slide

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

Gazte Abertzaleakek Koskoenea gaztetxearen utzaraztea salatzen du

9 Eka, 2011 Autokudeaketa, Gaztetxea, Portugalete

Duela urtebete gure elkartasuna zabaldu genion bezala, gaur Koskoeneako gaztetxearen utzaraztearen aurrean, gure gaitzespena eta salaketa bertaratu nahi dugu jendartean.

Autokudeaketaren alde gauden gazteak gero eta gehiago gara, aldiz erakunde publikoetatik lagundu beharrean, trabak eta oztopoak jartzen dituzte, aldiro- aldiro, Koskoeneako proiektu zabalak eramaten dituzten guneak itxiz.

Gazteen partaidetza eta antolakuntza dinamikoak posible bihurtzen dituzten gune hauen defentsa irmoa egiten dugu Gazte Abertzaleaketik: ekimen desberdinak eramaten dituzten guneak, talde anitzak elkartzeko aukera ematen dituztenak, gure herrietako sorkuntza dinamika libreak sustatzen dituztenak, irekiak eta bizirik jarraitu behar dute, eta batez ere, erakunde publikoek honen islada egin behar dute beraien egunerokotasunean.

Gure ustez, hauteskundeen ostean irekitako abagunean talde politiko desberdinek, udalerri desberdinetan, jarrera baikorrak sustatu behar dituzte, gune hauen zabaltzeaz eta mantentzeaz bideratuta. Herri- modelo berri bat helburu, autokudeaketaren gaia gazteen antolaketaren berezko esparru bilakatzea gakoa garrantzitsua dela deritzogu: kontsumismoan oinarritutako ezintasun funtzionalari bizkarra ematen zaio eta planteamendu sortzaile eta dinamikoari harrera ematen zaio, krisialdian nahiz krisirik gabe, gizartean egoera zailenetarikoa bizi duen taldearen eskutik: gazteak

Gazteri aktibo, konprometitu, plural eta solidarioaren alde egiten jarraituko dugu, gizartearekin autokritikoa dena. Beraz, gaur, ekainaren 9an Portugaleten deitutako mobilizazioak sustengatu eta bertan parte hartzeko deia egiten dugu gazte erakundetik.