slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Gazte Abertzaleakek bere atxikimendua adierazi du Nafarroan Euskaraz Bizitzeko Eskubidearen Aldeko manifestazioari

13 maiatza, 2010 Denetarik, Euskara, Nafarroa

Nafarroan

Eusko Alkartasunako gazte erakundeak bat egin du asteburu honetan Iruñan euskararen alde egingo den manifestaldira.

Gazte Abertzaleakek, bere atxikimendua adierazi du gaur goizean, maiatzaren 15ean Nafarroan Euskaraz bizitzeko eskubidea lelopean egingo den manifestaldiarekin.

Gazte erakunde independentistarentzat, Nafarroan ezinezkoa egiten da egun euskaraz bizitzea eta hau gardentasun osoz ikus daiteke Nafarroako gobernuak daraman politikarekin, Euskarazko komunikabideei lizentziak eta diru-laguntzak kenduz. Hezkuntza-sisteman euskara baztertuz. Euskara ikasi nahi dutenei diru-laguntza ezin urriagoak emanez, euskaltegiak itoaraziz, euskarazko ekimen eta ekitaldi guztiak murriztuz… Euskara ahal duten une eta gune guztietan itotzeko  ahalegin guztiak egiten ari da.

Erakunde independentistaren aburuz, “Nafarroan euskarak bizi duen egoera era bat duingabe eta salagarria da, horregatik bat egiten dugu maiatzaren 15ean Golem zinemetatik aterako den manifestazioarekin”.  Gazte erakundeak gaineratu du “Nafarroako egoera beste herrialdetara zabaltzeko arriskua dagoela egun eta behar beharrezkoa dela euskaldun guztiak Iruñako kaleetan zehar gure hizkuntzaren alde ozen manifestatzea”.

Gazte Abertzaleakek Iruñan gazte euskaldun guztiak batzeko deia egin du, “gazteok garelako euskararen etorkizuna, eta gure hizkuntza mende luzez iraungo duenaren islada”. Horregatik manifestazioarekin bat egiteaz  eta partehartzeaz gain, euskaldun guztien batura eskatu du nafar gobernuak ikus dezan euskaltzaleak gure hizkuntzan bizitzeko eskubidea dugula, eta Euskarak Euskal Herri osoan ofiziala izan dadin lan egiten jarraituko dugula.