slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Prentsa Oharrak

Maiatzaren Lehena, gazteok borrokan

30 Api, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Prentsa Oharrak

2017ko Maiatzaren Lehen honetan Gazte Abertzaleakek Euskal Herri aske eta solidarioaren aldeko bere konpromisoa berresten du eta euskal gehiengo sindikalak egindako deialdiekin bat egiten duela azaldu du, euskal gazteria bertan parte hartzera bultzatuz. Herritarrei Maiatzaren Lehena “borroka egun gisa” jaio zela gogoratu du, aurten ere horrela ulertu behar dela azpimarratuz. “Langileria, gazteria; langabetuak, baztertuak… gehiengoa gara, antola gaitezen eta borroka ditzagun gure eskubideak”, adierazi du gazte erakundeak. Maiatzaren lehena, gazteok borrokan Maiatzaren lehena langileon eskubideen aldeko borroka eguna izan arren, utopiaren eguna izango da aurten berriz ere, tamalez. Baina nola aldarrikatu al ditzakegu langileon eskubideak, hauek geroz eta mehar eta inexistenteak baldin badira? Meharrak, eskubide horiek merkatuaren izenean zanpatzen dituztelako, neoliberalismo basatiak merketzen dituelako, eta Merkelek, Rajoyk eta Hollandek merketzen dituztelako. Inexistenteak, lan egiteko prest dagoen gazteriak ezin duelako lanik egin. Gazteok inoiz baino prestatuago egon arren, inoiz baino aukera gutxiago ematen dizkigutelako gu geu garatzeko edota gizarteari ekarpenak egiteko: bi gaztetik batek gutxienez ez du lanik egiteko aukerarik. Zer nolako askatasuna izango du bakar horrek? Eta lanean dagoen “zorioneko” horrek zer nolako baldintzak jasan behar ditu? Lan baldintza prekarioak, besterik ez. Merkealdi honek ez du pagotxatik ezer. Izan ere gazteriaren etorkizunean ezin da beherapenik egin. Gazteriak inbertsio handia eskatzen dio gizarteari bai, baina badirudi batzuk ez direla ohartu nahi etorkizunean inbertitzea ez dela gastua, aberastasuna ekarriko duen aukera segurua baizik. Gizarte sektore honen erdia kalean gaude, kale gorrian. Lan egiteko gogoa, indarra eta trebezia alperrik galtzen. Ezin independizatu gabiltza, alokairua ordaintzeko dirurik ez dugulako. Ezin ikasten jarraitu gradu-ondoko edo masterrak dituzten zeroek azterketetan atera ditzaketenak baino 1.000 aldiz gehiago balio baitute. Zifren dantza ankerra! Izen asko jartzen zaizkio belaunaldi honi, baina denak dira egoera beraren iturritik atereak: Langabeziaren, prekarietatearen, eskubide gabeziaren egarriak itotzen gaituen iturria hain zuzen. Instituzioen ardura pertsona eta gizartearen garapen eta ongizatea da, baina gazteok burujabe izan behar gara gure eskubideak bermatzeko. Horretarako, ezinbestekoa dugu elkarrekin borrokatzea, oraingo sistemak ezartzen gaituen miserietatik atera ahal izateko eta sistema justuago bat eraikitzeko. Gazteria kalera irtetea, egoera zentzugabe hau salatzeko, guztion ardura da. Beraz, etxean nahi gaituztenoi, otzan, isil, eta esperoan, kaleak hartuko ditugula jakinarazten diegu, ausart, ozen, eta gure etorkizunaren jabe eginez! #Maiatzak1 #MaiatzarenLehena...

Read More

Gazte Abertzaleaken Nazio Batzarrak EH Bilduren izaera estrategikoa eta bere berrantolaketa prozesua babestu du

18 Api, 2017 Euskal Herria Bildu, Gazteria, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleaken Nazio Batzarrak, Gernikan bilduta, EH Bildu eta gazteen arteko erlazioaren inguruan Nazio Batzordeak proposatutako testua eztabaidatu du EH Bilduren izaera estrategikoa berrestuz. Gazte erakundearen aburuz, koalizio soilaren figura “gehiagorako ematen ez duen formula estua, mugatua eta zaharkitua da”. Asier Gomez idazkari nagusiak adierazi duenez, “ezkerreko independentismoak dituen erronka politiko eta elektoralei aurre egiteko koalizio elektoral soilaren formula ez da tresna egokia eta ez dio gizartearen eskariei erantzuten”. Nazio Batzordeak proposatutako testuak 18 emendakin jaso ditu, horietatik 16 onartu direlarik. Proposamenak gerturatutako militanteen % 87aren babesa lortu du, kontrako bozkarik gabe. Onartutako proposamenak erakunde politikoetara lotuta dauden eta ez dauden gazteentzat EH Bildun “gazte espazio autonomo baten sorrera ziurtatzea” eskatzen du. Halaber, espazioak kobozeramaile parekideak izatea proposatzen da. Azkenik, gazte erakundeak dei zuzena luzatu dio bere alderdiari, Eusko Alkartasunari, EH Bilduren berrantolaketa prozesuan parte hartze eta inplikazio maximoa eskatuz. GA – EH Bildu eta gazteria – onartutako proposamena GAZTE ABERTZALEAKEN NAZIO BATZARRAK EH BILDUREN BERRANTOAKETAZ ETA BERE GAZTERIAZ Gazte Abertzaleaken Nazio Batzordeak, urtarrilaren 14an ospatua, EH Bilduren berrantolaketa prozesuaren inguruko barne eztabaidari hasiera ematea onartu zion, koalizioak etorkizuneko erronkei aurre egiteko behar zituen aldaketez eta bereziki gazteei eskaintza erakargarria luzatzeko intentzioarekin. Eztabaida hau batzar lokal, eskualde eta lurralde ezberdinetan burutu da. Batzar hauetan eman diren ekarpenei esker Nazio Batzordeak proposamen bat landu du Nazio Batzarraren onarpenerako. Gazte Abertzaleakeko Nazio Batzarrak honako adostasunera iritsi da apirilaren 15ean, Gernikan: 1. EH Bildun koalizio elektoral soilaren figura agortutzat ematea, gehiagorako ematen ez duen formula mugatu eta estutzat ulertzen dugulako. Ezkerreko independentismoak erronka politiko eta elektoralei aurre egiteko koalizioa elektoral soilaren formula zaharkituta geratu da, ez da tresna egokia eta ez dio gizartearen eskariei erantzuten. 2. EH Bilduren izaera estrategikoa babestea eta EH Bildu berriaren estatutuak eta organigramaren inguruan irekitako eztabaida babestea. 3. Gazteen parte hartzerako, ahalduntzerako eta elkarlanerako EH Bilduren barnean gazte espazio autonomo baten sorrera ziurtatzea, erakunde politikoetara lotuta daudenentzat eta ez daudenentzat ere. Gazte Abertzaleakek espazio honen antolamendu maila ezberdinetan (hegoaldean eta herrialdeetan) kobozeramaile parekideez osatuta egotea proposatzen du, eta inolako gazte erakundeek ez duela hauek osotasunean hartuko. 4. EH Bilduren berrantolaketa prozesuan parte hartze eta inplikazio maximoa eskatzea Eusko Alkartasunari, bai zuzendaritzari eta baita militantziari...

Read More

Gazte Abertzaleakek EH Bildu eta gazteriaz eztabaidatuko du apirilaren 15ean Gernikan, Aberri Asteburuaren baitan

11 Api, 2017 Gernika, Independentistak, Prentsa Oharrak

Apirilaren 16ko Aberri Eguna dela eta, eta Aberri Asteburu baten baitan, Gazte Abertzaleakek apirilaren 15an Nazio Batzarra ospatuko du eta bertan EH Bilduren eta gazteen arteko erlazioaren inguruko proposamena eztabaidatu eta onartuko du. Bere egingo du bertatik ateratzen den testua eta Eusko Alkartasuna, EH Bildu eta gainontzeko gazte erakundeei adostutakoaren berri emango die. “Eztabaida euskal gazteriari eskaintza politiko erakargarri bat egiteko koalizioan beharrezkoak diren aldaketetan oinarrituko da”, adierazi du gazte erakundeak. Gainera, “nahita nahiez EH Bildu koalizioaren lau alderdi politikoekin lotura duten gazte erakundeekin zerikusirik ez duten gazteei zabaltzea debatearen puntu” nagusienetakoa dela ohartarazi dute. Gainera, Gazte Abertzaleak gazte antolakundeak apirilaren 16ko Aberri Eguneko ekitaldiak direla eta “Aberri Asteburua” antolatu du apirilaren 14tik 16ra Gernikan. Igandean bertan, eta urtero legez, Independentistak Sareak deitzen duen manifestazioan egongo da, “Askatasuna eta bakea… Euskal Herriak erabaki!” lemapean eta Gernika Batzordearekin batera izango dena. Aberri asteburu honetan formakuntza saioak, eztabaidak eta bisita kultural-politikoak antolatu dituzte. “Euskal Herriarentzat hain garrantzitsua den egun honetan Kataluniako, Galiziako, Valentziako, Andaluziako, Galeseko eta Veneziako” delegaritzak etorriko direla azaldu dute, “Europako herri ezberdinen egoera eta borrokak ezagutzeko asmoarekin”. Igandean, Independentistak sareak Gernika Batzordearekin batera deituriko manifestazioan egongo da gazte erakundea eta euskal gazteria deitzen du bertaratzea, “independentziak egingo baitigu herritar...

Read More

Gazte Abertzaleakek “Bakearen Artisauak” babesten egongo da Baionan

6 Api, 2017 Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak adierazi duenez, apirilaren 8an gazte erakundearen militante ugari egongo dira Baionan, erakunde gisa armagabetzeari babesa adieraztea ez ezik, herritar gisa bakearekiko duten “konpromisoagatik”. “Denok gara bakegileak”, adierazi dute. “Momentu historikoa da hau Euskal Herriarentzat eta euskal gatazkaren kapitulu bat isteko aukera da, eta gazteak bertan parte hartu behar dute”, azpimarratu dute. Ekimenera batzeko deia luzatu dute euskal herritar orori, baina bereziki euskal gazteriari. “Gutxi bizi izan dugun kapitulua izan daiteke hau, baina gure inguruan generazioz generazio oihartzuna izaten jarraituko duena da”, adierazi dute. Gazte Abertzaleaken ustez, “berriz errepika ez dadin, gure historiaren parte den gatazkatik ikasteko aukera da hau”. Hala ere, gazte erakundearen aburuz “armagabetzearekin ez da gatazka bukatuko”. “Gure herriak mendeetan bizi izan duen zapalkuntzaren arrastoa da hau eta, ETAren armagabetzearekin batera, bestelako pausuak eman behar dira bakerako bidean”, adierazi dute. “Bide honetan biktima guztien aitortza falta da oraindik eta, Estatu frantses nahiz espainol mutu, itsu eta gor jarraitzen badute ere”, preso eta biktimen gaiekin “ausartak” izatera eskatzen...

Read More

Gazte Abertzaleakek EH Bilduko alderdiek larunbatean eman zuten pausoa txalotzen du

4 Api, 2017 Euskal Herria Bildu, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek apirilaren 1ean Iruñeko Baluarte jauregian EH Bildu osatzen duten lau alderdiek proiektu irekiago, parte-hartzaileago eta demokratikoago bat izateko hartutako pausua txalotu du. Erakundeen “ausardia” eskertzen du, eta gazteen parte-hartzea sustatzeko bide “egokia” dela adierazi dute.  Ezkerreko subiranisten koalizioan gazteek ere euren alea jartzeko prest daudela adierazi dute eta, euskal herritarren gehiengoa lortzeko intentzioarekin, Gazte Abertzaleakek bere baitan eztabaidak bultzatzen ari da. Apirilaren 15eko Nazio Batzarretik onartutako testua bere egingo du eta Eusko Alkartasuna, EH Bildu eta gainontzeko gazte erakundeei adostutakoaren berri emango die. “Eztabaida euskal gazteriari eskaintza politiko erakargarri bat egiteko koalizioan beharrezkoak diren aldaketetan oinarrituko da”, adierazi du gazte erakundeak. Gainera, “nahita nahiez EH Bildu koalizioaren lau alderdi politikoekin lotura duten gazte erakundeekin zerikusirik ez duten gazteei zabaltzea debatearen puntu bat” nagusienetakoa dela ohartarazi dute. Gazte Abertzaleaken ustez, “elkartuak, berrituak eta inoiz baino zabalagoak” izateko garaia da EH Bilduren baitan eta “koalizio elektoral huts bat izatetik Euskal Herriaren askapen nazionala eta soziala lortzeko euskal herritarrentzako lanabesa izatera saltoa” eman behar du proiektuak, “alderdikerien...

Read More

Gazte Abertzaleakek Gipuzkoako Diputazioak errauskailua eraikitzeko dituen presak salatu ditu

24 Mar, 2017 Albiste aukeratuak, Gipuzkoa, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak Gipuzkoan errauskailua eraikitzearen alde eman diren azken pausoen kontra azaldu da eta hauek geldi daitezen eta “benetako alternatiba jasangarria” adostu eta eraiki dadin eskatu du. Diputazioan dauden EAJ eta PSEk makro-proiektua eraikitzeko dituzten presak gogor salatu ditu eta herritarren ahotsa entzun dezatela dei egin die. Gazte erakundearentzat “enpresa zehatz batzuentzako eginiko proiektua soilik da hau” eta gipuzkoarron beharrei ez die erantzuten. Adierazi dutenez, “212 milioi gastatu beharko ditugu azpiegitura eraikitzen eta gero, 35 urtez, 700 edo 1.000 milioi euro ordaindu beharko ditugu honen kudeaketan”. Gazte Abertzaleakentzat EAJren eta PSEk errauskailuarekin duten jarrera ikusita “soilik dudak sortzen” zaizkie. “Diputazioa gobernatzen dauden alderdiek zer nolako interesak dituzte 35 urtez lurraldea hipotekatzeko, gainera jakinda osasunarentzat kaltegarria izango delarik?”, azaldu du gazte erakundeak. Gainera, Ione Mugertza Gipuzkoako Gazte Abertzaleaken koordinatzaileak azaldu duenez, “egoera honen aurrean mehatxu oso larria azaltzen zaio Gipuzkoari, bai gure lurraldearentzako ekologikoki, bai gure instituzioentzako ekonomikoki, baina bereziki, herritar guztien osasunaren kontrako arrisku larria da hau”. “Errausketak badu alternatiba eta Europako hainbat herrietan martxan daude”, azaldu du Mugertzak. Gainera, “demostratua dago alternatibak balio duela eta Gipuzkoan erraustegirik gabe ondo kudeatu ditzakegula gure hondakinak”. Hori dela eta, gazte erakundea “Alternatiba dagoelako, Errausketarik ez! – No a la incineración, porque hay alternativa” lemapean martxoaren 25ean Donostian egingo den manifestazioan egongo da, “gipuzkoarren osasuna eta etorkizuna babesten”, adierazi...

Read More