slide

  • Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Feminismoak  egingo  gaitu  libre

    Feminismoak egingo gaitu libre

    Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gazteon eskuetan dagoela gizartea aldatzeko giltza; ekimenez ekimen, hitzez hitz, geldiezina dirudien estereotipoz eta ahuleziaz betetako gizarte honi buelta emateko. Milurteko historiaren gatibu, emakumeon papera gizonaren istorioen itzalpean idatzi da, heteropatriarkatuan murgildutako gizartean ikusezinak izanik. Berdintasunaz …

  • Basamortuko  duintasuna,  askatasunaren  borroka

    Basamortuko duintasuna, askatasunaren borroka

    41 urte igaro dira Saharako basamortuan barrena, deserrian, sahararrek Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutenetik. Bitartean, Marokok (gehiago…)

Gazte Abertzaleakek Kataluniako erreferendumerako nazio-ituna sinatzen du

2 Mar, 2017 || Sailkatu gabea

Gazte Abertzaleak gazte erakundeak herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen du; herriek beren kabuz eta askatasunez beren herria zuzentzeko zein gobernu era nahi duten eta zein estatu eredu nahi duten aukeratzeko, eta azken batean zein estatu mota nahi duten aukeratzeko duten eskubidea.

Hau horrela, eta Kataluniarekiko elkartasunez, pactepelreferendum.cat webgueko manifestua sinatzen dugu.


 

ERREFERENDUMERAKO NAZIO-ITUNA. MANIFESTUA

Kataluniako herriaren kontzientzia nazionalak eta autogobernurako borondateak, behin eta berriz adieraziak izan direnak, antzinako sustrai historiko sakonak ditu. Katalunia, egun, ukaezinak diren arrazoi historiko, linguistiko eta kulturalengatik plurinazionala den Espainiako Estatuan integratua dago, honen egitura politikoek errealitate plurinazional hau onartzen ez badute ere.

Kataluniak bere etorkizun politikoa erabakitzeko duen desioa geroz eta nabarmenagoa da munduaren aurrean. Xede iraunkorra bihurtu den honek, egun, biztanleriaren gehiengo handi baten borondatea jasotzen du.Gizarte demokratikoen oinarrizko eskubide alienaezinen artean dago haien etorkizun politikoa erabakitzeko errekonozimendua. Eskubide honek sostengatzen du Kataluniako herritarren gehiengoaren eskakizuna, erreferendum baten bitartez gauzatu nahi dutena.

Kataluniarren erreferendum bidezko adierazpen borondatea gehiengoduna eta zeharkakoa dela agertu nahi dugu. Erabakitzeko eskubidearen alde gizarte antolatuaren mobilizazio jendetsuek adierazi duten determinazio zibiko, baketsu eta demokratikoarekin bat datorrena.

Baieztatzen dugu, zuzenbide konstituzionaleko adituek defendatu duten bezala, gaur egungo espainiar marko juridikoak baimentzen duela Estatuarekin adostutako erreferendum bat egitea Katalunian. Orain arte aukera hau ireki ez bada, Espainiako Gobernuen borondate politiko ezagatik izan da. Zuzenbidea, interpretagarria den heinean, arazo politikoen aurrean ebazpen demokratikoak lortzeko tresna gisa ulertu behar da, ez arazo berriak sortu edota daudenak areagotzeko.

MANIFESTU hau sinatzen dugun pertsona, entitate, antolatzaile eta erakundeok, sakontze demokratikorako tresna pribilegiatutzat jotzen dugu erreferenduma, honek posible egiten bait ditu eztabaida politiko plurala, adostasunen bilaketa zein azken erabaki eraginkorren akordioa.

Guzti honengatik:
Kataluniako zein Espainiako Estatuaren Gobernuei eskatzen diegu zailtasun politikoak eta apriorismoak gainditu ditzatela. Eta bidezko zein beharrezko diren baldintza eta bermeak ezarriko dituen azken akordio batera iritsi daitezela, nazioarteko komunitateak aitortuko duen Erreferenduma ospatzeko. Honen maitza politikoki loteslea eta eraginkorra izango beharko da.

Kataluniako Parlamentua aitortzen dugu herrialdearen borondatea adierazten duen erakunde demokratiko bezala. Hargatik, Erreferendum honen artikulaziorako sortzen diren ekimen eta akordioei babesa ematen diegu.

Erreferenduma tresna barneratzailea denaren ziurtzia adierazten dugu, Kataluniak Espainiako Estatuarekin duen harreman politikoaren aurrean Kataluniako herritarrek adierazi dituzten jarrera desberdinen adierazpen askea posible egingo duena.

Kultura demokratikoak arazo politikoentzat irtenbide politikoak eskatzen dituela baieztatzen dugu, gizarte modernoek duten oinarrizko mekanismoari helduz: bozkaren bidez adierazten den herriaren borondate gehiengoduna ezagutu eta balioztatzea, alegia.

Erreferendum honek, guztiek parte-hartzeko deia sentitzea sorrarazi behar du. Horretarako beharrezkoa  da, Katalunian adierazten diren legezko aukera guztien artean, arduratsuki demokratikoa, plurala eta berdintasun baldintzetan ematen den eztabaida bat.

Manifestua hemen.

Comments

comments