slide

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

  • Gazte  Abertzaleakek  Eusko  Jaurlaritzari  eta  Irungo  Udaletxeari  Alardean  diskriminazioa  toleratzen  laga  dezatela  exijitzen  die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. (gehiago…)

  • Askatasunaren  koloreak

    Askatasunaren koloreak

    Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna den honetan, ekainak 28, gazteok geure sexuarekiko, norbanako sexualitatearen eta erlazio sexualetan askatasunez bizitzeko aldarria egiten dugu; nor garen, norekin egon nahi dugun edota zer egin nahi dugun geure erabakia delako. (gehiago…)

Gazte Abertzaleaken Nazio Batzarrak EH Bilduren izaera estrategikoa eta bere berrantolaketa prozesua babestu du

18 Api, 2017 Euskal Herria Bildu, Gazteria, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleaken Nazio Batzarrak, Gernikan bilduta, EH Bildu eta gazteen arteko erlazioaren inguruan Nazio Batzordeak proposatutako testua eztabaidatu du EH Bilduren izaera estrategikoa berrestuz. Gazte erakundearen aburuz, koalizio soilaren figura “gehiagorako ematen ez duen formula estua, mugatua eta zaharkitua da”.

Asier Gomez idazkari nagusiak adierazi duenez, “ezkerreko independentismoak dituen erronka politiko eta elektoralei aurre egiteko koalizio elektoral soilaren formula ez da tresna egokia eta ez dio gizartearen eskariei erantzuten”.

Nazio Batzordeak proposatutako testuak 18 emendakin jaso ditu, horietatik 16 onartu direlarik. Proposamenak gerturatutako militanteen % 87aren babesa lortu du, kontrako bozkarik gabe.

Onartutako proposamenak erakunde politikoetara lotuta dauden eta ez dauden gazteentzat EH Bildun “gazte espazio autonomo baten sorrera ziurtatzea” eskatzen du. Halaber, espazioak kobozeramaile parekideak izatea proposatzen da.

Azkenik, gazte erakundeak dei zuzena luzatu dio bere alderdiari, Eusko Alkartasunari, EH Bilduren berrantolaketa prozesuan parte hartze eta inplikazio maximoa eskatuz.


GA – EH Bildu eta gazteria – onartutako proposamena

GAZTE ABERTZALEAKEN NAZIO BATZARRAK EH BILDUREN BERRANTOAKETAZ ETA BERE GAZTERIAZ

Gazte Abertzaleaken Nazio Batzordeak, urtarrilaren 14an ospatua, EH Bilduren berrantolaketa prozesuaren inguruko barne eztabaidari hasiera ematea onartu zion, koalizioak etorkizuneko erronkei aurre egiteko behar zituen aldaketez eta bereziki gazteei eskaintza erakargarria luzatzeko intentzioarekin.

Eztabaida hau batzar lokal, eskualde eta lurralde ezberdinetan burutu da. Batzar hauetan eman diren ekarpenei esker Nazio Batzordeak proposamen bat landu du Nazio Batzarraren onarpenerako.

Gazte Abertzaleakeko Nazio Batzarrak honako adostasunera iritsi da apirilaren 15ean, Gernikan:

1. EH Bildun koalizio elektoral soilaren figura agortutzat ematea, gehiagorako ematen ez duen formula mugatu eta estutzat ulertzen dugulako. Ezkerreko independentismoak erronka politiko eta elektoralei aurre egiteko koalizioa elektoral soilaren formula zaharkituta geratu da, ez da tresna egokia eta ez dio gizartearen eskariei erantzuten.

2. EH Bilduren izaera estrategikoa babestea eta EH Bildu berriaren estatutuak eta organigramaren inguruan irekitako eztabaida babestea.

3. Gazteen parte hartzerako, ahalduntzerako eta elkarlanerako EH Bilduren barnean gazte espazio autonomo baten sorrera ziurtatzea, erakunde politikoetara lotuta daudenentzat eta ez daudenentzat ere. Gazte Abertzaleakek espazio honen antolamendu maila ezberdinetan (hegoaldean eta herrialdeetan) kobozeramaile parekideez osatuta egotea proposatzen du, eta inolako gazte erakundeek ez duela hauek osotasunean hartuko.

4. EH Bilduren berrantolaketa prozesuan parte hartze eta inplikazio maximoa eskatzea Eusko Alkartasunari, bai zuzendaritzari eta baita militantziari ere.