slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleak kataluniako “iraultza demokratikoaren” alde

9 Aza, 2014 Albiste aukeratuak, Països Catalans, Prentsa Oharrak

katalunia
Igande honetan, azaroak 9, kontsulta demokratikoa egingo da Katalunian eta Gazte Abertzaleaketik, kontsulta horren alde gaudela adierazi nahi dugu. Kataluniako gizartea zoriondu egin behar dugu, bidean urrats asko egin dituelako, eta Espainiako alderdi unionistei, aldiz, demokratizatzeko eskatu nahi diegu, baita kataluniarren borondatea errespetatzeko ere.

Erakundearen nazioarteko politikako idazkari Asier Gomezek nabarmendu duenez, prozesu horrek garrantzi handia izango du Europako agenda politikoan eta, bereziki, estaturik gabeko nazioen agendan. “Europar Batasuneko estatu nagusiek jakin dezatela kontsulta demokratikoen bidez egindako sezesio-prozesuak ez direla amaitu Eskoziako erreferendumaren ondoren; aitzitik, Europan zabaldu den arrail hori gero eta handiagoa izango da”, esan du.

Gomezen hitzetan, Katalunia “estaturik gabeko nazioi bidea irekiko digun aitzindaria izango da, Estatu espainolaren bidegabekeriak gainditzeko bidea”. Ildo beretik, “oker deitutako trantsizio-garaian, Estatuaren barruan ‘bizikide’ diren errealitate nazionalak uztartzeko prozesuan hainbat alderdi geratu ziren behar bezala konpondu gabe, eta orain, gure ustez, Espainiak alderdi horiek konpontzeko urratsak egin beharko lituzke”; alabaina, alderdi unionistei leporatu die “euren konstituzioa kortse moduan” erabiltzen dutela eta “inboluzio demokratikoari ekin diotela”.

Bukatzeko zera esan du, “Espainian, inboluzio demokratikoari aurre egiteko erradikaltasun demokratikoaz baliatu behar dugu eta, hain justu, hortxe sartzen da independentzia-adierazpen aldebakarra egiteko aukera”.