slide

  • Aurre egin diezaiogun LGTBIfobiari

    LGTBIfobiaren aurkako eguna da gaur, baina ez daukagu zer ospatzerik; homofobia, transfobia eta hainbat fobia gure gorputz eta arimetan jasaten baititugu gaur egun ere. (gehiago…)

  • Gazte  Abertzaleakek  omenaldia  egingo  dio  larunbatean  Nestor  Basterretxeari,  Eusko  Alkartasuna  eta  Fundazioarekin  batera

    Gazte Abertzaleakek omenaldia egingo dio larunbatean Nestor Basterretxeari, Eusko Alkartasuna eta Fundazioarekin batera

    Gazte Abertzaleakek larunbat goiz honetan, maiatzak 6, Hondarribian Nestor Basterretxea alderdikideari omenaldia antolatu dio, Eusko Alkartasuna eta Alkartasuna Fundazioarekin batera. “Euskal Herritik mundura; mugak eta elkartasuna” izenpean egingo da mahai-ingurua eta omenaldia Kultur etxean eta Arma plazan burutuko dira, hurrenez …

  • Maiatzaren  Lehena,  gazteok  borrokan

    Maiatzaren Lehena, gazteok borrokan

    2017ko Maiatzaren Lehen honetan Gazte Abertzaleakek Euskal Herri aske eta solidarioaren aldeko bere konpromisoa berresten du eta euskal gehiengo sindikalak egindako deialdiekin bat egiten duela azaldu du, euskal gazteria bertan parte hartzera bultzatuz. (gehiago…)

Gazte Abertzaleakek Gipuzkoako Diputazioak errauskailua eraikitzeko dituen presak salatu ditu

24 Mar, 2017 Albiste aukeratuak, Gipuzkoa, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak Gipuzkoan errauskailua eraikitzearen alde eman diren azken pausoen kontra azaldu da eta hauek geldi daitezen eta “benetako alternatiba jasangarria” adostu eta eraiki dadin eskatu du. Diputazioan dauden EAJ eta PSEk makro-proiektua eraikitzeko dituzten presak gogor salatu ditu eta herritarren ahotsa entzun dezatela dei egin die.

Gazte erakundearentzat “enpresa zehatz batzuentzako eginiko proiektua soilik da hau” eta gipuzkoarron beharrei ez die erantzuten. Adierazi dutenez, “212 milioi gastatu beharko ditugu azpiegitura eraikitzen eta gero, 35 urtez, 700 edo 1.000 milioi euro ordaindu beharko ditugu honen kudeaketan”.

Gazte Abertzaleakentzat EAJren eta PSEk errauskailuarekin duten jarrera ikusita “soilik dudak sortzen” zaizkie. “Diputazioa gobernatzen dauden alderdiek zer nolako interesak dituzte 35 urtez lurraldea hipotekatzeko, gainera jakinda osasunarentzat kaltegarria izango delarik?”, azaldu du gazte erakundeak.

Gainera, Ione Mugertza Gipuzkoako Gazte Abertzaleaken koordinatzaileak azaldu duenez, “egoera honen aurrean mehatxu oso larria azaltzen zaio Gipuzkoari, bai gure lurraldearentzako ekologikoki, bai gure instituzioentzako ekonomikoki, baina bereziki, herritar guztien osasunaren kontrako arrisku larria da hau”.

“Errausketak badu alternatiba eta Europako hainbat herrietan martxan daude”, azaldu du Mugertzak. Gainera, “demostratua dago alternatibak balio duela eta Gipuzkoan erraustegirik gabe ondo kudeatu ditzakegula gure hondakinak”.

Hori dela eta, gazte erakundea “Alternatiba dagoelako, Errausketarik ez! – No a la incineración, porque hay alternativa” lemapean martxoaren 25ean Donostian egingo den manifestazioan egongo da, “gipuzkoarren osasuna eta etorkizuna babesten”, adierazi dute.