slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gaztekideok Euskararen Bihozfera eraikitzen lagunduko dugu!

31 maiatza, 2014 Euskara

Bihar hitzordu garrantzitsua dugu euskaldun orok baina bizkaitar euskaldunok bereziki. Ezkerraldea utzi eta euskararen aldeko bidai honen hurrengo geralekua Urdaibai egokitu zaigu, Gernikan hain zuzen. Jai eta euskara giroan murgiltzeko asmoz, gaztekideok parte hartuko dugu Bizkaiko Ikastolen festa honetan.

Pasa den urtean aldapak leuntzen lagundu genuen Portugaleten, aurten “Euskararen Bihozfera” eraikitzen lagunduko dugu Gernikan. Busturialdean euskararen etxeko zimenduak eraikita dauden arren, egon badago lana etxe hori bukatzeko eta denon artean euskaraz alai bizitzeko.

Kokapena ere, ezin hobea. Urdaibai Biosferaren erdian, naturarekin eta euskararekin gozatzeko aukera bikaina izango dugu familia edota lagunen artean.

Jaia eta aldarrikapena batu egingo dira bihar eta gu han egongo gara! Gora Bizkaiko Ikastolen jaia! GORA EUSKARA!