slide

  • Gizarte  eskubideen  alde  eta  DBE-ren  murrizketen  aurka,  apirilaren  1eko  manifestazioan  egongo  gara

    Gizarte eskubideen alde eta DBE-ren murrizketen aurka, apirilaren 1eko manifestazioan egongo gara

    Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazio bat antolatu du datorren apirilaren 1erako Bilbon eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra. Gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako kontzentrazioan deitzaileek ekimenak orain arte jaso dituen atxikimenduak aurkeztu dituzteeta Gazte Abertzaleak ekimen honen parte da. …

  • Gazte  Abertzaleakek  Gipuzkoako  Diputazioak  errauskailua  eraikitzeko  dituen  presak  salatu  ditu

    Gazte Abertzaleakek Gipuzkoako Diputazioak errauskailua eraikitzeko dituen presak salatu ditu

    Gazte Abertzaleak Gipuzkoan errauskailua eraikitzearen alde eman diren azken pausoen kontra azaldu da eta hauek geldi daitezen eta “benetako alternatiba jasangarria” adostu eta eraiki dadin eskatu du. Diputazioan dauden EAJ eta PSEk makro-proiektua eraikitzeko dituzten presak gogor salatu ditu eta …

  • Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Gazte Abertzaleakek EHUn gertatutako erasoak salatzen ditu

on 16 Mar, 2017 in Sailkatu gabea

Gazte Abertzaleakek Leioako Kanpusean EHUren Kazetaritza dekanotzaren aurka herenegun eman ziren erasoak gogor salatu nahi ditu, eta honekin batera atzo eta gaur Gasteizko EHUko Letren Fakultatearen kontrako erasoak ere gaitzesten ditu. Gazte erakundeak ekintza hauek iraganean kokatzen direla adierazi du, hezkuntza-markoko gainontzeko borroka eta protesta legitimoak hondatzen dituztela azpimarratuz.

Herenegun Leioan emandako erasoaren inguruan atzo eman ziren azalpenen harira, Gazte Abertzaleaken ustez “sostengatzen ez diren aitzakiak erabiltzea ez ezik, heldutasunik eza azaleratzen dute ere, beren ekintzen erantzukizunei gor egiten dutelarik”.

Gainera, “nekez justifikatu daiteke grebarako guztizko legitimoa den deia, eraso baten ostean langile bat zauritua izan dela jakin dugunean”. Gazte erakundearen aburuz, eraso danak onartezinak izateaz aparte, ikasle grebarako deialdia kaltetzen dute eta unibertsitatean ematen diren gainontzeko borroka eta protestak pozoitzen dituzte.

Gazte Abertzaleakek protestarako arrazoi nahikoak daudela adierazi du, “baina ez bide destruktibo hauetatik”. “Gehitzea baino gutxiagotzen dute eta hezkuntza komunitatetik zabal gaitzetsi da, ikasleriaren gehiengoa barne”, ohartu dute.