slide

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

Gazte Abertzaleakek ETAren armagabetzea Euskal Herriaren desmilitarizazioarekin batera etor dadila eskatzen du

17 Mar, 2017 Prentsa Oharrak

 

Gazte Abertzaleakek ETAren behin betiko armagabetzearen berri ematearen ostean “Euskal Herriaren guztizko desmilitarizazioan aurrera egiteko garaia” dela adierazi du, eta Estatu espainol nahiz frantseseko indar polizial eta militarren atzera-egitea defendatu du. Halaber, ETAren erabakiak gatazka politikoa parametro politikoetan esklusiboki kokatzeko balio dezala espero du, estatu biek oraindik erabiltzen jarraitzen dituzten biolentzia mota anitzei amaiera emanaz.

Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen aburuz, ETAren iragarpenarekin batera Euskal Herriaren desmilitarizaziorako pausu sendoekin batera etorri behar du, eta hori dela eta estatu biek mantentzen dituzten indar polizial eta militarren atzera-egitearen inguruko eztabaida lehenbailehen heltzearen alde egin du.

Gazte Abertzaleaken idazkari nagusiak IRAren armagabetzearen aurrean Erresuma Batuak 2001ean hartu zuen erabakia mahaigaineratu du. “IRAk bere armategien suntsipena iragarri eta egun baten ostean, Britainiako gobernuak Ipar Irlandako desmilitarizazioarekin erantzun zuen, hainbat urte iraun zuen armada kanporatzeko prozesuarekin eta horren bukaeran segurtasuna ipar irlandarren esku utziz”, adierazi du.

Gainera, “bi prozesuek bereizten dituzten diferentziak alde batera utzita, pilota orain Moncloa-ko eta Eliseo-ko teilatuetan aurkitzen da, eta bi estatuen gobernuak behingoz mugitzeko txanda da, Downing Street-ekoak egin zuen antzera”.

Bestetik, Gomezek “ireki berri den agertoki honetan gatazka politikoa parametro politikoetan heldu behar” zaiola azpimarratu du, eta horregatik bi estatuetako gobernuei “erabiltzen dituzten biolentzia mota anitzen berehalako bukaera” exijitu du, bereziki presoen dispertsioa eta urruntzeak.