slide

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

Gazte Abertzaleakek Gasteiz-Kastejoi Goi-tentsioko lineari buruzko eztabaidan herritarren nahiak bete ditzala exigitzen dio PSOEri

1 Ots, 2010 Araba, Gasteiz, Ingurumena, Nafarroa, Prentsa Oharrak

Autopista Elektrikorik Ez

Eusko Alkartasunaren (EA) gazte erakundeak , Gazte Abertzaleakek (GA), gaur goizean bere poztasuna adierazi du Gasteiz eta Kastejoi arteko Goi-tentsioko linearen inguruan antolaturiko kontsulten emaitzengatik. Gazte Abertzaleakek herritarren parte hartzea azpimarratu du, horri esker entzun baita gizartearen ahotsa.

Gasteiz eta Kastejoi lotuko dituen goi-tentsioko lineak Lantarongoko zentral elektrikoa eta Kastejoien dagoeneko existitzen diren eta proiektaturik dauden zentral elektrikoak zein Nafarroako parke eolikoak lotuko ditu. Halere, Red Eléctrica Española-ren egitasmotan beste pieza bat besterik ez da, izan ere, azpiegitura honek Araban eta Nafarroan sorturiko energia elektrikoa penintsularen erdialdera eta Mediterraneoko erkidegoetara eramateko egina dago, lanen helburua Euskal Herritik ehundaka kilometrotan kokatzen delarik.

Gazte Abertzaleakentzat, Lizarraldean eta Arabako Mendialdean obra honek sortuko lituzkeen ingurugiro-kalteak onartezinak dira. Lurralde arabarrean 8 landare espezie daude galtzorian edota mehatxupean, eta Nafarroan, berriz, 11 dira mehatxatutako espezieak. Gainera, zonalde hauetan 18 animali espezie babestu bizi dira.

Azpiegitura honen eraikuntzak ez dio inongo onurarik ekarriko goi-tentsioak zeharkatuko dituen herriei. Gazte Abertzaleaken aburuz, Goi-tentsioko linea elektrikoaren ezaugarriek pasako den herri arabar eta nafarrei azpiegituratik onurarik jasotzea galarazten die, ezinezkoa izango baita konexioa bere boltaje altuarengatik.

“Esandako guztiari obra honek inguruko herriei eragingo liekeen kalte ekonomikoak gehitu behar zaizkio. Azpiegitura honekin dagoeneko eskasak diren nekazal lurrak murriztuko dira eta gainera, linea elektrikoa guztiz bateraezina da bailaran ezarri nahi den turismo jasangarriaren ereduarekin” adierazi dute Gazte Abertzaleaketik

Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak abagunea aprobetxatu du PSOEri “herritarren ahotsa entzun dezan” eskatzeko, eta herriari “onurarik ekarriko ez dion proiektuak defendatzeari utz dezan”.