slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazte Abertzaleakek gazteak buruan izango dituzten hautagaitzak planteatzen dizkio EAri M-26ko EH Bilduko zerrendetarako

18 Urt, 2019 Hauteskundeak, Prentsa Oharrak


Gasteizko Udaletxerako Aitziber Salazar iradokitzen du, Bilborako Asier Gómez eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Donostialdea barrutirako Andoni Iriondo

Gazte Abertzaleakeko militantziak M-26ko hauteskundeetan EH Bilduren zerrendei Eusko Alkartasunak egingo dion ekarpena gazte hautagai batzuek lideratzea planteatzen du. Afiliazio guztiak parte hartzeko aukera izan zuen prozesu parte-hartzaile baten ondoren, gazte erakundeak EAri iradokitzen dio alderdiaren buru bezala Aitziber Salazar eta Asier Gómez jartzea, Gasteizko eta Bilboko udaletxetarako, hurrenez hurren, eta Andoni Iriondo Gipuzkoako Batzar Nagusietako Donostialdea barrutirako.

Aitziber Salazar (Gasteiz, 1988) Gazte Abertzaleakeko Arabako koordinatzailea da eta EA Arabako Lurralde Koordinazio Batzordeko kidea ere. Josu Juaristi eurodiputatuaren aholkularia izan da Europar Parlamentuan eta gaur egun soziologo gisa lan egiten du Gasteizko Udaletxean. Zientzia Politikoetan lizentziatuta dago eta Bake eta Gatazka ikasketa masterra egin du.

Asier Gómez (Bilbo, 1986) Gazte Abertzaleakeko jarduneko idazkari nagusia da eta Eusko Alkartasuneko Kontseilu Nazionaleko kidea. Bilboko Eusko Alkartasuneko zuzendaritzabatzordeko kidea da eta bere koordinatzailea izan da ere. 2011-2015 legealdian EH Bildu udal taldearen aholkularia eta Artxandako Funikularra udal enpresaren administrazio kontseiluan batzordekide izan zen. Bizigay LGTB elkarteko idazkaria da eta Bizkaiko Ekainak 28ko Koordinakundearen kidea. Kazetaritza eta Sare Sozialetan graduatuta dago eta Enpresa eta Komunikazio Korpotiboan masterra egiten dabil. Tokiko mugikortasun teknikaria bada ere.

Andoni Iriondo (Donostia, 1996) Gazte Abertzaleakeko formakuntza idazkaria da. Zientza politikoak ikasten ditu, laugarren mailan, eta bere gradu amaierako lana pisu turistikoen erregulazioa eta ekonomian esku-hartze publikoaren inguruan idazten ari da. Donostiako Urrats Taldea aisialdi taldeko monitorea da eta bere auzoan, Gros, hainbat elkarteetan parte hartzen du, besteak beste, Jai Batzordean. Era berean, boluntariotza egin du espetxeetan.

Halaber, gazte erakundeak Eusko Alkartasunari eskatzen dio Eibar, Erandio, Galdakao eta Lekeitio udalerrietako hautagaien proposamenetan, gazteak izan daitezela zerrenda horien buru. Bestalde, Gazte Abertzaleakek EAri eskatuko dio Gipuzkoako Batzar Nagusietako Bidasoa-Oiartzun eta Oriako barrutietako zerrendetan gazte hautagaiak kontutan hartzeko. Nazioarteko Idazkaria, Adrian Fuentes, GAko hautagaia izango da Europar Parlamenturako hauteskundeetan.