slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleakek Errekaleor auzo autokudeatuaren desalojoa gaitzesten du

18 maiatza, 2017 Autokudeaketa, Gasteiz, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek gogor salatzen du gaur, maiatzak 18, Gasteizko Errekaleor auzo askearen desalojoa eta Ertzaintzaren jarrera bertako gazteekiko. Errekaleorren kontrako jazarpenaren aurrean, gazte erakundeak “EAJren eta bere mesedetara dagoen poliziaren jarrera gaitzesten du” eta euskal gazteria bertako bizilagunei “elkartasuna eta babesa eskeintzera” eskatzen du.

“Autokudeaketaren alde gauden gazteak gero eta gehiago gara, aldiz erakunde publikoetatik lagundu beharrean, trabak eta oztopoak jartzen dituzte, aldiro-aldiro, Errekaleor proiektu askeak eta zabalak eramaten dituzten guneak itxiz”, adierazi dute Gazte Abertzaleaketik.

Gazte erakundearen hitzetan, “gazteen partaidetza eta antolakuntza dinamikoak posible bihurtzen dituzten gune hauen defentsa irmoa egiten dugu Gazte Abertzaleaketik: ekimen desberdinak eramaten dituzten guneak, talde anitzak elkartzeko aukera ematen dituztenak, gure herrietako sorkuntza dinamika libreak sustatzen dituztenak, irekiak eta bizirik jarraitu behar dute, eta batez ere, erakunde publikoek honen islada egin behar dute beraien egunerokotasunean”.

Hori dela eta, Gazte Abertzaleakek Urtaranen gobernuak desalojoa geldi dezan eta Errekaleorreko bizilagunekin bildu dadin exijitzen dio, Iberdrola bezalako empresa pribatuen interesen gainetik herri mugimenduekin egon dadin.