slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

GAk Chobentú eta JERCen kongresuetan parte hartuko du

12 Aza, 2009 Kronika

Asteburu honetan, Gazte Abertzaleakek bizipenak, esperientzia eta ilusioa elkarbanatuko ditu EFAyko lagunekin, Chubentú eta JERCekin, euren kongresuetan parte hartuz Zaragozan eta Gironan hurrenez hurren.

XXI. mendean sarturik, konponbiderik ez duten krisien eta herritarrei laguntzeko interesik ez duten gobernuen aurrean, gaztediek, inoiz baino gehiago, bat egin behar dugu agindu ziguten eta bete gabe ukatu nahi diguten ongizatearengatik borrokan. Ezin dugu ahantzi nondik gatozen nora joan nahi dugun ikusteko. GAn oso argi dugu gure sorreratik Europako estatu gabeko nazioekin kolaborazioa ezinbestekoa dela burujabetza lortzeko, gure herrialdetan justizia eta ongizatea sortzeko nahitaezko lanabesa.

Horrexegatik, badira 10 urte Gazte Abertzaleakek bultzatuta, Mikel Irujo GAko nazioarteko idazkari zela, EFAy sortu zela, ordundik batera Herritar libreez osatutako herrialde libreek eginiko Europarengatik borrokatzen duen Europako estatu gabeko nazioetako gazte erakundeen federazio bat.

Gazte Abertzaleakek oso argi dauka gaur egun ere, hori dela Independentziarako bidea eta horregatik berritu, bultzatu eta estutuko ditu asteburu honetan gazte erakunde horiekin dituen harremanak.