slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Prentsaurrekoak

AHT gelditzea exijitzeko manifestazio Nazionala ekainaren 13an Donostian

8 Eka, 2015 Prentsaurrekoak

Euskal Herriko hainbat mugimenduk, sindikatuk eta erakunde sozialek prentsaurrekoa eman dugu gaur, AHT gelditzea exijitzeko ekainak 13 larunbatean Donostian deitu duten manifestazioan partehartzeko jendarte osoari dei egiteko. “AHT GELDITU ORAIN! XAHUKETA GEHIAGO EZ! HERRITARROK ERABAKI” lemapean. 8 urte igaro dira Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko lanak hasi zirenetik. Ordutik hona mito bat erortzen ikusi dugu. Urte hauetan zehar agerian gelditu da AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo onurarik gizartearentzako. Porrot egin du proiektu honek, milioiak xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzela eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan. Politika honek oso ondorio larriak dakartza eta are larriagoak izango dira ez badugu erokeria hau geldiarazten: zenbat eta gehiago itxaron proiektu hau geldiarazteko, ezbehar ekologikoa ere handiagoa izango da eta galera ekonomikoak eta ondorio sozialak are sakonagoak. Proiektu hau inposatu nahian ari direnek ez digute esaten zenbat diru gastatu duten orain arte eta ez dakite zenbat gehiago beharko den aurrerantzean, ezta noiz amaituko dituzten lanak ere. Gero eta zalantza gehiago Euskal Herrian sekula eginiko inbertsio handienaren gainean, bultzatzaile burugogorrei errealitatea ikusten uzten ez diena: Paris eta Madrilekin loturarik ez dauka eta, gainera, Bilbo, Gasteiz eta Donostia artean aurrikusitako denborak gero eta handiagoak dira, autoen edo autobusen ia parean egoteraino. Maila bereko zentzugabekeria ikusi dezakegu Nafarroan, inondik inora ez doan AHTa eraikitzen ari baitira, Aragoirekin eta EAErekin loturarik ez duena.  Estrategikotzat saldu nahi izan diguten proiektu honi errealitatea gailendu zaio. Eraikuntza lanek ekarri behar omen zuen bultzada ekonomiko handia ez du inork ere ikusi, hango eta hemengo alderdi politikoetako lagun minak diren eraikuntza enpresario handiek izan ezik, poltsikoak ondo bete dituztenak, gero eta maizago azaleratzen diren ustelkeria kasuak lekuko. Prekarietatea eta lan istripuak AHTko lanetan ari diren langileen eguneroko ogia dira, beraietako gehienak azpikontraten eskuetan harrapatuta, lan eta segurtasun baldintza negargarrietan, honez gero 7 hildako eragin dituztenak. Diru-xahuketa honen erantzuleek, EAJ-PNV, UPN-PP eta PSE-PSN-PSOE, ez daukate inongo arazorik urtero aurrekontuen zati handi bat obra honetara bideratzeko. Badakite diru hori maileguan eskatu behar dela eta gero eta zor handiagoa pilatzen dutela eskuetan dituzten gobernuen gainean. Aldi berean, gainera, esaten digute ez dagoela dirurik gizarte zerbitzuetarako eta kultura edo ekonomiako bestelako arloetarako. Egoera hau ikusita, adierazpen hau sinatzen dugun herritar eta elkarteek ondorengoa exigitzen...

Read More

Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera!

26 Mar, 2015 Albiste aukeratuak, manifestazioa, Prentsaurrekoak

Euskal errepresaliatu politiko eta hauen senide eta lagunen eskubideen defentsan konprometituak dauden 4 pentsonen atxiloketa salatzen dugu. Euskal preso politikoen defentsa juridikoa egoera onartezinean jarri zuen abokatuen kontrako aurreko operazio polizialak, oraingoan, konfidantzazko mediku asistentzia ere galarazi nahi dute. Nahiko ez balitz, espainiar gobernuek aurrera pausu berri bat eman du senide eta lagunei erasotzen, salbuespeneko espetxe politika honek dakartzan ondorio lazgarriei aurre egiteko senideei asistentzia eta laguntza psikosozialari erasotzen. Euskal preso eta euren senideen asistentzian arduratutako kolektibo eta pertsonen kriminalizazioa, eskubiderik eta oinarrizkoenari erasoa dira. Euskal gizarte eta norbanakoen egoera guztiz larria da kontuan hartuta, asistentzia honetan horren oinarrizkoa den presoen osasun eskubidea kokatzen dela, baita ere, senideak senide izateagatik bizi dituzten egoera latzen aurreko salaketa, asistentzia eta elkartasun eskubidea. Horregatik uste dugu, gizarteak berak erantzun beharko liokeela eraso honi. Giza eskubideen defentsarekin duen konpromisoagatik, bakearekin duen konpromisoagatik, dei egiten diogu euskal gizarteari egoerak dakarren neurrian erantzutera. Eszenatoki berri batera eramango gaituen bideei ateak ireki behar dizkiogu elkarren artean. Konponbideari, giza eskubideen errespetuari eta bakeari atea itxi nahi dion oro gelditzeko nahitaezkoa da gure konpromiso aktiboa. Deia zabaldu nahi diogu euskal gizarte eta eragile ezberdinei larunbat honetan Donostian burutuko den mobilizazioan parte hartzera. Mobilizazioa, arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Anoetatik, “Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera” lemapean. Eragile sozial, politiko eta sindikalen oharra: Etxerat, Aralar, Sare, Eusko Alkartasuna, LAB, ELA, Ernai, Sortu, Gazte Abertzaleak, Stee-eilas, Hiru, Alternatiba, Ikasle Abertzaleak, Euskal herrian Euskaraz, Etxerat, jaiki Hadi, Egiari Zor Fundazioa, TAT, Elkartzen, Giza Eskubideen...

Read More

Ingurugioraren defentsan, AHTrik EZ!

14 Mar, 2015 Albiste aukeratuak, Prentsaurrekoak

Abiadura Handiko Trenaren obrak direla medio, gure bailaran jasaten ari garen txikizioak eta lan hauek sortzen dituzten hainbat arazo larri salatu nahiko genituzte Tolosaldeako Gazte Abertzaleaketik. Lehenengo alarmak Anoetako bi erreka lehortarazi ostean piztu ziren. Ehunka amuarrain agertu ziren hilik Alkiza errekan obretan izandako “akats” batengatik. Lanen ondorioz, Anoetako bi iturri ere agortu ziren, baita Adunako iturri bat ere. Ura da gure bailarari bizia ematen dion elementua eta, agortzeak eta kutsatzeak, badirudi ez duela inolako ondoriorik. Hala eta guztiz ere, AHTaren obrak aurrera jarraitu zuten. 2014ko maiatzan Adif-eko (Espainiako Trenbide Azpiegituretarako Kudeatzailea) hainbat funtzionario eta Corsan enpresa kontratistako zuzendaritzako hainbat kide atxilotu zituzten, Tolosaldeako obretan ustelkeria sumatu ostean. Aske utzi zituzten, eta gure mendien birrinketa aurrera darraien bitartean, gastua etengabe goraka dirau. Hernialden agertu zen zuloarekin alarma guztiak piztu genituen, beste behin ere. Euko Jaurlaritzak “ohiko”tzat hartu bazuen ere, langileon eta bizilagunon bizitza arrizkupean jarri bazuten ere, ozen salatu genuen hainbat erakundeekin batera. Ez dira batere bidezkoak holako gertakizunak “ohiko”tzat hartu izana. Gure herriak zulo beltzez betetzen diren bitartean, beste batzuek poltsikoak diru “morez” betetzen dituzte. Aste honetan Aldaban luizi bat egon bada ere, berriz “ezertan” geratu da. Nahiz eta gure bailaran ospitale publikorik gabe jarraitzen badegu ere, gastu sozialetan inbertitu beharko litzatezkeen diruak AHTan xahutzen dituzte. Gazteok gure ikasketengatik gehiago ordaintzen dugun bitartean, beste batzuek dirua bero-bero daramate euren boltxikoetara. Gazteok emanzipatu ezinean gabiltzan bitartean, Tolosaldea “Gruyeraldean” bihurtzen dute. Guzti honengatik, gaurko egunean Tolosaldeako Gazte Abertzaleaketik honakoa adierazi nahi degu Tolosaldeko gazteriari eta herritar guztiei orohar; bere inguru eta mendiak nola ondoratzen ari diren ohartarazi eta etorkizunari buruzko gogoeta bat egitea bultzatu nahi diegu. Tolosaldeako Gazte Abertzaleak...

Read More

Hassanna Libre

27 Urt, 2015 Albiste aukeratuak, Prentsaurrekoak, Sahara

Lehenik eta behin, bertaratu garen eragile sozial, politiko eta sindikalek, gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diogu Hassanna Aaliari, gure adiskide eta sahararren aldeko borrokako aktibista. Hassanna Mendebaldeko Saharan, Aaiun-en, jaio zen 1988. urtean. 17 urte zituela, bere militantzia politikoari ekin zion, giza eskubideen defentsan eta herri sahararraren autodeterminazio eskubidearen alde. Harez geroztik, eta herrialdetik azken aldiz atera arte, tratu txarrak, tortura eta atxiloketak pairatu ditu polizia-etxe marokoarretan. 2011ko martxoan, hilabete lehenago Dakarren (Senegal) izandako Munduko Foro Sozialean parte hartu ondoren, autonomia erkidego honetara etorri zen giza eskubide eta nazioarteko zuzenbide ikasketetan sakontzeko, okupatutako eremuko gazte sahararrei zuzendutako beka bati esker. Urte bereko maiatzean, hiru hilabetez ikasten egon ostean, Hassanna okupatutako Mendebaldeko Saharara itzuli zen, giza eskubideen aldeko konpromiso politiko eta borroka baketsuari eutsiz. 2011ko urrian, bigarrenez etorri zen autonomia erkidego hontara, bere formazioaren bigarren zatiarekin jarraitzeko. Handik hilabetera, telefono dei baten bitartez jakin zuen, Rabaten dagoen Epaitegi Militar Marokoarrak, beste 24 lagunekin batera sumario militar batean sartu zuela, Gdeim Izik-en Duintasun kanpamendu batean parte hartzeagatik. Horregatik guztiagatik, 2012ko urtarrilean, Hassannak asilo politikoa eskatu zion Espainiako estatuari. Bien bitartean, giza eskubideen inguruko formazioarekin eta hainbat hitzaldi eta topaketetan parte hartzen jarraitu zuen herrialde osoan zehar. 2013ko otsailean, hemen zegoela, internet bidezko irrati baten bidez, guztiz erabaki bidegabe baten berri izan zuen: biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten, Gdeim Izik-eko kanpamenduko gertakizunengatik. Epaia Rabateko Auzitegi Militarrak ezarri du, 25 zibil kondenatuz. Nazioarteko hainbat erakundek publikoki eta aho batez salatu dute Auzitegi Militar honek abian jarritako prozedura ez dela bidezkoa, ez baititu gutxieneko bermerik betetzen: Dirudienez, akusatuen deklarazioak torturapean egin dituzte; gainera, ezin izan dituzte aurkeztu euren errugabetasuna baieztatzeko eskatutako frogak; eta azkenik, polizia akta faltsuak aurkitu dira. Auzitegi honek Hassannaren aurkako akusazio faltsu batean oinarritu da. Ez du kontraesan eta defentsa printzipioa ere errespetatu, bera ez baitzen bertan izan hura gauzatzeko. Gainera, Auzitegi Militar honek emandako epaiari ezin izan zitzaion errekurtso arrunt bat ezarri. Hauek dira epaiketan behatzaile lanak egindako erakundeetako batzuk: Giza Eskubideen Behatzaileen Nazioarteko Erakundea, Amnistia Internazionala, Human Rights Watch, hainbat eurodiputatu, Mendebaldeko Saharako Fundazioa, Europako Parlamentuko Atzerri Batzordea, Giza Eskubideen aldeko elkarte marokoarra, eta alderdi politiko ezberdinak. Javier Canivell, Hassannaren abokatuak publikoki adierazi duenez, urtarrilaren 19an Barne Ministeriotik jakinarazi zitzaion, eskatutako nazioarteko babesa ukatua izan dela eta Hassanna...

Read More

#AbokatuakLIBRE

12 Urt, 2015 Prentsaurrekoak

Gaurko egunean, hilak 12, goizaldean Guardia Zibilak Auzitegi Nazionalak eskatuta egin dituen atxiloketak gogor salatzen ditugu. Euren militantzia politikoagatik soilik hainbat euskal herritar atxilotu dituzte talde terroristako kide eta Ogasunaren kontrako delituak egotzita. Ez da kasualitatea gaurko egunean Madrilen 35 kide defendatu behar zituzten hiru abokatu atxilotu izana. Ez da kasualitatea ez, gaurko egunean Euskal Herriak hasi zuen konponbiderako prozesua sutan jarri nahi dutenek beraien mugimenduak egin izana. Espainiako sasijustiziari ohituta egon arren, nekatuta gaude bake prozesua zapuztu nahi dutenekin. Espainiako Gobernuaren hanka jartzeak eta Frantziako Gobernuaren entzungorrak salatu nahi ditugu ozen. Ez dezatela pentsa “jake” eta geroko “mate”arekin euskal herritarrok hasi genuen prozesuarekin bukatu dutela. Herri honek larunbatean argi adierazi zuelako giza eskubideak, konponbidea eta bakerako bideak ez dutela atzera bueltarik. Herri honen ilusioa ez dute inoiz belztuko, herri honek bakearen eta eskubide zibil eta politikoen alde lanean jarraituko du eta. Abokatuak eta beste atxilotuak LIBRE! 35ak ere...

Read More

Gazako genozidioa dela-eta, Nazioarteko Justizia Gorteak Israel jazartzea eskatu du Gazte Abertzaleak erakundeak

24 Uzt, 2014 Albiste aukeratuak, Nazioartekoa, Prentsaurrekoak

Administrazio publikoei Israelekin duten harremana hausteko eskatu die Gazte Abertzaleak erakundeak, Israeleko estatu terroristak Gazan (Palestina) egindako gizateriaren aurkako krimenak gaitzetsi ditu berriro, eta Nazioarteko Justizia Gorteak estatu hebrearreko liderrak genozidioagatik jazar ditzala eskatu du. Asier Gómezek, gazte-erakundeko Nazioarterako Idazkariak, Israel zigorrik gabe egiten ari den krimenen aurrean “ezer egin gabe geratu izana” leporatu dio Europar Batasunari. “Nazioarteko komunitatea Gazako egoeraren zuzeneko erantzulea da; Israelekin dituen merkataritza-itunak giza eskubide funtsezkoenekiko isekak dira, Palestinako biztanleria zibila hiltzeko erabiltzen den armamentuaren salmentarekin aberasten da Europa”, gaitzetsi du. “estatu-terrorismoa egiten duen legez kanpoko Estatua da Israel, Palestinako lurrak okupatzen dituen eta Zisjordanian Nazioarteko Justizia Gorteak 2004an legez kanpokotzat deklaratu zuen harresi bat eraiki zuen Estatu kolonialista”, adierazi du Gomezek. Ildo horretan, Europako administrazioei, eta bereziki euskal administrazioari, eskatu die Israelekin harreman diplomatikoak eta ekonomikoak haustea. “Erregimen terrorista-sionista erorarazi egin behar da, eta horretarako, nazioarteko boikota ezinbesteko presio-elementua da”, adierazi...

Read More