde anitzak elkartzeko aukera ematen dituztenak, gure herrietako sorkuntza dinamika libreak sustatzen dituztenak, irekiak eta bizirik jarraitu behar dute, eta batez ere, erakunde publikoek honen islada egin behar dute beraien egunerokotasunean. Gure ustez, hauteskundeen ostean irekitako abagunean talde politiko desberdinek, udalerri desberdinetan, jarrera baikorrak sustatu behar dituzte, gune hauen zabaltzeaz eta mantentzeaz bideratuta. Herri- modelo berri bat helburu, autokudeaketaren gaia gazteen antolaketaren berezko esparru bilakatzea gakoa garrantzitsua dela deritzogu: kontsumismoan oinarritutako ezintasun funtzionalari bizkarra ematen zaio eta planteamendu sortzaile eta dinamikoari harrera ematen zaio, krisialdian nahiz krisirik gabe, gizartean egoera zailenetarikoa bizi duen taldearen eskutik: gazteak Gazteri aktibo, konprometitu, plural eta solidarioaren alde egiten jarraituko dugu, gizartearekin autokritikoa dena. Beraz, gaur, ekainaren 9an Portugaleten deitutako mobilizazioak sustengatu eta bertan parte hartzeko deia egiten dugu gazte...

Read More

Gazte Abertzaleakek Barakaldoko Oleta Gaztetxearen uztaraztea salatzen du eta jazoera hauen aurrean “gizartearekin autokritikoa” izatea eskatzen die gazteei

2 Abe, 2010 Barakaldo, Gazteria, Portugalete

Gazte Abertzaleakek Barakaldoko Oleta Gaztetxearen uztaraztea salatu du. “Talde politiko desberdinetatik jarrera diskriminatzaile bat praktikatzen ari dira gazteriaren eta gaztetxeen aurka. Besteak beste, horrelako neurri populistekin errentagarritasun elektoral bat bilatzen dutela gizartearen sektore kontserbadoreen artean” salatu dute Gazte Abertzaleaketik. Gazte erakundeak zentsuratu du udal agintariek, gazteei beste alternatiba bat eskaini gabe, herri horretako gazteek autogestionatzen zuten lokal bat ixtea. Gazte Abertzaleaketik PSEk herrira ekarri duen “etxebizitza espekulazioan eta kontsumismoan oinarritutako” herri-modeloa arbuiatzen du. Gazte erakunde independentistaren aburuz, autogestioaren gaia gazteen antolaketaren berezko esparrua da, eta “argi gelditzen da administrazioek sistematikoki arbuiatzen dituztela formula horiek”. Era berean, Portugaleteko gazteei (Koskoenea gaztetxeari) babes osoa ere eman nahi izan diete, orain egun batzuk ere eraikinaren hustutze agindua jaso baitzuten. Portaera hauen aurrean, “gazteri aktibo, konprometitu, plural eta solidarioaren alde egiten dugu, gizartearekin autokritikoa dena”, adierazi dute Gazte Abertzaleaketik. Beraz, honen harira, egun hauetan burutuko diren mobilizazioak sustengatu eta bertan parte hartzeko deia egin dugu gazte...

Read More

Alkartasun Asteburua 2007

25 Ira, 2007 Ekintzak, Herriz Herri, Jardunaldi Politikoak, Kronika, Portugalete

Pasatako asteburuan, 2007ko irailaren 22 eta 23an Gazte Abertzaleko kideek Alkartasun asteburua ospatu zuten. Hartan jardunaldi eta ekintza ezberdinak izan zituzten. Larunbat arratsaldean adibidez “Nola lan egin udaletxean eta herrian” ikastaroa izan zuten, Iñaki Agirrezabalaga (Zumaiako Alkatea); Gonzalo Riancho (Muskizko Alkatea); Antxon Belakortu (Gasteizko zinegotzia) eta Marcos Cucó-ren (Muskizko zinegotzia) eskutik. Ostera Alkartasun Egunean bazkaria izan behar zen polikiroldegia apaindu zuten pankarta ezberdinekin, eta Bailaren arteko “pankarta desafioa” aurrera eraman zuten. Hurrengo egunean, igandean, bai mitinean eta bai polikiroldegian ere denda jarri zuten. Honetan material berria zegoen salgai, “Euskaraz maiteminduta” lelopean eginiko kamisetak saldu ziren. Haiekin lortutako dirua Nafarroa Oinez-erako eta Bianako ikastolarako zuzendua izango da. 2008ko Aberri Egunean, aldiz, aterako duten dirua Herri Urrats-era zuzenduko da. GA-ko kideek modu paregabean pasa zuten...

Read More