slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleak Estaturik Gabeko Nazioen goi bileran izango da Sorbian

16 Api, 2015 Adierazpena, EFAY, Europa

Gazte Abertzaleakeko ordezkaritza bat Sorbian izango da hurrengo egunetan, Europako estaturik gabeko nazioen goi bileran.

Bautzen herrian izango da bilera, Alemaniar estatuko ekialdean, Polonia eta Txekiar Errepublikarekin mugan. “Bechmy-Smy_Buzomy!” (Izan ginen, gara, izan nahi dugu!) lemapean jorratuko dira Aliantza Libre Europarrak (ALE) antolatutako jardunaldiak. Bertan, Europar Batasunaren baitan dauden estatugabeko nazioek urteroko bilera ospatuko dute, hiru bide pararelo jorratuz:

Alde batetik, kultura eta hizkuntza eskubideak ukatzen zaizkien herrien eskubideen aldarrikapena (Sorbiar herria bera, edo Errumaniak okupatutako Transilvania kasu).

Beste alde batetik, autonomia gehiago eskatzen duten lurraldeak izango dira, beraien herriak hobeto kudeatzeko, eta estatuengandik datozen inposaketei aurre egin ahal izateko, hala nola Bretania, Aland uharteak, edo Moravia.

Azkenik, Europar Batasunaren baitan estatu burujabe eta independiente izan nahi dugun, eta horretan dihardugun herrietako indar politikoak bilduko gara; Eusko Alkartasunarekin batera, Eskoziako SNP, Kataluniako ERC,Galeseko Playd Cymru, Flandriako N-VA….

Guztira Europar Batasuneko Estatukide diren herrialdeetako 35 alderdi politikok hartuko dute parte Erabakitzeko eskubidea eta Eskubide Zibilen aitortza oinarritzat duen Goi Bilera honetan.

Erabakitzeko eskubidea eskubide guztiz demokratikoa da, geroz eta herri gehiagok bereganatu nahi dutena. Hori nola gauzatu; zein erritmotan, zein metodologia erabiliz, politikoki nola josi daitekeen aztertzea da ALEk antolatzen duen asanblearen helburua. Horretarako, alderdi politikoak, gazte erakundeak eta fundazio politikoek beraien ekarpena egingo dute 4 egunetan zehar. Bileren artean, badago Seminario bat “Update of the Situation of Scotland, Catalunya and Basque Country”, zeinetan 3 herrialdeon azken mugimendu politiko eta sozialak aztertuko diren, Eusko Alkartasuna eta Gazte Abertzaleaken agerraldiarekin.