slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazako genozidioa dela-eta, Nazioarteko Justizia Gorteak Israel jazartzea eskatu du Gazte Abertzaleak erakundeak

24 Uzt, 2014 Albiste aukeratuak, Nazioartekoa, Prentsaurrekoak

Palestina askatu 1

Administrazio publikoei Israelekin duten harremana hausteko eskatu die

Gazte Abertzaleak erakundeak, Israeleko estatu terroristak Gazan (Palestina) egindako gizateriaren aurkako krimenak gaitzetsi ditu berriro, eta Nazioarteko Justizia Gorteak estatu hebrearreko liderrak genozidioagatik jazar ditzala eskatu du.

Asier Gómezek, gazte-erakundeko Nazioarterako Idazkariak, Israel zigorrik gabe egiten ari den krimenen aurrean “ezer egin gabe geratu izana” leporatu dio Europar Batasunari. “Nazioarteko komunitatea Gazako egoeraren zuzeneko erantzulea da; Israelekin dituen merkataritza-itunak giza eskubide funtsezkoenekiko isekak dira, Palestinako biztanleria zibila hiltzeko erabiltzen den armamentuaren salmentarekin aberasten da Europa”, gaitzetsi du.

“estatu-terrorismoa egiten duen legez kanpoko Estatua da Israel, Palestinako lurrak okupatzen dituen eta Zisjordanian Nazioarteko Justizia Gorteak 2004an legez kanpokotzat deklaratu zuen harresi bat eraiki zuen Estatu kolonialista”, adierazi du Gomezek.

Ildo horretan, Europako administrazioei, eta bereziki euskal administrazioari, eskatu die Israelekin harreman diplomatikoak eta ekonomikoak haustea. “Erregimen terrorista-sionista erorarazi egin behar da, eta horretarako, nazioarteko boikota ezinbesteko presio-elementua da”, adierazi du.