slide

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

  • Gazte  Abertzaleakek  Eusko  Jaurlaritzari  eta  Irungo  Udaletxeari  Alardean  diskriminazioa  toleratzen  laga  dezatela  exijitzen  die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. (gehiago…)

Gazte Abertzaleakeko Arabako arduradunak Martxoak 3ko egunera begira dio “76ko greban parte hartu zuten langileek egin zuten bezala, gazteok ez dugu ahaztu behar guk ere eskubide eta askatasun aldarrikapen horien alde jarraitu behar dugula borrokatzen”

1 Mar, 2012 Adierazpena, Gasteiz

Martxoak 3ko gertutasuna dela eta, beste behin ere Martxoak 3ko biktimen elkarteari Gazte Abertzaleakek bere babesa eman nahi dio eta bertako biktimak errekonozituak izan daitezen eta Estatuak bere erantzukizuna aitor dezan eskatzen du. Dani Lopez, gazte arabarrak argi du “oraindik biktimen bereizketa garbia egiten da, eta gehienetan erakunde publikoetan zein jendarteari begira lanean dauden pertsonen baitan gelditzen da kontzeptuaren definizioa, eurak biktima legez nor hartzen duten oinarri” baina bere aburuz “hasiera traketsa da hori, biktimen arteko bereizketa egitea ez da bidezkoa, biktimak dira sufrimendu kasuak pairatu dituztelako eta hori aitortzen ez den bitartean ez dugu ezer egiterik”.

Manuel Fraga Iribarne, gobernazio ministroaren agindualdian, Policía Armatuak 5 langile erahil zituzteneko 36. urteurrena betetzen denean, Gazte Abertzaleakeko arduradunak “pertsona hauek ez daitezela ahantziak geratu, Gasteizen gertatu ziren gertakari hauek ez daitezela garrantzi gabeko zerbait bezala geratu” eskatzen du.

Era berean, Dani Lopezek, “76ko greban parte hartu zuten langileek egin zuten bezala, gazteok ez dugu ahaztu behar guk ere eskubide eta askatasun aldarrikapen horien alde jarraitu behar dugula borrokatzen; greba eskubidea, errebindikazio laboralak eta biltzeko eskubideak gaur egun, San Frantzisko elizan martxoaren 3 hartan zeuden langileek egindako lanari esker ditugula” gogorarazi nahi du. Modu honetara, Dani Lopezek euskal gazteria zenolako paper garrantzitsua jokatu dezakeen azpimarratu izan nahi du “gu baikara oroitzaren gordailua eta etorkizuna bermatuko dugun lanabesa; gu gara edozein gobernuk jendartearen aurka proposatu dezakeen erreformaren aurka altxa eta inkonformismoa bultzatu behar dugunok; gu izan behar gara gure oinordekoei, martxoak 3 horretan eskaini ziguten ikasgai historiko horren garrantzia hedatu eta praktikara eraman behar dugunok”.

Modu honetara Gazte Abertzaleakeko ordezkariak argi utzi izan nahi du “tamalgarria da 36 urte eta gero, oraindik ere justizia eta errekonozimendu baten esperoan egotea jendea; tamalgarria da ere, Fraga erantzule zuzena izanda, bere ohean lasai asko zendu izatea, justizia izpi batek ere bere gorpua ukitu gabe” eta zentzu honetan, gazte independentistak dio “justizia eta errekonozimendua ez dagoen bitartean, sarraski hauen errudunak sarituak izan direla argi gelditzen zaigu”.

“Euskal gizarteak orokorrean eta Gasteiztarrak partikularki, ez dugu ahazten gure historian orban bat izan dena, eta ez gara nekatuko, urtez urte egiten dugun moduan, gaur egun ditugun eskubideen alde beraien bizitza eman zuten pertsona hauentzako justizia eskatzeaz, beraiengatik eta beraiek bezalako pertsonengatik baitugu eskubide hauek” dio irmoki Dani Lopezek.

Horregatik, urtero moduan Gazte Abertzaleakek bat egiten du larunbatean Gasteizen deituak dauden mobilizazioetara, eta euskal gaztediari bertan parte hartzera dei egiten dio, eskubideak egunero eraikitzen direlako.