slide

  • Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Feminismoak  egingo  gaitu  libre

    Feminismoak egingo gaitu libre

    Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gazteon eskuetan dagoela gizartea aldatzeko giltza; ekimenez ekimen, hitzez hitz, geldiezina dirudien estereotipoz eta ahuleziaz betetako gizarte honi buelta emateko. Milurteko historiaren gatibu, emakumeon papera gizonaren istorioen itzalpean idatzi da, heteropatriarkatuan murgildutako gizartean ikusezinak izanik. Berdintasunaz …

  • Basamortuko  duintasuna,  askatasunaren  borroka

    Basamortuko duintasuna, askatasunaren borroka

    41 urte igaro dira Saharako basamortuan barrena, deserrian, sahararrek Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutenetik. Bitartean, Marokok (gehiago…)

Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek Gazteen Legea lege egutegian txertatzea exijitu dio Urkulluri

22 Mar, 2017 || Sailkatu gabea

Gazte Abertzaleakek salatu du Gazteen Legea ez dela aurkitzen Iñigo Urkulluren gobernuak aurkeztutako lege egutegian. Gazte erakundeak iruzurtzat jo du gobernuaren proposamena, aurreko legealdian gazte ponentziaren irizpenak Eusko Jaurlaritzak Gazteen Euskal Legea legealdi honetan martxan jarri behar zuela esaten zuelako. Asier Gomez Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusiak adierazi duenez, irizpenak aipatzen zituen berrogei gomendioen artean lehenengo postuan aurkitzen zen Gazteen Euskal Legea. “Gazteen Euskal Legea beharrezkoa zela izan zen ponentziaren lehenengo hausnarketan, legealdi honetan egin behar zela, gazteriari eragiten dioten politikak garatzen dituzten sailek elkarlanean jardunda eta gazte norbanakoek eta kolektiboek, Gazteriaren Euskal Kontseiluan elkartuta eta haren bitartez partizipazio prozesu bat eginez”, azaldu du. “Urkulluk eta EAJk bizkarra ematen diete, beste behin ere, euskal gazteriaren interesei, ponentziaren ondorioetan eta Euskadiko Gazte Kontseiluaren hitzetan argi gelditu baizen lege honen beharra. Eta beste behin ere PSEk jaka aldatu du, Patxi Lopezen gobernuan eta aurreko legealdian oposizioan zegoenean legea beharrezkoa zela esaten baizuen, eta orain, ordea, EAJri men egiten dio”, azaldu du Asier Gomezek. Gomezen aburuz, EAJk gazteen legean “ez du inolako interesik”, gazteriaren parte-hartze foroen ahalduntzea sustatuko balitz “jeltzaleek organo hauen kontrola eta eraginpean izateko ahalmena galduko lukeelako”. Bestalde, euskal gazteriaren eskubideak armonizatzearekin batera, legeak Lurralde Historikoen Legearen konpetentzia markoaren banatze konpetentziak eragingo lituzkete, “EAJ hain eroso sentitzen den ‘txiringito’ y ‘taifas erreinuak’ xakean jarriko lituzkeelarik. Gazte erakunde independentistarentzat lege honen garrantzia “gazte pertsonen eskubideak defendatu eta definituko lituzkeen lanabesa” izateko ahalmenean datza, “beren emantzipazio eta gizarteratzea ahalbideratuz, hau da, geure herriaren aurrerapen politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalaren parte izanik”....

+ Irakurri

Gazte Abertzaleakek ETAren armagabetzea Euskal Herriaren desmilitarizazioarekin batera etor dadila eskatzen du

17 Mar, 2017 || Sailkatu gabea

  Gazte Abertzaleakek ETAren behin betiko armagabetzearen berri ematearen ostean “Euskal Herriaren guztizko desmilitarizazioan aurrera egiteko garaia” dela adierazi du, eta Estatu espainol nahiz frantseseko indar polizial eta militarren atzera-egitea defendatu du. Halaber, ETAren erabakiak gatazka politikoa parametro politikoetan esklusiboki kokatzeko balio dezala espero du, estatu biek oraindik erabiltzen jarraitzen dituzten biolentzia mota anitzei amaiera emanaz. Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen aburuz, ETAren iragarpenarekin batera Euskal Herriaren desmilitarizaziorako pausu sendoekin batera etorri behar du, eta hori dela eta estatu biek mantentzen dituzten indar polizial eta militarren atzera-egitearen inguruko eztabaida lehenbailehen heltzearen alde egin du. Gazte Abertzaleaken idazkari nagusiak IRAren armagabetzearen aurrean Erresuma Batuak 2001ean hartu zuen erabakia mahaigaineratu du. “IRAk bere armategien suntsipena iragarri eta egun baten ostean, Britainiako gobernuak Ipar Irlandako desmilitarizazioarekin erantzun zuen, hainbat urte iraun zuen armada kanporatzeko prozesuarekin eta horren bukaeran segurtasuna ipar irlandarren esku utziz”, adierazi du. Gainera, “bi prozesuek bereizten dituzten diferentziak alde batera utzita, pilota orain Moncloa-ko eta Eliseo-ko teilatuetan aurkitzen da, eta bi estatuen gobernuak behingoz mugitzeko txanda da, Downing Street-ekoak egin zuen antzera”. Bestetik, Gomezek “ireki berri den agertoki honetan gatazka politikoa parametro politikoetan heldu behar” zaiola azpimarratu du, eta horregatik bi estatuetako gobernuei “erabiltzen dituzten biolentzia mota anitzen berehalako bukaera” exijitu du, bereziki presoen dispertsioa eta...

+ Irakurri

Gazte Abertzaleakek EHUn gertatutako erasoak salatzen ditu

16 Mar, 2017 || Sailkatu gabea

Gazte Abertzaleakek Leioako Kanpusean EHUren Kazetaritza dekanotzaren aurka herenegun eman ziren erasoak gogor salatu nahi ditu, eta honekin batera atzo eta gaur Gasteizko EHUko Letren Fakultatearen kontrako erasoak ere gaitzesten ditu. Gazte erakundeak ekintza hauek iraganean kokatzen direla adierazi du, hezkuntza-markoko gainontzeko borroka eta protesta legitimoak hondatzen dituztela azpimarratuz. Herenegun Leioan emandako erasoaren inguruan atzo eman ziren azalpenen harira, Gazte Abertzaleaken ustez “sostengatzen ez diren aitzakiak erabiltzea ez ezik, heldutasunik eza azaleratzen dute ere, beren ekintzen erantzukizunei gor egiten dutelarik”. Gainera, “nekez justifikatu daiteke grebarako guztizko legitimoa den deia, eraso baten ostean langile bat zauritua izan dela jakin dugunean”. Gazte erakundearen aburuz, eraso danak onartezinak izateaz aparte, ikasle grebarako deialdia kaltetzen dute eta unibertsitatean ematen diren gainontzeko borroka eta protestak pozoitzen dituzte. Gazte Abertzaleakek protestarako arrazoi nahikoak daudela adierazi du, “baina ez bide destruktibo hauetatik”. “Gehitzea baino gutxiagotzen dute eta hezkuntza komunitatetik zabal gaitzetsi da, ikasleriaren gehiengoa barne”, ohartu...

+ Irakurri

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gune komun baten sorrera onartu du Nafarroako Gazteriaren Kontseiluarekin

11 Mar, 2017 || Sailkatu gabea

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, gaur Bilbon burutu den 37. batzarraren baitan, Gazte Abertzaleaken proposamena aurrera atera du eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluarekin batera elkarlanerako gune baten sorrera ekar dezake. Proposamenak ‘Triangle Jove’-ko harreman-ereduan oinarritutako lankidetzarako markoan oinarritzen da, 1999. urtean Consell de la Joventut de la Comunitat Valenciana (CJCV), Consell de la Joventut de les Illes Balears (CJIB) eta Consell Nacional de la Joventut de Catalunya (CNJC)-ren artean sortutako lankidetzarako gunea. Gazte Abertzaleaken Idazkari Nagusiaren aburuz, Asier Gomez, “espazio komun hau betidanik izan da beharrezkoa eta orain, azkenean, bi erkidegoko gazteriak naturaltasunez erlazionatzeko aukera emango du. Halaber, Euskal Herriko gazteriaren kontseiluen elkarren arteko lankidetzarako guneak ateak zabalik edukiko lituzke Iparraldeako gazteriarentzat, bertan sortu berri den elkargoak etorkizunean gazte politikak bere gain hartuko lituzkeen erakundeari harrera egiteko asmoarekin....

+ Irakurri

Gazte Abertzaleakek Euskadi eta Nafarroako Kontseiluen arteko lankidetzarako gune bat proposatzen du

10 Mar, 2017 || Sailkatu gabea

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, elkarren arteko lankidetzarako gune baten sorrera proposatu dio Euskadiko Gazteriaren Kontseiluari (EGK), Nafarroako Gazteriaren Kontseiluari (NGK) eta bertan kiden diren elkarteei. Proposamena bihar aurkeztuko da, martxoak 11, EGK-k bihar Bilbon egingo duen 37. batzarrean. Gazte erakundeak ‘Triangle Jove’-ko harreman-ereduan oinarritutako lankidetzarako markoaren itxura hartu dezan mahaigaineratu du, 1999. urtean Consell de la Joventut de la Comunitat Valenciana (CJCV), Consell de la Joventut de les Illes Balears (CJIB) eta Consell Nacional de la Joventut de Catalunya (CNJC)-ren artean sortutako lankidetzarako sortutako gunea Halaber, Euskal Herriko gazteriaren kontseiluen elkarren arteko lankidetzarako guneak ateak zabalik edukiko lituzke Iparraldeako gazteriarentzat, bertan sortu berri den elkargoak etorkizunean gazte politikak bere gain hartuko lituzkeen erakundeari harrera egiteko asmoarekin....

+ Irakurri

Gazte Abertzaleakek Bizkaiko garraio publikoko tarifa berriak langileria kaltetzen duela salatu du

5 Mar, 2017 || Sailkatu gabea

Gazte Abertzaleakek Bizkaiko garraio publikoko tarifa eta abonu berriek langileria zigortzen dutela salatu du. Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak gizarteari gezurra esatea leporatu dio Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko  foru diputatuari, Vicente Reyes, gehien bidaiatzen duenari mesede egiten diela baieztatzean. Asier Gomezek, Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusiak, abonu berriak ohiko bidaiariak kaltetzen dituela azpimarratu du. Bere hitzetan “garraiobide bakarra erabiltzen duten herritarrek, garraio-aldaketarik egin gabe, beren ohiko ibilbideetan jasango dute Bizkaiko Garraio Partzuergoak prestatu duen ‘tarifazo’-a”. Gomezen arabera, “Mugikortasunerako foru diputatuak, Vicente Reyes, gezurra esaten ari da ohiko bezeroei mesede egiten diela adieraztean. Garraio publikoa intentsiboki erabiltzen duten bidaiariei zuzendutako garraio-tituluak %30a garestituko dira Metro Bilbaon eta %40a EuskoTrenen”. Bilboko Udaletxeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak hainbatetan adierazi zuten gainontzeko metro sarera batuko ziren 3. lineako bidaiariek ez zutela inolako gainordainik jasango. Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusiaren ustetan faltsukeria hau agerian geratu da, “aurretik tarifak igo egin baitituzte”. Gomezen ustez Bizkaiko Garraio Partzuergoako kudeatzaileen gaitasun eza agerian azaldu da “beste behin ere”. “Urteak daramazkite diru publikoa Barik bezalako euskarrietan xahutzen, dirutza kostatu duena, eta tarifa bakarreko txartela martxan jartzeko ezgai direla” gehitu du....

+ Irakurri