slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Gazte Abertzaleakek PSNren jarrera salatzen du

7 Mar, 2014 Adierazpena, Nafarroa

Gazte Abertzaleakek PSN-k Nafarroan beste behin erakutsitako jarrera lotsagarria salatzen du.

“Zoritxarrez, Nafarroan istorioa errepikatzen da. Nafarrok, beste behin, eskubidez dagokiguna Madrilek erabaki duela ikusi dugu. PSN-k Nafarroarekin deus ikustekorik ez dituzten interesei lotuta erabakitzea izan du nahiago. Nafarrei emandako hitz guztiak bertan behera gelditu dira” damutzen zen EA-ko gaztediaren bozeramailea Nafarroan, Andres Leonard.

Azken asteetan PSN-k eginiko adierazpenei buruz zera esan du: “UPN gobernuan kokatu ostean, PSN-k bere burua Nafarroako salbatzailetzat izendatu zuen orain dela hiru aste, beharrezko bozkak zeintzuk ziren jakinik. Gaur, ordea, haien hitzetan ustelduta dagoen gobernua mantentzea nahiago dute, nafarrek haien etorkizunaren jabe izatea uztea baino. Ez dira Nafarroaren onuraren alde jokatzeko gai. Nahiago dute haien eserlekuak mantendu. Beste behin, nafarren ahotsari muzin egin eta Madrilgo bulegotik jarrera lotsagarria erakutsi dute. Hau al da euren demokrazia?”.

Roberto Jimenezek egindako adierazpenak Nafarroan gertaturikoari buruz galdetzerakoan, bozeramaile nafarrak hurrengoa azpimarratu du: “Kristalak bezain finak izan ziren adierazpenak eta beraien hitza, jada erraz apurtu dituztenak, jarrera onartezin eta patetikoan amaitu da, nafar gizarteari azken asteetan esandako guztia bertan behera utzi eta gure lepotik barre egin dute. Zein da bere hitzaren balioa?”.

Azkenik, haiek bidai orri argia badutela aitortu dute. “Errealitatea begi bistakoa izaten jarraitzen du: PSOErekin edo gabe, Nafarroak nahi eta behar duen aldaketa emango da. Nafarrok Iruñea manifestazio batekin betetzen dugun bakoitzean erakusten eta aldarrikatzen dugun nahia da. Eta Gazte Abertzaleakek horretan lan egiten jarraituko du orain arte egin duen moduan, Nafarroa osoak aldarrikatzen duena ahalbidetzeko” amaitu du ziurtasun osoz bozeramaileak.