slide

  • Aurre egin diezaiogun LGTBIfobiari

    LGTBIfobiaren aurkako eguna da gaur, baina ez daukagu zer ospatzerik; homofobia, transfobia eta hainbat fobia gure gorputz eta arimetan jasaten baititugu gaur egun ere. (gehiago…)

  • Gazte  Abertzaleakek  omenaldia  egingo  dio  larunbatean  Nestor  Basterretxeari,  Eusko  Alkartasuna  eta  Fundazioarekin  batera

    Gazte Abertzaleakek omenaldia egingo dio larunbatean Nestor Basterretxeari, Eusko Alkartasuna eta Fundazioarekin batera

    Gazte Abertzaleakek larunbat goiz honetan, maiatzak 6, Hondarribian Nestor Basterretxea alderdikideari omenaldia antolatu dio, Eusko Alkartasuna eta Alkartasuna Fundazioarekin batera. “Euskal Herritik mundura; mugak eta elkartasuna” izenpean egingo da mahai-ingurua eta omenaldia Kultur etxean eta Arma plazan burutuko dira, hurrenez …

  • Maiatzaren  Lehena,  gazteok  borrokan

    Maiatzaren Lehena, gazteok borrokan

    2017ko Maiatzaren Lehen honetan Gazte Abertzaleakek Euskal Herri aske eta solidarioaren aldeko bere konpromisoa berresten du eta euskal gehiengo sindikalak egindako deialdiekin bat egiten duela azaldu du, euskal gazteria bertan parte hartzera bultzatuz. (gehiago…)

Gazte Abertzaleakek Gazteen Legea lege egutegian txertatzea exijitu dio Urkulluri

22 Mar, 2017 Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek salatu du Gazteen Legea ez dela aurkitzen Iñigo Urkulluren gobernuak aurkeztutako lege egutegian. Gazte erakundeak “iruzurtzat” jo du gobernuaren proposamena, aurreko legealdian gazte ponentziaren irizpenak Eusko Jaurlaritzak Gazteen Euskal Legea legealdi honetan martxan jarri behar zuela esaten zuelako.

Asier Gomez Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusiak adierazi duenez, irizpenak aipatzen zituen berrogei gomendioen artean lehenengo postuan aurkitzen zen Gazteen Euskal Legea. “Gazteen Euskal Legea beharrezkoa zela izan zen ponentziaren lehenengo hausnarketan, legealdi honetan egin behar zela, gazteriari eragiten dioten politikak garatzen dituzten sailek elkarlanean jardunda eta gazte norbanakoek eta kolektiboek, Gazteriaren Euskal Kontseiluan elkartuta eta haren bitartez partizipazio prozesu bat eginez”, azaldu du.

“Urkulluk eta EAJk bizkarra ematen diete, beste behin ere, euskal gazteriaren interesei, ponentziaren ondorioetan eta Euskadiko Gazte Kontseiluaren hitzetan argi gelditu baizen lege honen beharra. Eta beste behin ere PSEk jaka aldatu du, Patxi Lopezen gobernuan eta aurreko legealdian oposizioan zegoenean legea beharrezkoa zela esaten baizuen, eta orain, ordea, EAJri men egiten dio”, azaldu du Asier Gomezek.

Gomezen aburuz, EAJk gazteen legean “ez du inolako interesik”, gazteriaren parte-hartze foroen ahalduntzea sustatuko balitz “jeltzaleek organo hauen kontrola eta eraginpean izateko ahalmena galduko lukeelako”. Bestalde, euskal gazteriaren eskubideak armonizatzearekin batera, legeak Lurralde Historikoen Legearen konpetentzia markoaren banatze konpetentziak eragingo lituzkete, “EAJ hain eroso sentitzen den ‘txiringito’ y ‘taifas erreinuak’ xakean jarriko lituzkeelarik.

Gazte erakunde independentistarentzat lege honen garrantzia “gazte pertsonen eskubideak defendatu eta definituko lituzkeen lanabesa” izateko ahalmenean datza, “beren emantzipazio eta gizarteratzea ahalbideratuz, hau da, geure herriaren aurrerapen politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalaren parte izanik”.