slide

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

  • Gazte  Abertzaleakek  Eusko  Jaurlaritzari  eta  Irungo  Udaletxeari  Alardean  diskriminazioa  toleratzen  laga  dezatela  exijitzen  die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. (gehiago…)

  • Askatasunaren  koloreak

    Askatasunaren koloreak

    Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna den honetan, ekainak 28, gazteok geure sexuarekiko, norbanako sexualitatearen eta erlazio sexualetan askatasunez bizitzeko aldarria egiten dugu; nor garen, norekin egon nahi dugun edota zer egin nahi dugun geure erabakia delako. (gehiago…)

Sahara

Basamortuko duintasuna, askatasunaren borroka

27 Ots, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Denetarik, Sahara

41 urte igaro dira Saharako basamortuan barrena, deserrian, sahararrek Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutenetik. Bitartean, Marokok Mendebaldeko Sahara okupatzen jarraitzen du, bertan bizi diren sahararrak jazartuz, torturatuz eta espetxeratuz, nazioarteko legedia eta funtsezko giza eskubideak bete gabe. 1976ko otsailaren 27an, Bir Lehlunen, Marokok Sahara zatitzeko eraikitako harresiaren bestaldean, euren independentzia aldarrikatu zuten. Adierazpenetik sahararrek borrokan tinko jarraitzen dute, askapen nazionalaren alde borrokan gabiltzan herriei eta mundu osoari duintasuna zer den egunero erakustsiz. Herri sahararra hitz batekin definitu beharko bagenu, zalantza izpirik gabe duintasuna aipatuko genuke. Herri oso baten duintasuna, kanpalekuetan bizi den agurerik zaharrenetik hasita azkenengo gazteraino; eta noski, saharar emakumeak ahaztu gabe, beraiek izan baitira herria eraiki dutenak. Kemena ere euren bereizgarria da. 40 urte luzez jo eta ke borrokan, atzera pausorik eman gabe, hasiera batean borroka armatuaren bitartez eta 1991tik diplomazia eta politika ere erabiliz bidea zabaltzen. Eta honetan beste behin ere, Estatu espainolak eta Europak badu bere erantzukizuna. Sahararren errekurtso naturalen xahuketan eta Mendebaldeko Sahara zatitzen duen harresiaren indartze prozesuan konplizeak. Horregatik, gazte erakundeak Nazioarteko Komunitatearen pasibotasuna kritikatzen du eta espainiar estatuari daukan erantzukizun historikoa bere gain hartzea exijitzen dio, Portugaldar gobernuak bere egunean Ekialdeko Timor-ekin eraman zuen prozesua eredu bezala hartuz. 2700km-ko luzera duen harresia teknologia eta berrikuntza berriekin indartu dute azkenengo urteotan. Zein da diru horren jatorria, baina? Hein handi batean, europarron poltsikoetatik dator, Frontex programaren bitartez, Marokora migrazio mugimenduak kontrolatzera bideratu dena. Eta zer egin du Marokok? Diru hori harresia indartzeko erabili, besteak beste. Hau gutxi ez balitz, 2013an Europako Parlamentuak Maroko eta Europar Batasunaren arteko arrantza ituna onartu zuen, Mendebaldeko Sahararen urak itunaren baitan aurkitzen zirelarik. Eta honek guztiak zein lekutan uzten gaitu europarroi? Non gelditu da beste herrialdeekiko elkartasuna? Zertan gelditzen da gure duintasuna? Zapatetan nahigabe harea ekartzen dugun moduan, basamortuko kanpamentuetan bizirik dirauen duintasuna Europara ekartzeak haize berriak mugituko lituzke kapitala gailentzen ari den Europa zaharrera. Duintasunaren bidetik, askatasunaren borroka!...

Read More

Basamortuko duintasuna Europara ekarri

27 Ots, 2015 Adierazpena, Sahara

39 urte igaro dira Saharako basamortuan barrena, deserrian, saharauiarrek Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutenetik. Bitartean, Marokok Mendebaldeko Sahara okupatzen jarraitzen du, bertan bizi diren saharauiarrak jazartzen, torturatzen eta espetxeratzen, nazioarteko legedia eta funtsezko giza eskubideak urratuz. 1976ko otsailaren 27an, Bir Lehlunen, Marokok Sahara zatitzeko eraikitako harresiaren bestaldean, euren independentzia aldarrikatu zuten. Adierazpenetik saharauiarrek borrokan tinko jarraitzen dute, askapen nazionalean borrokan gabiltzan herriei eta mundo osoari duintasuna zer den egunero erakusten. Herri saharauiarra hitz batekin definitu beharko bagenu, zalantza izpirik gabe duintasuna aipatuko genuke. Herri oso baten duintasuna, kanpalekuetan bizi den agurerik zaharrenetik hasita azkenengo gazteraino; eta noski, saharauiar emakumeak ahaztu gabe, beraiek izan baitira herria eraiki dutenak. Kemena ere aipatuko genuke. 39 urte luzez jo ta ke borrokan, atzera pausorik eman gabe, hasiera batean borroka armatuaren bitartez eta 1991tik diplomazia eta politika erabiliz borrokatzen ere. Nazioarteak erreferendumaren promesa betetzen ez duen arren adorea galdu ez duen herria delako. Sahara bitan banatzen duen harresiaren aurrean manifestazioak egin jarraitzen dute adorea, kemena eta duintasuna bete-beteak. Harresiaren ingurua minez josita egon arren, Marokoko soldaduek tirokatzen duten arren, saharauiar gazteak ez dira kikiltzen. Baina Europak badu bere erantzunkizuna, ez soilik Mendebaldeko Sahararen gatazkan. Noski baduela, saharauiarren errekurtso naturalen ustiapen eta espolazioa eta Mendebaldeko Sahara zatitzen duen harresiaren indartze prozesuan errudunak ere badira. 2700km-ko luzera duen harresia teknologia eta berrikuntza berriekin indartu da azkenengo urteotan. Baina, nondik irten da diru hori? Zati handi batean europarron poltsikoetatik Frontex programaren bitartez. Horrela dirutza bideratu izan da Marokora migrazio mugimenduak kontrolatzera. Eta zer egin du Marokok? Diru hori harresia indartzeko erabili, besteak beste. Baina Europaren errua ez da horretara mugatzen. 2013an Europako Parlamentuak Maroko eta Europar Batasunaren arteko arrantza ituna onartu zuen, Mendebaldeko Sahararen urak itunaren baitan aurkitzen zirelarik. Beraz, interes ekonomikoengatik, batez ere Espainiako Estatuarentzat, Europak nazioarteko legedia urratzen duen akordioa sinatu zuen. Eta guzti honek zein lekutan uzten gaitu europarroi? Non geratu da gure duintasuna? Zapatetan nahigabe harea ekartzen dugun moduan basamortuko duintasuna Europara ekartzeak ez liguke txarrik...

Read More

Hassanna Libre

27 Urt, 2015 Albiste aukeratuak, Prentsaurrekoak, Sahara

Lehenik eta behin, bertaratu garen eragile sozial, politiko eta sindikalek, gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diogu Hassanna Aaliari, gure adiskide eta sahararren aldeko borrokako aktibista. Hassanna Mendebaldeko Saharan, Aaiun-en, jaio zen 1988. urtean. 17 urte zituela, bere militantzia politikoari ekin zion, giza eskubideen defentsan eta herri sahararraren autodeterminazio eskubidearen alde. Harez geroztik, eta herrialdetik azken aldiz atera arte, tratu txarrak, tortura eta atxiloketak pairatu ditu polizia-etxe marokoarretan. 2011ko martxoan, hilabete lehenago Dakarren (Senegal) izandako Munduko Foro Sozialean parte hartu ondoren, autonomia erkidego honetara etorri zen giza eskubide eta nazioarteko zuzenbide ikasketetan sakontzeko, okupatutako eremuko gazte sahararrei zuzendutako beka bati esker. Urte bereko maiatzean, hiru hilabetez ikasten egon ostean, Hassanna okupatutako Mendebaldeko Saharara itzuli zen, giza eskubideen aldeko konpromiso politiko eta borroka baketsuari eutsiz. 2011ko urrian, bigarrenez etorri zen autonomia erkidego hontara, bere formazioaren bigarren zatiarekin jarraitzeko. Handik hilabetera, telefono dei baten bitartez jakin zuen, Rabaten dagoen Epaitegi Militar Marokoarrak, beste 24 lagunekin batera sumario militar batean sartu zuela, Gdeim Izik-en Duintasun kanpamendu batean parte hartzeagatik. Horregatik guztiagatik, 2012ko urtarrilean, Hassannak asilo politikoa eskatu zion Espainiako estatuari. Bien bitartean, giza eskubideen inguruko formazioarekin eta hainbat hitzaldi eta topaketetan parte hartzen jarraitu zuen herrialde osoan zehar. 2013ko otsailean, hemen zegoela, internet bidezko irrati baten bidez, guztiz erabaki bidegabe baten berri izan zuen: biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten, Gdeim Izik-eko kanpamenduko gertakizunengatik. Epaia Rabateko Auzitegi Militarrak ezarri du, 25 zibil kondenatuz. Nazioarteko hainbat erakundek publikoki eta aho batez salatu dute Auzitegi Militar honek abian jarritako prozedura ez dela bidezkoa, ez baititu gutxieneko bermerik betetzen: Dirudienez, akusatuen deklarazioak torturapean egin dituzte; gainera, ezin izan dituzte aurkeztu euren errugabetasuna baieztatzeko eskatutako frogak; eta azkenik, polizia akta faltsuak aurkitu dira. Auzitegi honek Hassannaren aurkako akusazio faltsu batean oinarritu da. Ez du kontraesan eta defentsa printzipioa ere errespetatu, bera ez baitzen bertan izan hura gauzatzeko. Gainera, Auzitegi Militar honek emandako epaiari ezin izan zitzaion errekurtso arrunt bat ezarri. Hauek dira epaiketan behatzaile lanak egindako erakundeetako batzuk: Giza Eskubideen Behatzaileen Nazioarteko Erakundea, Amnistia Internazionala, Human Rights Watch, hainbat eurodiputatu, Mendebaldeko Saharako Fundazioa, Europako Parlamentuko Atzerri Batzordea, Giza Eskubideen aldeko elkarte marokoarra, eta alderdi politiko ezberdinak. Javier Canivell, Hassannaren abokatuak publikoki adierazi duenez, urtarrilaren 19an Barne Ministeriotik jakinarazi zitzaion, eskatutako nazioarteko babesa ukatua izan dela eta Hassanna...

Read More