slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Gazte Abertzaleakek bat egiten du Nafarroan euskararen zonifikazioa bertan behera uzteko Kontseiluaren eskakizunarekin

26 Ots, 2017 Adierazpena, Euskara, Nafarroa, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek beti egin du euskararen aldeko defentsa sutsua eta, Euskararen Eguna ospatzea ez ezik, eguneroko lanabesa dugu gazte erakundean. Euskaldunak gara, eta euskaraz bizi nahi dugulako, guztiok eman behar diogu arnasa egunero, euskaraz hitz egiten eta euskaraz bizitzen. Euskara, bere erabilera eta sasoiaren egoera anitza eta desorekatua den arren, Euskal Herri osoko biztanleok konpartitzen dugun hizkuntza bakarra da, euskaldun egiten gaituen funtsezko ezaugarria.

Hori dela eta Gazte Abertzaleakek bat egiten du gaur Kontseiluak aldaketaren alderdiei plazaratu dien eskakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko alderdiei 2011ko Euskararen Legea ordezkatzeko erakutsi zuten adostasuna berreraikitzeko eskatu die Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak gaur Iruñeko Kondestable jauregian: “Zonifikazioa gaindituko duen lege berria egiteko garaia da, eta ez zirrikituak bilatzen aritzekoa”.

Halaber, euskararen ofizialtasuna nafar lurralde osora zabaltzeko udalen eskaria partekatzen dutela azaldu du Bilbaok. Hala ere, “gogorarazi nahi diegu udalei eremu mistoak ez diela hizkuntza aukera berdintasuna bermatzen herritarrei eta ez dituela ondorioz, hizkuntza-eskubideak bermatzen. Eta euskararen normalizazioaren aldeko neurri eragingarriak hartzera gonbidatu nahi ditugu. Horretarako bidelagun izango gaituzte”.

Euskara, euskaldun egiten gaituen hizkuntza izanik, herri nortasuna indartzen duen lanabesa eta administrazio zatiketa anitzetatik at gelditzen den nortasun zeinua da gazte erakundearen ustez. Euskararen herria posible egiten duena da, eta hori ardatz izanik, Kontseiluaren eskakizunarekin batera Gazte Abertzaleakek Nafarroako Gobernua eta Parlamentuko alderdi aurrerakoiak ausartak izatera premiatzen du.

  • 1986ko Euskararen Legea garaitzeko momentu egokiena da, aldaketaren alderdien eskutik
  • Lege aldaketa eremu mistoaren zabaltzean geratzea ez da nahikoa, lingua navarrorum-a nafar guztientzat berreskuratzeko garaia da

Kontseiluaren hitzak