slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Gazte Abertzaleakek Urkulluren Gobernu berriari Gazteriaren Legearekin konprosimoak eskatzen dizkio

27 Aza, 2016 Adierazpena

cyrgqa8wqaavcr1

  • Erakundeak bere XIV. Biltzar Nagusia ospatu du, bertan estatutuak, lerro politikoa eta Nazio Batzordea berritu duelarik.
  • Asier Gomezek, idazkari nagusi berriak, gazteriak EH Bilduren antolatze ereduko eztabaidan parte hartzearen beharra azpimarratu du.

Gaur Gazte Abertzaleakek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere XIV. Biltzarrari itxiera eman dio Batzorde berriaren hautatzearekin. Idazkaritza nagusia erakundearen Bilboko militantea den Asier Gomezek eramango du hemendik aurrera. Bere lehenengo hitzekin EAJk eta PSEk “Eusko Jaurlaritzan bi legealdi galdu dituztela” salatu du Gazteriaren Legea zorabiatzen, eta honen aurrean Urkulluri exijitu dio “epe, prozedura eta konpromisoak ezarri ditzala luzamendutan ibili gabe”.

Gazte Abertzaleakeko militantziak aho batez babestu du Asier Gomez buru zuen zerrenda, bertan Haritz Pérez (antolakuntza), Edriga Aranburu (finantzak), Mikel Osinalde (komunikazioa), Olatz Campos (sektoriala), Iker Montes (harreman nazionalak), Adrián Fuentes (nazioartekoa) eta Andoni Iriondok (formakuntza) ere parte hartzen zutelarik. Hurrengo asteen pean erakundeak lurraldeetako ordezkariak hautatuko ditu, Nazio Batzordea osatuz.

Nazio batzorde berriak prentsaurrekoa burutu du Eusko Alkartasunako idazkari nagusia den Pello Urizarrekin batera, erakundeak berehalako etorkizunean bere buruari ezarri dizkion erronka nagusiak ezagutarazteko asmoarekin. EH Bilduk burutzen ari den barne antolamenduaren inguruko eztabaida prozesuaren harira, “EH Bildu gazteriarentzat eskuragarriago izateko Gazte Abertzaleakek bere harri-koxkorra ekarri” behar duela adierazi du, “EH Bilduren baitan nola antolatu eta parte hartu behar dugun” hausnarketa eginaz.