slide

  • Aurre egin diezaiogun LGTBIfobiari

    LGTBIfobiaren aurkako eguna da gaur, baina ez daukagu zer ospatzerik; homofobia, transfobia eta hainbat fobia gure gorputz eta arimetan jasaten baititugu gaur egun ere. (gehiago…)

  • Gazte  Abertzaleakek  omenaldia  egingo  dio  larunbatean  Nestor  Basterretxeari,  Eusko  Alkartasuna  eta  Fundazioarekin  batera

    Gazte Abertzaleakek omenaldia egingo dio larunbatean Nestor Basterretxeari, Eusko Alkartasuna eta Fundazioarekin batera

    Gazte Abertzaleakek larunbat goiz honetan, maiatzak 6, Hondarribian Nestor Basterretxea alderdikideari omenaldia antolatu dio, Eusko Alkartasuna eta Alkartasuna Fundazioarekin batera. “Euskal Herritik mundura; mugak eta elkartasuna” izenpean egingo da mahai-ingurua eta omenaldia Kultur etxean eta Arma plazan burutuko dira, hurrenez …

  • Maiatzaren  Lehena,  gazteok  borrokan

    Maiatzaren Lehena, gazteok borrokan

    2017ko Maiatzaren Lehen honetan Gazte Abertzaleakek Euskal Herri aske eta solidarioaren aldeko bere konpromisoa berresten du eta euskal gehiengo sindikalak egindako deialdiekin bat egiten duela azaldu du, euskal gazteria bertan parte hartzera bultzatuz. (gehiago…)

Gazte Abertzaleakek “Bakearen Artisauak” babesten egongo da Baionan

6 Api, 2017 Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak adierazi duenez, apirilaren 8an gazte erakundearen militante ugari egongo dira Baionan, erakunde gisa armagabetzeari babesa adieraztea ez ezik, herritar gisa bakearekiko duten “konpromisoagatik”.

“Denok gara bakegileak”, adierazi dute. “Momentu historikoa da hau Euskal Herriarentzat eta euskal gatazkaren kapitulu bat isteko aukera da, eta gazteak bertan parte hartu behar dute”, azpimarratu dute.

Ekimenera batzeko deia luzatu dute euskal herritar orori, baina bereziki euskal gazteriari. “Gutxi bizi izan dugun kapitulua izan daiteke hau, baina gure inguruan generazioz generazio oihartzuna izaten jarraituko duena da”, adierazi dute. Gazte Abertzaleaken ustez, “berriz errepika ez dadin, gure historiaren parte den gatazkatik ikasteko aukera da hau”.

Hala ere, gazte erakundearen aburuz “armagabetzearekin ez da gatazka bukatuko”. “Gure herriak mendeetan bizi izan duen zapalkuntzaren arrastoa da hau eta, ETAren armagabetzearekin batera, bestelako pausuak eman behar dira bakerako bidean”, adierazi dute.

“Bide honetan biktima guztien aitortza falta da oraindik eta, Estatu frantses nahiz espainol mutu, itsu eta gor jarraitzen badute ere”, preso eta biktimen gaiekin “ausartak” izatera eskatzen die.