slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleakek “Gazte1+EZ!” ekimena babesten du

10 Eka, 2011 Bakebidean, Eskubide zibil eta politikoak

Gazte 1+EZ!

Aste honetako asteazkenean Gazte Abertzaleakeko antolakuntza idazkaria  den Haritz Perezek eta Joseba Bellok, Bidasoaldeko arduraduna,  “Gazte 1+ EZ!” ekimenari bere babesa eta atxikimendua emateko “Gazte mugimenduei” eskeinitako egunean, beste gazte mugimenduekin batera egindako bilkuran parte hartu zuten.

Besteetan egin dugun bezala, Gazte Abertzaleakeko kideek gazteek pairatzen duten errepresioarekin amaitzeko behar ziren ekimenetan parte hartzeko borondatea eta konpromisoa hartu zuten, bakoitzak bere esparrutik alkartasun eta aktibismo olatua aktibatzeko.

Nahiz eta azkenengo ekimen hau Donostian egin den, ez dugu ahantzi behar, Euskal Herriko txoko guztietan dauden gazteek pairatu behar izan duten errepresioa izan dela eta honen aurrean, eta benetako justizia eman dadin, gazte guztien indarra eta lana ezinbestekoa da.