slide

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

Gazte Abertzaleak martxoaren 3aren 35. urteurrenaren aurrean

3 Mar, 2011 Gasteiz

1976ko martxoaren 3ko urteurrena dela eta, Gazte Abertzaleakek bertako biktimak errekonozituak izan daitezen eskatzen du, eta era berean 50 urte luzez biolentzia jasan zutenak ere, Memoria historikoaren legeak eta Terrorismoaren biktimen legeak egin ez dutena egin dadin.

Manuel Fraga Iribarne, gobernazio ministroaren agindualdian, Polizía armatuak 5 langile erahil zituzteneko 35. urteurrena betetzen denean, Gazte Abertzaleakek “pertsona hauek ez daitezela ahantziak geratu, Gasteizen gertatu ziren gertakari hauek ez daitezela garrantzi gabeko zerbait bezala geratu” eskatzen du.

Era berean, gazte erakundeak gogorazi nahi du, “76ko greban parte hartu zuten langileek egin zuten bezala, ez dugula ahaztu behar guk ere eskubide eta askatasun aldarrikapen horien alde jarraitu behar dugula borrokatzen; greba eskubidea, errebindikazio laboralak eta biltzeko eskubideak gaur egun, San Frantzisko elizan martxoaren 3 artan zeuden langileek egindako lanari esker ditugula” gogorarazi nahi du.

Gazte Abertzaleaken ustetan, tamalgarria da 35 urte eta gero, oraindik ere justizia eta errekonozimendu baten esperoan egotea jendea, “tamalgarria da PP eta PSOEren gobernuek bat egin izatea pertsona hauek biktima bezala ez-onartzeko aukeran, sarraski hauen errudunak sarituak izan diren bitartean”.

Euskal gizarteak orokorrean eta Gasteiztarrak partikularki, ez dute ahazten gure historian orban bat izan dena, eta ez da nekatuko, urtez urte egiten duen moduan, gaur egun ditugun eskubideen alde beraien bizitza eman zuten pertsona hauentzako justizia eskatzeaz, berangaitik eta beraiek bezalako pertsonengatik baitugu eskubide hauek.