slide

  • Aurre egin diezaiogun LGTBIfobiari

    LGTBIfobiaren aurkako eguna da gaur, baina ez daukagu zer ospatzerik; homofobia, transfobia eta hainbat fobia gure gorputz eta arimetan jasaten baititugu gaur egun ere. (gehiago…)

  • Gazte  Abertzaleakek  omenaldia  egingo  dio  larunbatean  Nestor  Basterretxeari,  Eusko  Alkartasuna  eta  Fundazioarekin  batera

    Gazte Abertzaleakek omenaldia egingo dio larunbatean Nestor Basterretxeari, Eusko Alkartasuna eta Fundazioarekin batera

    Gazte Abertzaleakek larunbat goiz honetan, maiatzak 6, Hondarribian Nestor Basterretxea alderdikideari omenaldia antolatu dio, Eusko Alkartasuna eta Alkartasuna Fundazioarekin batera. “Euskal Herritik mundura; mugak eta elkartasuna” izenpean egingo da mahai-ingurua eta omenaldia Kultur etxean eta Arma plazan burutuko dira, hurrenez …

  • Maiatzaren  Lehena,  gazteok  borrokan

    Maiatzaren Lehena, gazteok borrokan

    2017ko Maiatzaren Lehen honetan Gazte Abertzaleakek Euskal Herri aske eta solidarioaren aldeko bere konpromisoa berresten du eta euskal gehiengo sindikalak egindako deialdiekin bat egiten duela azaldu du, euskal gazteria bertan parte hartzera bultzatuz. (gehiago…)

Gazte Abertzaleakek bat egiten du Gure Esku Dagoren mobilizazioekin Katalunia babesteko

4 Ots, 2017 Adierazpena

 demokrazia

Gazte Abertzaleak bat egiten du Gure Esku Dago dinamikak, Kataluniako Auzitegi Nagusian hainbat ordezkari politikoren aurka hasiko den epaiketarenaurrean, datorren iganderako egin duen mobilizazio deialdiarekin.

Demokraziaren babesa aldarri, Gure Esku Dagoren deialdia txalotzen dugu eta datorren igandean, otsailaren 5ean, eguerdiko 12.00etan, Iruñea, Bilbo, Donostia eta Gasteizen egingo diren mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu euskal gazteria.


Demokraziaren aldarria, lau hiriburutatik lau haizetara

 

Astebete barru galdeketa bat epaituko dute, Kataluniaren etorkizunari buruzko galdeketa bat, 2014ko azaroaren 9an egindakoa, non bi milioitik gora lagunek parte hartu zuten. Galdeketa haren ​​antolaketan izandako parte hartzeagatik, orduko Generalitateko lehendakari Artur Mas eta orduko hiru kontseilari eraman dituzte akusatuen aulkira, auzibidean dauden beste hainbat arduradun politikoren artean. Baina otsailaren 6an ez dituzte soilik Generalitateko arduradun batzuk epaituko. Galdeketa hura egiteko herri borondatea ere epaituko dute, baita galdeketa hartan era batera edo bestera parte hartu zuten bi milioitik gora herritarrak ere.

 

Traba, oztopo eta jazarpen judizial hauen guztien aurrean, Gure Esku Dagok elkartasuna eta babesa adierazi nahi dio Kataluniari. Helburu horrekin, euskal herritarrei dei egiten diegu otsailaren 5ean, datorren igandean, parte hartu dezaten Euskal Herriko hegoaldeko lau hiriburuetan egingo ditugun mobilizazioetan. Ez dugu lelo berririk asmatu; hitz bakar batekin erantzungo dugu: Demokrazia.

 

Demokraziaren aldarria lau hiriburutatik lau haizetara zabalduko dugu. Hori baita gure dinamikaren oinarria, herritarron eskubideen bermea, edozein herriren zutabea. Datozen hilabeteotan 110etik gora herritan galdeketak egingo ditugu, ariketa demokratikoak, etorkizuna erabakitzeko. Galdeketen bidea irmoki defendatzen eta jorratzen jarraituko dugu Euskal Herrian. Kataluniari bere etorkizuna erabakitzeko jartzen ari diren trabak euskaldunon kontra ere erabili ditzakete etorkizunean. Eta gaurtik argi utzi nahi dugu ez dugula onartuko herritarrei hautetsontziak jartzeagatik inor auzipetu eta epaitzea. Ez Euskal Herrian, ez Katalunian, ez inon.

 

Datorren igandean demokrazia hitza hiriburuen erdigunean kokatuko dugu. Eta dei egiten diegu herritarrei bat egin dezatela guztiona den aldarri honekin. Herritar bakoitzak gutunazal bat ekar dezala; herritarron bozka, erabakia eta hitza sinbolizatuko duen botopapera. Indarrak batuz, Kataluniari elkartasun demokratikoa adieraztera goaz eta, era berean, gure eskubideen oinarria hauspotzera. Demokrazian sakonduz soilik eraikiko baitugu etorkizun hobe bat. Gure esku dago!

Info gehiago