slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Gazte Abertzaleakek ‘Euskalduna naiz, eta zu? Espainia’ programaren inguruan sortu den polemika faltsua eta alderdikoia dela uste du

4 Mar, 2017 Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleaken aburuz ‘Euskalduna naiz, eta zu?’ programaren ‘Espainia’ saioaren inguruan gaur sortu den polemika alderdikoia eta faltsua dela uste du, ez baitio erantzuten saioan emandako edukiari. Gazte erakundearen ustetan programa “satiran eta umorean oinarrituta dago, estereotipoetan baliatuz euskaldunongandik lehenengo pertsonan barre eginaz”, horregatik uste du “lekuz kanpo” dagoela gorrotoa bultzatzen duenik leporatzea.

Gazte erakundearen idazkari nagusia den Asier Gomezen iritziz, estereotipo hauen erabilera “gustu onekoa edo txarrekoa izan daiteke baina inondik inora ezin da bertatik ondorioztatu Espainiako herritarrenganako gorrotorik dagoenik”. “Hemen euskal gizartearen inguruko estereotipoetan oinarritutako pelikulak jasan ditugu, ‘8 apellidos vascos’ esate baterako, edo herri honetako historia berridazten eta desitxuratzen zituzten telesailak ere pairatu ditugu, ‘El hijo de Caín’ besteak beste, euskal gizarteak inolako polemikarik sortu gabe”, adierazi du Gomezek.

“PSE, PP eta Covitek burrunba egiten etorri dira, guztiz faltsua eta alderdikeriaz jositako polemika bat sortuz. Soinekoak urratu dituzte larregi”, adierazi du gazte erakundeko idazkari nagusiak.

Hala ere, Gomezentzat jeltzaleen jarrera da larriena. “EAJk arduragabekeriaz iskanbilara batu da, PSE, PP eta Coviteren jokoan sartuz eta zentsore lanak eginaz, programa web orrialdetik eta Youtubeko kanaletik kenduz”. Bere iritziz, “jeltzale eta sozialisten arteko akordioa adierazpen askatasunaren aurkako arma bat bihurtzen ari da eta larrutik ordaintzen ari gara ‘Espainia seduzitzea’ “.