slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Gazte Abertzaleak EGK-ren adierazpenetik bereizten da biolentziaren irakurketa integrala egin ez izanagatik

20 Urr, 2017 Bakea, Euskadiko Gazte Kontseilua, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundea eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) permanenteko kidea, EGKk gaur ETAren jarduera armatuaren behin-betiko etetearen seigarren urteurrena dela eta ateratako adierazpenetik berezitu da gaur: Gazteriaren kontseiluko idatzia “arduragabekeria politikoaz” beteriko hausnarketa dela dio, Aieteko Konferentzia Internazionalaren akordioen betetzearen inguruko irakurketa integralik egin ez izanagatik eta gaur egun indarrean jarraitzen duten bestelako biolentzien inguruan mutuarena egiteagatik.

Asier Gomezek adierazi duenez, Gazte Abertzaleaken idazkari nagusia, gaurko adierazpena egin baino egun batzuk lehenago gazte erakundea EGKrekin harremanetan jarri zen idazkiari ekarpenak egiteko eta kontseiluko Bake eta Bizikidetzako teknikariak ondo jaso zituen, baina azkenean gaurko adierazpenean ez txertatzearen erabakia hartu zen. Hau “Erabaki politiko” bat izan dela uste du Gazte Abertzaleakek. Gainera, adierazpena alor honetan orain arte egindako lanetatik urrun dago , beti eskubide, posizio eta ideologia guztien errespetua izan baitu ardatz, bizikidetzari era propositiboan ekarpenak eginaz.

Gazte Abertzaleaken ekarpenak “su etena” bezalako kontzeptu desegokia “jarduera armatuaren behin-betiko etetea”-rengatik ordezkatzea zen, Aieteko konpromisoak eta aktore ezberdinek gradu ezberdinetan bete izana jasotzea eta gaur egun menpean jarraitzen duten biolentzien desagerpenaren eskakizun zehatza egitea.

Azalpen eskakizuna
Gomezek oso larritzat jo du gertatutakoa “komunikatuaren azpian errelatoaren irakurketa partzial baten nahitasuna agertzen baita”. Zentzu honetan, erakundearen ekarpenak ez gehitzearen erabakia nor edo nortzuk hartu zuten jakin nahi duela adierazi du.

“EGKk bizikidetza lantzen du era inklusibo eta integralean, edo hori izan da orain arteko izaera, eta adierazpen partzial hau inboluzio huts bat da, orain arte egindako lanetan atzera pausua”, zentsuratu du.

EGKren adierazpena