slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Gazte Abertzaleakek Bizkaiko garraio publikoko tarifa berriak langileria kaltetzen duela salatu du

5 Mar, 2017 Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek Bizkaiko garraio publikoko tarifa eta abonu berriek langileria zigortzen dutela salatu du. Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak gizarteari gezurra esatea leporatu dio Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko  foru diputatuari, Vicente Reyes, gehien bidaiatzen duenari mesede egiten diela baieztatzean.

Asier Gomezek, Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusiak, abonu berriak ohiko bidaiariak kaltetzen dituela azpimarratu du. Bere hitzetan “garraiobide bakarra erabiltzen duten herritarrek, garraio-aldaketarik egin gabe, beren ohiko ibilbideetan jasango dute Bizkaiko Garraio Partzuergoak prestatu duen ‘tarifazo’-a”.

Gomezen arabera, “Mugikortasunerako foru diputatuak, Vicente Reyes, gezurra esaten ari da ohiko bezeroei mesede egiten diela adieraztean. Garraio publikoa intentsiboki erabiltzen duten bidaiariei zuzendutako garraio-tituluak %30a garestituko dira Metro Bilbaon eta %40a EuskoTrenen”.

Bilboko Udaletxeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak hainbatetan adierazi zuten gainontzeko metro sarera batuko ziren 3. lineako bidaiariek ez zutela inolako gainordainik jasango. Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusiaren ustetan faltsukeria hau agerian geratu da, “aurretik tarifak igo egin baitituzte”.

Gomezen ustez Bizkaiko Garraio Partzuergoako kudeatzaileen gaitasun eza agerian azaldu da “beste behin ere”. “Urteak daramazkite diru publikoa Barik bezalako euskarrietan xahutzen, dirutza kostatu duena, eta tarifa bakarreko txartela martxan jartzeko ezgai direla” gehitu du.