slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleakek bat egin du Bardeetako tiro poligonora eginen den XXVII Martxarekin

30 maiatza, 2014 manifestazioa, Prentsa Oharrak

kartela poligono de tiro

Gazte Abertzaleakek bat egin du aste honetan bertan aurkeztu den Bardeetako Tiro Poligonora eginen den XXVII Martxarekin.

Jarraian Tiro Eremuaren aurkako Batzarrak eginiko textua duzue, hortaz igande honetan Tiro Poligonoari EZ esateko aukera edukiko dugu!

Tiro Eremuaren aurkako Batzarrak Bardeetako tiro-eremua ixtearen aldeko XXVII. Martxa egingo du igande honetan. Protesta horren bidez, Nafarroako operazio militarren amaiera eskatu nahi du aurten ere.

Berrogeita hamar alderdi, sindikatu, gizarte-erakunde eta tokiko elkartek baino gehiagok babestu dute martxa. Urtero bezala, ekaineko lehen igandean egingo da.

Martxa 12:00etan abiatuko da Aguilarestik, eta aurtengo lema “Tiro-eremurik ez. Gastu sozialak bai” izango da. Horren bidez, “familientzat, langabeentzat eta mendekoentzat hain beharrezkoak diren baliabideak armamentura eta entrenamendu militarretara bideratzeak” Batzarrari sortzen dion “kezka” utzi nahi da agerian.

Kezka hori “ez da berria” Batzarrarentzat, baina areagotu egin da Defentsako ministro Pedro Morenés-ek “Bardeetara egindako bisitaldian benetako armamentuarekin egindako proben gastua gastu soziala zela adierazi” ondoren.

Tiro Eremuaren aurkako Batzarraren ustez, “Defentsa Ministerioak soldaduak eta ekipamenduak mantentzeko eta lekualdatzeko eta Bardeetako tiro-eremuan erabiliko diren armak erosteko egindako gastu handiak osasunaren, hezkuntzaren, kulturaren edo mendetasunaren arretaren arloko murrizketak arintzera bideratu izan balira, Nafarroako familiak lasaiago biziko ziren orain”.

Tiro Eremuaren aurkako Batzarrak salatu duenez, “Estatuan urte osoan benetako suarekin egiten den lur-aireko entrenamendu militar bakarra egiten da” Bardeetan. Batzarrak azpimarratu duenez, “NATOk Europan duen tiro- eta bonbardaketa-eremua gure etxe ondoan izatea kezkagarria bada, gure kezka areagotu egin da Sirio-Tormenta 2014 ariketa urte osoan benetako suarekin egindako bakarra izan zela jakitean”.

Ildo horretan salatu duenez, “Nafarroako erakundeek ez dituzte nafarren interesak babestu nahi gai honetan”, eta galdetu du “zergatik jasan behar duen Nafarroak 1951. urtetik tiro- eta bonbardaketa-eremua, inork inon nahi ez duenean”.